Home > Social networks > Sare sozialak: hautabidea ala arazoa?

Sare sozialak: hautabidea ala arazoa?


“Azken aldian interneten bolo-bolo dabilen gaia sare sozialena da” dio Iñaki Arrieta BarokFacebook, Tuenti, Twitter, Linkedin eta antzeko sare sozialak haziz joan dira eta milioika internauta dira parte hartzen dutenak (lagun eta ezezagunekin elkarbanatzen dute informazioa, argazkiak partekatu…).
Hala ere, sare sozialek arrakasta handia badute eta webean gehien erabiltzen direnak badira ere, alde onak eta txarrak ere badituzte, eta hauek erabiltzeko ezinbestekotzat jotzen dut alde horiek zeintzuk diren jakitea. Beraz, nire helburua testu honetan, sare sozialei buruz aurkitu izan dudan informazioa ematea da beraien arteko alde positibo eta negatiboak bereiztuz. Eta amaitzeko, argitaratutako informazioa kontuan izanik, gaur egungo sozietatean beharrezkoak diren ala ez, eta aukera ematen duten edo, ordea, arazoa diren azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko alde positiboak aipatuko ditut. Oro har, sare sozialek haur eta nerabeengan duten eragina positiboa dela esan genezake, beraien etorkizunean ohikoak izango diren tresnak trebatzen ari direlako. Gainera, harremana eduki eta mantendu dezakegu edonorekin (komunikazioa errazten du) eta jendea ezagutzeko aukera ere ematen digute. Horrez gain, informazioa elkarbanatzeko aukera ematen dute eta hau, askotan, lagungarria izaten da edonolako informazioa bilatzeko. Ideologia ere transmititzen dute (hau txarra ere izan daiteke).

Eta alde negatiboak? Sare sozialek alde negatiboak ere badituzte. Hona hemen hauengan aurki ditzakegun alde txarrak: oro har, hainbat etxetan, eztabaida berdina sortzen da guraso eta seme-alaben artean. Gurasoak kezkatu egiten dira hauen umeak non txateatzen ibiliko ote diren, zein web orritan sartuta dauden eta abar pentsatzean. Horretaz aparte, sare sozialek, mesfidantza edukitzera ere garamatzate. Sare sozialen bitartez, harremana birtuala izaten da eta honek, gezurrak eta lehen esan bezala, mesfidantza izatera eraman gaitzate. Buling-na ere sare sozialen bitartez era daitekeen kontu bat da. Aipatutakoez gain, arrisku sexuala, denbora galtzea, manipulazioa, nortasuna galtzea, adikzioa, ortografia eta kontrol soziala dira alderdi negatiboetan aurki ditzakegunak.

Alde negatiboetan aipatutakoak saihesteko, neurri batzuk hartzea eta kontuan izatea egokiena izango litzateko, hala nola, erabiltzailea erregistratzen den momentutik aurrera, profileko pribatutasuna modu egokian konfiguratzea edo informazio sentikorrik ez argitaratzea egokiena izango litzateke; baita ere norberaren ahalik eta informazio gutxien jartzea, ordenagailua etxeko eremu komun batean egotea eta abar.
Beraz, alde batetik, sare sozialak -alde positiboak kontuan izanik- modu askotan aukera ematen digutela esango nuke; lagungarriak izan daitezke eta gainera, asko ikas dezakegu hauen bitartez. Azken finean, gure etorkizuna hauten finkatuta egongo baita eta hauen erabilpena ezinbestekotzat jotzen dut. Bestalde, lehen esan bezala, alde txarrak ere badituzte, haatik pentsatzen dut arazo izan daitezkeela eta gainera, nire ustez, hauek alde onak baino garrantzitsuagoak izan beharko lirateke.Beraz, hauek ekiditzeko, neurriak hartu beharko genituzke, sare sozialei buruz gehiago eta hobeto informatu beharko ginateke eta modu berean, informazio hura zabaltzea izango litzateke egokiena.

Amaitzeko, esan besterik ez dut sare sozialak modu egokian erabilita, ezinbesteko aukera ematen digutela. Lagunekin txateatzeko ez ezik, informazioa bilatzeko, dudak argitzeko, eguneratuta egoteko, lanpostua bilatzeko, laguntzeko eta baliagarriak diren beste hainbat ekintza egiteko aukera ematen digute.

Erabilitako bibliografia:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: