Home > Microblogging, Social networks, Web Communication > Sare sozialen arteko guda

Sare sozialen arteko guda

José Isaac Mercader kazetariak 2008an argitaratutako artikulu batean esandakoaren arabera,  gazteen %83 sare sozialen bat erabiltzen du. Arrakastarik handiena MySpace eta Facebook multinazional estatubatuarren arten banatzen bada ere, Tuenti sare espainiarrak lidergoa lortu du, Google+ alde batera geratu gabe. Enrique Dans-ek sare sozial hauen kaptazio estrategien kontra agertu da. Sare Sozialen arteko guda hasi ote da?

Sare sozial estatubatuarrek ematen duten kalitateak eta esperientziak ahalbidetu du Facebook eta MySpace-ren izugarrizko arrakasta Espainiako estatuan; hala ere, bertako proposamena den Tuentik lehenengo postua kendu die gazteen artea, errazagoa baita erabiltzen. Gainera, aplikazioen arteko ezberdintasunak ez dira oso handiak, eta horrek areagotu du hemengo sare sozialak jarraitzaile gehiago izatea; hori diote behintzat Internet ComScore izeneko kontu-ikuskaritzako zerbitzuak egindako txostenare emaitzek. Google+ ere ez dugu ahaztu behar, gero eta indar handiago dauka interneten, eta Facebook-ekin dituen liskarrak ezagunak dira sare osoan zehar.

Aipatzekoa da sare sozial hauek aurrera egiten dutela egunero jasotzen dituzten bisita kopuruagatik, eta egindako azterketek emaitza harrigarriak ematen dizkigute: Xperience Consulting eta Findasense-ren arabera, espainiar gazteen %83ak sare sozial bat erabiltzen du, gutxienez.

Bisitak izatea horren garrantzitsua izanik, “kaptazio-kanpainak” egiten dituzte hainbat sare sozialek. Madrilgo Enpresen Institutuko irakasle den Enrique Dans-ek esandakoaren arabera, kaptaziorako estrategia horiek mespretxagarriak dira, erabiltzailearen kultura maila eta ezagupen teknologiko baxuaz baliatzen baitira.

Orain, sare sozialen helburu berria mugikorretarako aplikazioak sortzea da, horietan baitago etorkizuna euren ustez. Izan ere, edozer egin daiteke interneterako sarbidea ahalbidetzen dizun mugikor batetik eta, horregatik, erabilgarritasuna handiagoa eskaini nahi diete sare sozialen erabiltzaileei, edonon daudela ere, euren sare sozialeko egoera eguneratu edo momentuan ateratako argazkiak igotzeko gaitasuna emanez.

Zeinek irabaziko du XIX.mendeko guda hau?

Informazio iturriak

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: