Home > Anthropology, Humanities, Social networks, Web Communication > Identitate erreala eta amestutako identitatea?

Identitate erreala eta amestutako identitatea?

Fernando Polorekin internet jada zeharo barneratuta daukagun gauza dela esan dezakegu eta horregatik ez zaigu arraro egiten etxeetan interneteko zerbitzua izatea. Are gehiago, XX. mendearen amaieran interneta nola erabiltzen irakasten hasi ziren ikastetxeetan, honi esker, gehiengoak behintzat, oinarrizko ezagutza badu. Mementu honetan arrakasta eta pisu handia izaten ari diren web orriak sare sozialenak dira, nekez topatuko dugu sare sozial baten partaide ez den norbait.

“Ya no buscamos las noticias, ellas nos encuentran” Eric Qualmann, Socialconmics-en egilea.

Sare sozialak pertsona taldeetaz osatutako estruktura sozialak dira, eta talde hauen barruan daudenek erlazio bat edo gehiagoz lotuta daude, hala nola: adiskidetasuna, ahaidetasuna, interes komunak edota ezagutzak partekatu.

Beste alde batetik, sare sozialekin batera estu-estu datorrena identitate digitala da. Identitatea ez da gaur egungo gauza, betidanik existitu izan da. Ezberdintasuna da, teknologia aurrerakuntzari esker, internetaren kontua oso zabalduta eta garatuta dagoela, eta honen ondorioz gaur egun identitate digitala ere sortu dezakegula, batik bat sare sozialen bitartez.

Identitateak espezie berdineko kideak ezberdintzen ahalbidetzen duena da. Gizabanakoari dagokion kontzeptua da, baina aldi berean gizabanakoak talde sozial baten kide izatera heldu arte ez du sentzurik izango. Neurri batean, identitatea garena da, guk izan nahi duguna edo gutaz uste duguna gara. Ospea, berriz, besteak gugandik pentsatzen edo uste dutena izango litzateke. Egiten edo esaten dugunaren inguruan sortzen diren “hipotesiak” dira, baina besteek ere gure ekintzen edo hitzengandik hautematen dutena, baita hitzak eta ekintzak nola ulertzen dituzten eta ondorioz, besteei nola transmitzen dieten.

 “No es ser humilde, es saber tener identidad. Tener identidad es tener conciencia. Tener conciencia es creer en uno mismo. Creer es la capacidad de crear y realizar sueños e ideas. Crear es crecer. Crecer es vivir!” Mauricia Reyna.

Identitatearen gaia bere bakartasunean konplexuegia ez bada, interneten hain famatuak diren sare sozialekin batera termino honenetatik adar zehatzago bat sortu dela nabaria da: identitate digitala. Transmisio-bide baten bitartez indibiduo edo talde bat bereizten dituzten ezaugarri multzoari esaten zaio identitate digitala. Gure identitate digitala sare sozial baten, adibidez, partaide izateko betetzen ditugun datuetan oinarritzen da. Behin erabiltzaile izatean, edozein momentutan alda ditzakegu gure profilean ageri diren datuak, edota guri buruzko informazio gehiago gehitu: ikasketak, interesak, afizioak eta abar. Datu hauek faltsu zein benetakoak izan daitezke, baina gure izena eta bizitokia ezin da inoiz faltsua izango, ilegala baita. Hau da, datu ofizialak benetakoak izan behar dira beti, berriz, hautazkoak ezin dira kontrolatu, nork daki zeintzuk diren nire interesak? Horrexegatik bakoitzak bere identitate soziala asma dezake.

“Dedicar esfuerzo a construir tu propia identidad digital ya no es opcional. Es un acto de pura responsabilidad” Julio Alonso, Weblogs SL-ren sortzaile eta zuzendari orokorra.

Askotan jendeak sare sozialetan bilatzen duen ospea eskuratzeko haien marka pertsonala azpimarratzen dute. Marka pertsonal bat garatzea nabarmentzen gaituzten ezaugarriak idetifikatu eta komunikatzean datza, nabaria, ezberdina eta ikusgarriak ingurune homogeneo, aldakor eta lehiakor batean. Honen bitartez, jende asko identitate erreala alde batera uzten du, beste batekin ospea lortzeko edo gustatuko litzaiekeen pertsona “izateko”. Beraz, identitate digitala batzuentzat ez da amesten duten identitate izango?

Fernando Polo. (2011, uztaila), Madril. Cuadernos de comunicación evoca. 2011.11.13 http://www.evocaimagen.com/cuadernos/cuadernos5.pdf

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: