Archive

Author Archive

Munduan zehar murgiltzeko beste era bat

December 14, 2012 Leave a comment

Normalean, jendeari zer duen gustuko duen galdetzean, ia gehienek bidaiatzea dela erantzuten dute. Baina, zenbatero bidaiatzen duten  viaje-por-su-cuentagaldetzean, gutxi batzuk erantzuten dute askotan edo normalean egiten duten gauza dela. Horren zergatia, gehienetan, diru falta izaten da. Horregatik aukeratu dut gai hau; denbora, gogoak eta diru pixkat edukiz gero egin daitekeen gauza bat delako.

Bidaiatzeko hainbat arrazoi daude: leku, jende edota  kultura berriak ezagutzeko, hizkuntza berriak ikasteko … baina hau guztia ahalbidetzeko hainbat modu daude.

Batzuk etxe trukea egiten dute hotelak dakarren gastua aurrezteko. Homeforhome bezalako web orriek ahalbidetzen dituzte trukeak. Baserrietan lan egitearen truke janaria eta lo egiteko lekua lortzen dutenak ere badaude, eta gero eta gehiago zabaltzen dagoen jarduera da.

Beste batzuk aldiz, herrialde batetik bestera bidaiatzeko auto banaketa proposatzen dute,horrela, gastuak bidaiarien  artean elkar banatuz,dirua viajeporelmundoaurrezten dute; Hitchhikers web orrialdearen bidez lotu daiteke hau. Trenez edota autobus bidez ere bidaia merkeak aurkitu daitezke; baina badaude low cost bidaiak ere. Koste gutxiko hegaldien bidez, normalean ordaindu beharreko tasak aurrezten dira, beraz,  bidaia-txartela merkeago eskuratzeko beste modu bat da.

Mundu mailan gehien bisitatzen diren herrialdeak Frantzia, Estatu Batuak, Txina, Espainia, Italia, Turkia, Erresuma Batua, Alemania, Malasia Sin títuloeta Mexiko dira. Europara bakarrik begiratuz gero, Frantzia, Espainia, Italia, Turkia, Erresuma Batua, Alemania, Austria,Errusia, Ukraina eta Grezia dira herrialderik bisitatuenak. Baina zure jomuga bidaiatzea bada, norakoari garrantzi handirik ematen ez badiozu, herrialde merkeenak zeintzuk diren ere begiratzea gomendagarria da. Gaur egun hauek dira Europatik bidaiatzeko lekurik merkeenak:  Albania, Bulgaria, Kroazia, Hungaria, Lituania, Malta, Polonia, Portugal, Errumania eta Turkia.

Bidaia mota hauek edonork egin ditzake. Bidaia honek egiten dituzten pertsonek perfil ezberdina dutenez, bidaia ezberdinak antolatzen dituzte. Batzuk motxila hartu eta mundutik zehar ibiltzen dira abentura bila, beste batzuk bidaiak erlaxatzeko erabiltzen dituzte eta hondartza lasaiak dituzten norakoak bilatzen dituzte. Beste batzuk aldiz, modako hiria bisitatu nahi dute eta berau ezagutzeko ibilbidea prest daramate gero hirian zehar murgiltzeko. Baina guzti hauek gauza bera dute amankomunean, diru gutxirekin bidaian joatea.

turismo-aventura                viaje-para-2-travelgenio                 Robert_Finale_art_paintings_CafeDeParis

Gaur egun, gero eta jende gehiagok aukeratzen ditu bidaia mota hauek, ondo antolatuz gero, ohiko bidaietan egiten denaz eta askoz gauza gehiagoz bereganatu baitzaitezke. Gainera, bidaia antolatzen aurrezten duten diruarekin gero, lasai asko bidaiatzeko aukera izango dute herrialde berri horietan behar denean gastatzeko.

Badaude sare sozialen bidez bidaia liburuak iragartzen dituztenak eta baita mundutik bidaiatzen ahalbidetzen dituzten laguntza taldeak ere. Twitter eta Facebook bezalako sare sozialek, ezagun edo ezezagun diren munduko beste pertsona batzuekin etengabeko harremanetan egoteko aukera ematen dute. Horregatik askok probetxua ateratzen diote honi. Honen bidez, non jan, herrialdetik bidaiatzeko modurik merkeenak zeintzuk diren edota lo egiteko lekuak eskaini edo gomendatzen dituzte.

son_771_ar_con_viajar

Interneten honen inguruan hainbat aholku ematen dituzten blogak aurkitu daitezke. Bertan garraiobideei, jakiei edota lo egiteko lekuei buruz irakurri daiteke eta baita bidaiariek izan dituzten bizipenen berri. Horrela, aurrekoek egindako akatsak zuzendu eta bidaia ondo jarraitzeko aukera errazten dizu.

Nire ustez bidaiatzeko modurik onena da, diru pixkat aurreztuz mundua ikusteko aukera eduki daitekeelako. Leku berriak ezagutzeaz gain, beste pertsona batzuekin harremanetan erraz jartzeko aukera ematen dizu, hauek hurbiletik ezagutu eta ondorioz euren  kulturetan errazago murgilduz.

Horregatik, jende guztiari gomendatzen diodan esperientzia da, behintzat bizitzan behin egitekoa. Gustuko izanez gero errepikatzekoa eta gustuko izan ezean … lagun zein familia artean kontatzeko anekdota.

Beraz, ez pentsatu gehiago, egin maletak eta munduan zehar murgildu!

buen-viaje

Erreferentziak