Archive

Author Archive

Musika eta Opera

December 13, 2012 Leave a comment

musica ciclicaMusika soinuak eta isiluneak koherentziaz ordenatzen dituen teknika da. Melodikoki, harmonikoki eta erritmikoki antolatu daiteke. Produktu kultural modura kontsidera daiteke. Musika egiteko hainbat forma daude. Ezagunenak, instrumentuen edo giza ahotzaren bidezkoak dira. Guztiak ere, pertsona batek eraginda.

Musika ikasketak normalean txikitan hasten dira. Umea, bost edo sei urterekin, instrumentu bat jotzen hasten da. Solfeoko 6 urte eta instrumentuko 8 egin ondoren, instrumentu hau jotzen dakiela esan dezakegu. Baina instrumentuak jotzea ez da gauza erraza. Oso ohikoa da esatea, eta txarto esana, gainera, “Peiok pianoa jotzen daki” edo “Mirenek oso ondo abesten du”, hauek 7 bat urte dituztela. Baina orduan, zer da instrumentu bat jotzen jakitea?

Adituek instrumentu bat jotzen jakitea honi buruzko teknikak ezagutzea duela esaten dute. Historia musikala ezagutzea ere esanguratsua da musikari bati musikari titulazioa emateko.

Ezohikoa baderit

 

zogu ere, ahotsa instrumentu bat da. Instrumentu naturala. Eta oso saila maneiatzen ikastea ere. Instrumentu berri bat erabiltzen hasten garenean (oraindik ezin da esan jotzen dakigunik) zerotik hasten gara. Ez dakigu ezer instrumentu horri buruz. Askotan, ez dakigu ezer ezta musikari buruz ere. Baina ahotsa lantzen hasten garenean, oso bide luzea daukagu atzetik (eta aurretik). Guztiok abestu izan dugu noiz edo noiz, jakin zein jakin ez. Beraz, ahotsaren ikasketak dakiguna hobetzean datza. Eta hemen dago koska.

Kantua kontrolatutako emisioen emana da, giza ahotsaren bidez. Oso inportantzia handia dauka musika arloan, hau baita modalitate bakarra non testua sartu dakioken melodiari.

Teknika ezberdinak daude kantuaren arloan; lirikoa, opera, musikala edota kontzertukoa. Baina badaude ere musika popularra abesteko erabiltzen diren kantu metodoak. Gu musika klasikoan zentratuko gara: Gizonezko ahotsak, emakumeenak bezala, hiru zatitan banatzen dira: tenor
ra, baritonoa eta baxua. Emakumeena, berriz, soprano, mezzosoprano eta kontraltoan banatzen dira.

Kanturako obrak asko dira. Bai bakarlari, zein abesbatzarako, asko dira. Operak (italieraz, obra musikala) 1650. urte inguruan sortu ziren. Opera bat abestutako antzezlana da. Orkestra batek, abeslariek, poesiak, balet dantzariek eta eszenografikoek (iluminazioa eta makillajea barne) osatzen dute opera normal bat.

013_the-traviata-verdi_theredlistLa Traviata izan da gozatu ahal izan dudan azken opera. Giuseppe Verdik konposatu zuen 1850. urte inguruan. Hiru akto ezberdinetan dago banatuta, non aurkezpena, mamia eta amaiera azaltzen diren. Protagonista baten inguruan (sopranoa, kasu honetan) datza drama osoa; Violeta Valery.

  • Lehenengo aktoan Violetaren etxea ikusten da. Luxu handiko jai bat ospatzen da, non sexua inportantzia handia daukan. Violeta mutil batekin maitemintzen da; Alfredo. Baina Alfredo beste neska batekin dago konprometituta. Violetaren ezbeharra hemen hasten da.
  • Bigarren aktoan Alfredo eta bere aitaren arteko liskarra ikusten da. Violetarekin maiteminduta dago, baina beste neskarekin konprometitua ere bai. Baina Violeta oso gaixotasun larri bat dauka, eta hilzorian aurkitzen da.
  • Hirugarren aktoan ikusten da gaixotasun hau. Tuberkulosia aurrera doa eta ohean dago, bere azken orduak sufritzen. Azkenean Alfredo bueltatzen da berarekin egoteko, baina Violeta bere besoetan hiltzen da.

Musikarekin estuen lotzen nauen soka opera da, koroko modalitatea bigarren postuan utziz. Musikaren ikasketek inportantzia handia izan dute nire haurtzaroan. Musika klasikoari buruzko informazio gehiago ikasten dudan heinean, gehiago gustatzen zait. Entzun eta ikusten dena ulertzea ezinbestekoa dela deritzot. Eta behin ulertuta, honen kritika egin daitekeela uste dut, baina ez arinago.

Categories: Uncategorized