Home > Social networks, Web Communication > Zentsura sare sozialetan

Zentsura sare sozialetan

Komunikabide tradizionalen gaineko zentsura dagoela badakigu, baina sare sozialak zentsura horretatik kanpo geratzen al dira? Beste askoren artean,  Reporteros Sin Fronteras eta Investintech.com web orrialdea Twitter, Facebook eta Youtube bezalako sare sozialek hainbat herrialdetan jasaten duten zentsuraz aritu dira azkenaldian.

Sare sozialek komunikatzeko moduak erabat aldatu dituzte, eta eskuratu berri duten boterea izugarria izan da. Hau dela eta, herrialde batzuetako gobernuburuek sare sozialak mehatxu bezala ikusi dituzte, horren aurrean, beste komunikabide batzuekin egin duten moduan, zentsuraren bidea hartuz. Sare sozialen gaineko errepresiozko politika aurrera eraman duten herrialdeen artean Birmania, Txina, Ipar Korea edo Kuba ditugu besteak beste.

Asko dira hiru sare sozial nagusiak; hau da, Twitter, Youtube eta Facebook, noizbait blokeatu dituzten herrialdeak. Kasu batzuetan blokeoak egun batzuk baino ez du iraun, beste askotan, aldiz, blokeoak oraindik ere indarrean dirau, honako datuek adierazten diguten moduan: Youtube Iran, Libia, Txina, Tunisia, Turkia eta Turkmenistan-en dago debekatuta. Aldi berean, Twitter erabiltzea Arabiar Emirerri Batuetan, Txinan eta Pakistanen ezinezkoa da. Bukatzeko, Facebook debekatzen duten estatuak Malasia, Txina, Pakistan, Siria, Iran, Uzbekistan, Bangladesh eta Vietnam dira.

Irakurritakoaren arabera, Txinaren kasua azpimarragarria iruditzen zait; izan ere, hiru sare sozial nagusiak (Twitter, Facebook eta Youtube) zentsuratzen dituen herrialde bakarra da. Hori gutxi balitz, Gao Feng soziologo txinatarraren hitzetan, hainbat blog sare, euren artean Blogger eta WordPress, noizbehinka zentsuratuak izaten dira gobernuak hartutako erabaki jakin batzuk kritikatu dituztelakoan. Horrez gain, Reporteros Sin Fronteras-en arabera, Txinan 50 pertsona espetxeraturik daude “ziberdisidentzia” leporatuta.

Sare sozialak kontrolatzeko saiakerak ugariak izan dira azkenengo urtean, nabarmenenak Afrikako iparraldean eta Erresuma Batuan gertatutakoak. Urtarrilean, Egipton altxamenduak gertatzen ziren bitartean, Ben Ali-ren gobernuak Facebook eta Twitter itxi zituen; izan ere, erregimen autoritarioetan komunikabide tradizionalek jasaten duten kontrolaren aurrean, herriak sare sozialak erabili ditu protestak antolatu eta informazioa partekatu ahal izateko. Hau ez da ezagutzen dugun kasu bakarra, antzeko gertakariak  baititugu Tunisian zein Libian. Azkenik, Erresuma Batuko zenbait hiritan, abuztuan gertatutako istiluak geroztik, Cameron-en gobernuak momentu jakinetan sare sozialak ixtea planteatu zuen, hauek istiluak antolatzeko orduan ezinbestekoak izan baitziren.

Sare sozialak, beraz, ez dira guk pentsatu bezain askeak. Isaac Maok ordea, sare sozialei esker zentsurarekin amaitu daiteekela uste du. Errealitatea edo utopia hutsa?

“Las redes sociales son el arma definitiva para acabar con la censura”

Isaac Mao (lehenengo blogari txinatarra)

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: