Home > Web Communication > Internet 2.0: Nor zara?

Internet 2.0: Nor zara?

Nortasun digitala hobetzeko, Albert Garcia-k bere 10 ideas imprescindibles para la identidad digital blog sarreran ideia batzuk proposatzen dizkigu. Blogging eta Microblogging-ean aritzeaz gain, sare sozialetan profil bat zabaltzea gomendatzen digu, izan ere, gaur egun sare sozialak harreman profesionaletarako sareak bilakatu dira. Idazterako orduan, aldiz, gezurrik ez esatea, spam-ik ez egitea, haserre gaudenean ez idaztea eta zintzoa izatea onuragarria litekeela adierazten du.

Fernando Fernadez-ek Identidad digital, riesgos y precauciones artikuluan nortasun digitala erabiltzaile bakar batek erabilitako zerbitzuez eta emandako datuez osotuta dago, eta, Interneten egoteaz gain, sare barruan erabiltzaile hori definitzen du. “Jimenezshaw” erabiltzaileak argitaratutako Identidad digital izeneko postean nortasun digitalaren esnahiari gehitzen dion ñabardura bat azpimarratzea komenigarria litzateke. Egile horren aburuz, lehen esandakoari gauza bat gehitu behar zaio: beste erabiltzaileek gutaz esaten dutena.

“Una identidad digital no es más que una huella que dejamos en internet, exponiendo datos nuestros, personales o no tan personales, fotos, experiencias.” Grupo Conforsa

“Oficina de seguridad del internautan” esaten duten lez, Internet-en sartzen garen bakoitzean gure nortasun digitalaren aztarnak uzten ditugu. Hau irakurtzean gure nortasun digitalaren inguruan bi galdera egin beharko genituzke: nola zaindu? nola hobetu?

Nortasun digitala garbi mantentzeaz gain, zaindu egin nahi badugu “La Patilla” webgunean sarrera insteresgarri bat argitaratu dute: “Diez cosas que NO debes poner en Redes Sociales“. Zerrendaren lehengo postuan elkarrizketa pribatuak daude, bigarrenean etorkizunari begira duzun plangintza pertsonala; zure harreman pertsonalen informazioa, familiako argazkiak eta zure empresaren datuak laugarren, bostgarren eta seigarren postuak betetzen dituzte. Informazio ekonomikoa, pasahitzak, eguneroko errutina, telefono zenbakiak eta helbidea ere argitaratu behar ez genukeen gauzak dira. Sare sozial askotan parte hartzen badugu, gainera, komenigaria litzateke argitaratzen duguna sare sozial egokian argitatzen dugula ziurtatzea; izan ere, gaur egun hainbat dira sare sozialetan euren nagusiaren inguruan egindako iruzkin baten erruz lanpostua galdu duten pertsonak.

“Cuando navegas por Internet, vas dejando información sobre ti mismo en diferentes sitios que indica a otras personas cómo eres, que opiniones tienes, gustos… Todo forma parte de tu identidad.” http://www.osi.es

Hainbat adituek gai honen inguruan idatzi izanak, nortasun digitalaren garrantzia aspimarratzen du. Gainera, Google-k Google Alerts sistema argitaratzea nahiko esanguratsua da. Sistema hau, gure nortasun digitala zaintzeko eta hobetzeko tresna interesgarria izan daiteke, izan ere, interneten zehar argitaratzen diren gauzak aztertzen ditu, eta, zure irizpidearekin bat datorren zeozer argitaratu bada, mezu bat bidaltzen dizu, aurkikuntza horren berri emanez. Horrela, gutaz, gure enpresaz, … esaten dena kontrolpean eduki dezakegu. Tresna honen erabilgarritasuna zalantzan jartzen baduzu, Noelcarrion erabiltzaielak bere “5 razones por las deberías usar Google Alerts” sarreran Google Alerts erabiltzeko bost arrazoi ematen dizkigu.

Amaitzeko, interesgarria litzeteke azken egunotako internet eta lan munduaren artean dagoen harremana aztertzea. Hainbat izan dira sare sozialen erabilera txarragaitik kalera bota dituzten langileak, gehienetan esan behar ez ziren gauzak argitartzeagatik. Horretaz aparte, jakina da enpresa batek norbait kontratatu aurretik interneten bere nortasun digitalaren azterketa sakon bat egiten duela. Beraz, kontuz ibili, konturatu barik lagatzen dituzun arrastro horiek zure lana galtzera eraman zaitzakete. Nortasun digitala kontrolpean eduki, zaindu eta hobetu beharreko gauza bat da.

Aipamenak:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: