Alfredo Pérez Rubalcaba sarean
Alfredo Pérez Rubalcaba, Espainiako Alderdi Sozialistako (PSOE) politikaria da. 2011. urtean Espainiar Gobernuko presidentziarako hautagai izan zen Hauteskunde Orokorretan. Rubalcabak sarean gehien lantzen duen arloa, sare sozialak dira, politikari gehienak bezalaxe. Silvina Moschinik esaten duen legez, “La inmediatez, el contacto constante, la posibilidad de llegar a miles de ciudadanos con una comunicación fluida y transparente, es un desafío planteado por los medios sociales que la política no puede eludir”[1]. Eta hori izan da hain zuzen ere Web Komunikazio Planean aztertuko dena: Rubalcabak sareaz egiten duen erabilera.
Rubalcabak, hauteskundeentzako Facebook eta Twitter bereziak sortu zituen, ConRubalcaba (Rubalcabarekin) izenekoak. Kanpaina egiteko erabili izan zituen, baina ostean kendu edo erabili gabe geratu dira. ConRubalcaba Facebookean, bere laguntzaileek mitinen argazkiak, bideoak edo iruzkinak jarri izan dituzte. Berak esaldi propagandistikoak gehien bat.
¡Soy Socialista y de izquierdas, del Partido Socialista Obrero Español!
Bestean, horrez gain, berriak ematen ditu eta hausnarketa pertsonalak argitaratzen ditu, bere laguntzaileen laguntzaz beti ere.
Google Circlesen zein Twiterren, erabilera bera da. Propaganda egitea eta jendeari gauzen berri ematea. Google Circlesen, jarraitzale gehien dituen sare soziala da, 55.000 inguru, Facebooken baino 7.000 gehiago. Berriak ematen ditu eta era pertsonalagoan erabiltzen du besteak baino.
Les felicito por la victoria. Ya he llamado a Rajoy. El PSOE no ha tenido un buen resultado. Hemos perdido claramente.
Un comentario que me ha dejado en Facebook María, 26 años, diplomada en Turismo.
Twitterrean bere laguntzaileek ematen dute denbora gehiago, eta hauteskundeetan jendearen galderak erantzuten zituzten. Berak ere egiten zuen, baina neurri txikiago batetan. Horrez gain, Twitterren bidezko elkarrizketa bat egin zuen ere, non 9 segundu zituen erantzunak emateko.
Ikusten den bezala, sare sozialak modu egokiak dira propaganda egiteko eta boto-emaileengandik gertu emateko. Baina hauteskuandeak behin amaituta, alde batera gelditzen dira hainbat gauza. Moschinik dio:
Suponer que las aplicaciones de sociabilidad online son un recurso sólo válido en tiempos de campaña es, como mínimo, algo mezquino[2].
Baina hauxe gertatzen da sarritan. Gainera Estatu espainiarrean, Intelligence Compasseko ikerketa[1] batek dion moduan,
En el modelo de marketing online que llevó a Obama a la presidencia de Estados Unidos, hay una variable que en España no tenemos. La política en España apenas suscita interés yel modelo “Obama” se basa fundamentalmente en la creación de interés al ciudadano y que sea este el que comience a moverse.
Horrek axolagabetasuna sortzen du politikoengan, sare sozielen erabilera kanpainetara mugatuz gehienetan.
Bukatzeko, bere web orrialde pertsonala aztertu da. Hauteskundeetan zehar bere proiektu politikoa azaltzeko, mitinen berri emateko… erabili izan du. Baina behin hauteskundeak bukatuta, web orrialdeari amaiera eman dio, bere alderdiko web orrialdera bideratuz. Prentsarako sekzio berezia zuen, berari buruzkoa…
- Facebook: http://es-es.facebook.com/pages/Alfredo-P%C3%A9rez-Rubalcaba/127026844019039
- Google Circles: https://plus.google.com/111163557023441462482/posts
- Twitter: http://twitter.com/#!/_Rubalcaba
- Web pertsonala: https://www.rubalcaba.es/
Erreferentziak
[1][2] Social media, redes sociales y marketing político. (2011ko apririlak 6). Puro Marketing. 2011ko urriak 29an ikusia: http://www.puromarketing.com/44/9523/media-redes-sociales-marketing-politico.html
[3]Informe Políticos y Redes Sociales. (2010). Intelligence Compass. 2011-11-29an ikusia: http://intelligencecompass.com/images/Informe%20Pol%C3%ADticos%20y%20Redes%20Sociales.pdf
Alfredo Pérez Rubalcaba. (2011ko urriak 29). Wikipedia, La enciclopedia libre. 2011ko urriak 29an ikusia: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Alfredo_P%C3%A9rez_Rubalcaba&oldid=52350784