Archive

Posts Tagged ‘sare sozialak’

Sare sozialen eta identitate birtualen aniztasuna

December 20, 2011 Leave a comment

Kateryna Andriyenco el Levante blogean sare sozialei buruz mintzatu da. Sare sozialekin egondako eztanbaidarekin eta erabiltzaileek sortutako mamiagatik, gaur egun normala da erabiltzaile batek atari edota sare sozial desberdinetan  kontu bat sortzea, non hornitzaileak anitzak diren, oso. Parte hartzen den sistema horietan, erabiltzaileak identitate birtuala bat sortu behar du (erabiltzaile eta egiaztagiri bat lortuz), non normalean perfil bat izango duen. Read more…

Florentino Perez-en harreman jarrera

December 19, 2011 Leave a comment

<a href= Hasteko, ea nola Florentino Perez-ek erabiltzen dituen sare sozialak bere itxura jendeari ezagutarazteko aztertuko dugu. Jakin behar dugu pertsonaia honek bi lan inportante betetzen dituela: enpresa bateko presidentea da (ACS) eta Real Madrileko presidente lana egiten du. Gainera, Florentino Perez-en bizitzan hainbat gauza gertatu dira baina, inportanteena, 2000an izan zen. Real Madril-eko presidentea izateko hauteskundeetara aurkeztu zen eta lortu zuen. Hortik aurrera, bere bizitzak ez du gauza txarrik jaso, baizik eta gutiz kontrakoa. Read more…

Gara: sare sozialen erabilpena

December 19, 2011 Leave a comment

Berri-erakundeentzako sare sozialek ezinbesteko aukera eskaintzen dute. Paul Grabowicz-k honako hau dio

“For journalists and news organizations, social networks provide an opportunity for connecting with people, distributing news stories and complementing news coverage with feeds from social media”.

Hortaz, sare sozialek berri-erakundeei berriak antolatu eta zabaltzeko, gendearekin kontaktuan egoteko, eta berriak beste komunikabide batzuekin elkarbanatuak, eta aldi berean, osotuagoak izateko aukera eskaintzen dizkie. Gara aldizkariari dagokionez, erabiltzen al ditu sare sozialak? Zein neurritan? Horietaz baliatzen bada, nola erabiltzen ditu? Norekin elkarbanatzen ditu berriak…? Nire jomuga, oraingo honetan, Gara-ren Web komunikazio estrategia landu dudana azaltzea da; Gara aldizkariak sare sozial horiek erabiltzen, eta aldi berean, modu egokian erabiltzen dituen aztertzea, alegia. Read more…

Cristiano Ronaldo in Social Networks

December 19, 2011 Leave a comment

El valor de un futbolista, y me refiero a su valor en euros, ya no solo depende de lo bien o mal que juegue, sino de la comunicación que sea capaz de mantener. Internet es una oportunidad magnífica, aunque pocos lo aprovechan. (Yuri Morejón, director of Comunicar es ganar) Read more…

Alfredo Pérez Rubalcaba sarean

December 18, 2011 Leave a comment

Alfredo Pérez Rubalcaba, Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) politikaria da. 2011. urtean Espainiar Gobernuko presidentziarako hautagai izan zen Hauteskunde Orokorretan. Rubalcabak sarean gehien lantzen duen arloa, sare sozialak dira, politikari gehienak bezalaxe. Silvina Moschinik esaten duen legez, “La inmediatez, el contacto constante, la posibilidad de llegar a miles de ciudadanos con una comunicación fluida y transparente, es un desafío planteado por los medios sociales que la política no puede eludir”[1]. Eta hori izan da hain zuzen ere Web Komunikazio Planean aztertuko dena: Rubalcabak sareaz egiten duen erabilera. Read more…

Internet 2.0: Nor zara?

December 12, 2011 Leave a comment

Nortasun digitala hobetzeko, Albert Garcia-k bere 10 ideas imprescindibles para la identidad digital blog sarreran ideia batzuk proposatzen dizkigu. Blogging eta Microblogging-ean aritzeaz gain, sare sozialetan profil bat zabaltzea gomendatzen digu, izan ere, gaur egun sare sozialak harreman profesionaletarako sareak bilakatu dira. Idazterako orduan, aldiz, gezurrik ez esatea, spam-ik ez egitea, haserre gaudenean ez idaztea eta zintzoa izatea onuragarria litekeela adierazten du. Read more…

Sare sozialek menpekotasuna sortzen dute

December 12, 2011 Leave a comment

Sare sozialak

Joxe_Aranzabal-ek esaten digu zer gertatzen ari den Twitter-rekin. Web gunean esaten digu orain dela bi urte bazirudien Twitter izango zela hurrengo asmakizun handiena, eta, nahiz Facebook nahiz Google ere, kolokan jarriko zirela. Gaur egun, ostera, Twitter-rek 200 milioi erabiltzaile ditu, baina beste biek baino irabazi askoz apalagoak. Read more…

Facebook vs Twitter, marka komertzialek kontuan hartzeko alderdiak

Herbert Marshall Mcluhanek zioen publizitatea XX. mendeko arte formarik handiena zela. Baina 1980an hil zenean berak ez zekien hurrengo mendean, muga guztiak zeharkatuko zituela komunikazio komertzial teknika honek. Kapitalismo basatiaren eskutik ikaragarri garatu den teknika hau bide berriak zabaldu nahian dabil itsasoz gain uholdeetan ura bezala. Neoliberalismoaren adar honek interneten bere sustraiak ireki nahian dihardu azken hamarkadan. Twitter eta Facebook estrategia hauen adierazle aparta dira. Baina zer eduki behar da kontuan marka komertzialen mezua modu eraginkorrean hel diezaien erabiltzaileei?

Lehenik eta behin, produktu bat saltzeko ezinbestekoa da zehaztea norentzat zuzenduta dagoen. Twitterren eta Facebooken adin guztietako erabiltzaileak ageri dira. Nerabeek (18-22 artean) nahiago dute Twitter (%26) erabili Facebook (%16) baino. Eta 23-35 urteko taldearen artean pareko datuak jaso dira baina Twitter erabiltzailea joriagoak dira (%34). Batez ere, sare-sozialen demokratizazioa, arabiar eta asiar herrialde askotan, zerikusi handia izan du. Beraz, 18 eta 35 urteko aldean sar ditzakegu erabiltzaile gehienak oro har. Talde ugariena da, batik bat teknologiak erabiltzeko duten errastasunagatik, izan ere internetaren hasi diren belaunaldiak dira. Read more…

Sare sozialak: hautabidea ala arazoa?

December 2, 2011 Leave a comment


“Azken aldian interneten bolo-bolo dabilen gaia sare sozialena da” dio Iñaki Arrieta BarokFacebook, Tuenti, Twitter, Linkedin eta antzeko sare sozialak haziz joan dira eta milioika internauta dira parte hartzen dutenak (lagun eta ezezagunekin elkarbanatzen dute informazioa, argazkiak partekatu…).
Hala ere, sare sozialek arrakasta handia badute eta webean gehien erabiltzen direnak badira ere, alde onak eta txarrak ere badituzte, eta hauek erabiltzeko ezinbestekotzat jotzen dut alde horiek zeintzuk diren jakitea. Beraz, nire helburua testu honetan, sare sozialei buruz aurkitu izan dudan informazioa ematea da beraien arteko alde positibo eta negatiboak bereiztuz. Eta amaitzeko, argitaratutako informazioa kontuan izanik, gaur egungo sozietatean beharrezkoak diren ala ez, eta aukera ematen duten edo, ordea, arazoa diren azaltzen saiatuko naiz. Read more…

Grooming, cyberbullying, child abuse and other problems of social networks

November 28, 2011 Leave a comment

A study by Monash University finds out that privacy is the most common argument against social networking sites. Privacy is a topic that teenagers do not take into account. They create a profile in a social network but they do not think where can finish all this information they add, adn it can be manipulated. Read more…

Ahanztura digitala

November 28, 2011 Leave a comment

Interneten eskuragarri ditugun sare sozialen zerrenda oso zabala da. Hala ere, dena ez da arrosa kolorekoa sare sozialen inguruan. Erabiltzaile ororen informazio eta datuak enpresa pribatuek nahierara kudeatu ditzakete. Kasu gehienetan ezjakintasun maila oso handia da eta ez gara jabetzen sare sozialetan izena emateak ekar ditzakeen arriskuez. Hain da handia sare sozialekiko menpekotasuna, batez ere gazteengan, ezen bi nortasun ezberdin eta paralelo izatera iritsi garela: lurtarra eta digitala. Pertsona bat hiltzen denean, zer gertatzen da honen sare sozialetako datuekin? Izan ere Interneten memoria mugagabea da. Gorka Bereziartuaren aburuz badago alternatibarik: ahanztura digitala. Read more…

Sare sozialen arteko guda

November 28, 2011 Leave a comment

José Isaac Mercader kazetariak 2008an argitaratutako artikulu batean esandakoaren arabera,  gazteen %83 sare sozialen bat erabiltzen du. Arrakastarik handiena MySpace eta Facebook multinazional estatubatuarren arten banatzen bada ere, Tuenti sare espainiarrak lidergoa lortu du, Google+ alde batera geratu gabe. Enrique Dans-ek sare sozial hauen kaptazio estrategien kontra agertu da. Sare Sozialen arteko guda hasi ote da? Read more…

Zer dira sare sozialak eta identitate digitala?

November 25, 2011 Leave a comment

Sare sozialak entzun eta internet etortzen zaigu gogora gehienoi, baina sare sozialak internet baino lehen ere bazeudela dio Gorka Juliok. Bere hitzetan:

Sare sozialak harreman sozialen sareak dira eta harreman horietan lotura gogorrak eta lotura arinak bereizten dira. Lotura gogorrak lagunekin, familiakoekin… garatzen ditugu eta arinak aldiz informazioa garraiatu edo komunikazio ekintza bat garatzeko baliatzen ditugu.

Hemen erantsi dut Gorka Julioren esteka: http://teketen.com/aurkezpena/  Gorkak web garapena, tresna sozialak, sare sozialak, mugikortasuna, e-irakaskuntzak izan ditu lan lerro nagusienak.

Read more…

Enpresek sare sozialak erabiltzea erabaki ona da?

November 23, 2011 1 comment

Lourdes Tejedor-en esanetan, hiru urteren buruan marka jakin baten ospea osatzen duenaren %65a sare sozialetatik lortutakoa izango da. Weber Shandwick-ek eta Forbes Insight-ek  oraintsu egin duten azterketa baten arabera, gaur egun lortzen den ospearen %52a lortzen da sare sozialetatik. Nahiz eta zenbaki %52 portzentaia nahiko esanguratsua izan, enpresen %84aren esanetan, bere konpainien lana esparru horretan ez da izan beharko litzatekeena. Hortaz, galdera hurrengo hau da: Nola sor dezakegu marka digitaleko identitate bat eta marka tradizionalen ospea handitzeko reputazioa.

Read more…

Identitate erreala eta amestutako identitatea?

Fernando Polorekin internet jada zeharo barneratuta daukagun gauza dela esan dezakegu eta horregatik ez zaigu arraro egiten etxeetan interneteko zerbitzua izatea. Are gehiago, XX. mendearen amaieran interneta nola erabiltzen irakasten hasi ziren ikastetxeetan, honi esker, gehiengoak behintzat, oinarrizko ezagutza badu. Mementu honetan arrakasta eta pisu handia izaten ari diren web orriak sare sozialenak dira, nekez topatuko dugu sare sozial baten partaide ez den norbait.

“Ya no buscamos las noticias, ellas nos encuentran” Eric Qualmann, Socialconmics-en egilea.

Read more…

Zentsura sare sozialetan

November 14, 2011 Leave a comment

Komunikabide tradizionalen gaineko zentsura dagoela badakigu, baina sare sozialak zentsura horretatik kanpo geratzen al dira? Beste askoren artean,  Reporteros Sin Fronteras eta Investintech.com web orrialdea Twitter, Facebook eta Youtube bezalako sare sozialek hainbat herrialdetan jasaten duten zentsuraz aritu dira azkenaldian. Read more…

Ulibarri Euskaltegia: Euskara sarearen bidez

Ulibarri euskaltegiak, enpresa gehienen antzera, web komunikazio estrategia erabiltzen du, baina, zer da web komunikazio estrategia? Euskaltegiaren web komunikazio estrategiaz mintzatzerakoan, sareko zabalkuntzarako beharrezkoak diren metodoak, nola kudeatzen dituen eta nagusiki euskaltegiak erabiltzen dituen baliabide zehatzak hartzen ditugu kontuan. Estrategiari etekin handiena atera ahal izateko, Adrian Pienar-ek goemdatzen duen moduan,  Bloga  erabiltzen du euskaltegi honek sareko komunikabide nagusi gisa, hau delarik bere webguneko atalik nabariena. Read more…

ARTIUM Arte Garaikideko Museoa

December 20, 2010 Leave a comment

Artium, Gasteizen kokatuta dagoen arte garakideko museoa da. Museo hau, Jose Luis Caton arkitektuak diseinatua da, eta 2002. urtetik hona ospe handia lortu du museoen artean.

Deustuko Unibertsitatean Web Communication Tools irakasgaian nagoelarik, erakunde honek sare sozialetan baita beste zenbait web orrialdetan duen bilakaera aztertzea dagokit. Read more…

Zure pribatasuna mantendu

Gaur egun, sare sozialak beste pertsonekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun tresnetako bat bihurtu dira. Sare sozial bakoitza ordea, mundu bat da eta bakoitzak bere funtzio espezifikoak ditu. Esaterako, Facebook-a zeure burua promozionatzea posible egiten duen sare soziala da, beraz, mundu profesionalean barneratzeko tresna baliagarria bihur daiteke. Read more…