Archive

Posts Tagged ‘Artea’

“Guernica” koadroa: ikuspegi ikonologikoa

Post honen helburu nagusia, Guernica koadroaren ikonologia azaltzea da. Horretarako, Santiago Sebastián López eta F.D.Russel autoreen lanak erabili ditut. Ikuspegi ikonologiakoa aztertzen hasi baino lehen, beharrezkoa da obra honen aurkezpen txiki bat egitea. Guernica Pablo Picassoren margolan famatua da, 1937ko apirilaren 26an Espainiako Guda Zibilaren zehar gertatutako Gernikako bonbardaketa irudikatzen duena. II. errepublikak eskatu zion eta margolariak maiatzerako amaituta zeukan. Margolan hau urte horretan ospatutako erakusketa unibertsalean aurkeztu zen, Parisen.

Gernikan gertatutako bonbardaketak ez zeukan arrazoi politiko edo estrategikorik, herri honek ez baitzuen kokapen egokirik ez armada garrantzizkorik gudan. Gertaera honek, beraz, biztanleriaren izugarrizko beldurra eragitea bilatzen zuen. Eraso krudel eta bihozgabe horrek  Picassoren sentimenduak piztu zituen, eta, horrekin batera, bere barneko margolari bikaina. Maiatzean zehar, zirriborro asko egin eta gero, artelanari ekin zion, non irudi desberdinez baliatuz, esanahi ezkutu asko sortu zituen.

Esangura horiek azaltzeko, adituek, metodo ikonologikoa erabiltzen dute. Aipatu behar da, ordea, hori egin baino lehen, metodo ikonografikoa erabiltzen dela, non irudien azalpen orokor bat ematen den (kolorea, tamaina, kokapena…). Baina azalpen honetan, haratago joko dut; koadroan agertzen diren irudien interpretazioa egiten, edo azaltzen, ahaleginduko naiz. Lan arriskutsua, Picassok ez baitzuen azalpenik eman. Are gehiago, esanahi konkretuak azaltzearen kontra agertu zen behin baino gehiagotan. Iritzi eta usteen itsaso horretan, aldiz, badaude argi ikusten diren irudi batzuk. Koadroko zaldiak herriaren sufrimendua eta mina adierazten du. Beste aldetik, zezena aurkitzen da, guda, erasoa eta hondamendia gogoratuz. Azkenik, hirugarren eta azkenengo animalia, usoa, bakearen eta itxaropenaren sinboloa da. Pertsonei dagokienez, bi dira garrantzitsu. Bata, ama eta bere semea, hilik. Bestea, belauniko dagoen emakumea. Beharbada, bere familiako kideak bilatzen ari da, ezintasuna adieraziz.

Analisi mota hauek, dena dela, ez dira guztiz fidagarriak, bainda ikusleari laguntzen diote artelanak interpretatzen. Kasu honetan, Guernica koadroa polemika askoren iturri izan zen autorearen isiltasunarengatik. Hala ere, artearen munduan murgilduta dauden ikerlariek, ondo informatuta daudenean, analisi konplexuak eta interesgarriak egiten dituzte.

Erreferentziak:

-Santiago Sebastián López: “El Guernica y otras obras de Picasso: contextos iconográficos” Murcia, 1984

-F.D.Russel: “EL Guernica de Picasso: El laberinto de la narrativa y de la imaginación visual” Ed nacional, Madrid, 1981

-Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gernika_(margolana) (2012ko maiatzaren 6an bilatuta)

Famarik gabeko artea

Jean Nouvel 1945. urtean jaio zen Fumel deituriko Frantziako hegoaldeko herri txiki batean, Akitaniako lurraldetik hurbil, baina laster mugitu zen handik gertu dagoen Srlat herrira bere familiarekin batera. Bere haurtzaroa eraikuntza gotikoez beteriko Erdi Aroko herri txiki honetan eman zuen, garai hartako gerraosteko urritasun eta pobreziak markaturiko bizitzari aurre eginez.

Hogeita bat urterekin, Burdeosen ikasketak egin ondoren, Pariseko Arte Ederretako Goi-Mailako Eskolan onartua izan zen eta pintura ikasteari ekin zion, nahiz eta handik gutxira arkitektura hautatu zuen. Aldaketa honen zergatia alderdi ekonomikoari ezarri zion, berak beranduago esan zuen moduan: “En aquellos años no tenía apenas dinero y me pareció que la arquitectura sería una vía más práctica para ganarme la vida que la pintura”.

Garai hartan Parisen arnasten zen aireak ez zuen inongo zerikusirik izan orduarte izandako giro herritar eta konformistarekin; agerian zegoen inguruko eskola, unibertsitate eta lantegietan herritarrek orduko Charles de Gaulle presidentearen gobernu kontserbadorearen aurkako jarrera. Intelektualek, langileek eta ikasleek sustaturiko aldaketarako grina horrek 1968ko Maiatzeko iraultza ekarri zuen. Borroka honetan emandako istilu eta barrikadak albo batera utzita, eragin handia izan zuten Nouvel-engan eta bere artearengan ikasleen asanbleetatik atera ziren planteamendu sozialista eta utopikoek.

Bere unibertsitario garaian, Nouvel, Claude Parent izeneko arkitekto bakarti eta polemikoarekin lan egiten hasi zen; polemikotasun horren adibide bat dugu hormigoi armatuzko bunkerren edertasun eta plastizitatea goraipatzean, alegia. Horrela, 1972an lizentziatu zen eta jasotako influentzia iraultzaile eta heterodoxoek, 70. hamarkadako irudi nabarmenetako bat bihurtu zuen arkitektura eta politika munduan. Fama hau aprobetxatuz, 1976an “Arkitekto Frantsetsak 76ko maiatza” izeneko mugimendu progesista bat sortu zuen, arkitektoek hiriko politikan eta hondarearen gestioan erabakiak hartzeko garrantzia handiagoa aldarrikatzeko asmoz. Honen ostean, hurrengo urtean, Arkitekturako Sindikatoa sortu zuen. Read more…

Categories: Arts, Basque Language Tags: ,

Anselm Kiefer

Jose Luis Bilbaok (Bizkaiko Diputatu Nagusiak) honako hau esaten du Anselm Kiefer izenburua duen liburuan:

“Anselm Kiefer se ha consagrado como uno de los artistas más importantes dentro del panorama del arte contemporáneo internacional. Tanto su particular producción artística como los temas y cuestiones que aborda desde la más profunda seriedad y conocimiento, le otorgan un lugar prominente dentro de la historia del arte contemporáneo”.

Anselm Kiefer hirurogeita hamar eta laurogeita hamarreko hamarkadetako artista garrantzitsuenen artean aurkitzen da Wikipediako artikuluan ikus daitekeenez. Artista horiek guztiak izugarrizko konbultsio politikoaren garaian jaioak dira; hau da, II. mundu gerran jaiotako artistak dira. Eta, modu desberdinetan, artistek 60ko hamarkadatik egokitutako ahalmen ideologiko, ekonomiko, sozial eta politikoaren aurka atera ziren. Hala ere, garai berdinean jaiotako artistak badira ere, artistek bide eta espresio formal desberdinetan bideratu dituzte beraien manifestuak.

Anselm Kiefer Alemaniako Donaueschingen herrian jaio zen 1945eko martxoaren 8an, eta urte horretan Bigarren Mundu Gerra amaitzear bazegoen ere, oraindik herrien arteko liskarrak eta arazoak pil-pilean zeuden.  Arte de Hoy webgunean honako azalpena ematen da artista honen eta bere obren inguruan:

“Ansel Kiefer está preocupado a lo largo de toda su carrera artística por la búsqueda de la identidad de Alemania, destrozada por el nazismo y la II Guerra Mundial, pero también por la espiritualidad, la fuerza de la naturaleza y la alquimia. Kiefer remite en sus obras, constantemente al pasado, a la muerte y a la memoria.

Artista hau Bilboko Guggenheim Museoaren bilduman ikus daitekeenez, George Baselitz, Sandro Chia, Francesco Clemente eta beste hainbat artista bezala, 80ko hamarkadan Alemanian sortzen den mugimendu neoexpresionismoko sustatzaile ukaezina da. Beraz, Kiefer neoexpresionista da.

Neoexpresionismoa, bereziki, artelanen tamaina izugarriagatik, erabiltzen diren gaiengatik eta horien interpretatzeko moduagatik, eta ezagutzeko errazak diren irudien erabileragatik  nabarmentzen da, Wikipediako artikuluak jakinarazten duen legez. Arte estilo honetan erabiltzen den teknika oldarkorra honela definitzen da: “dripping”, tela zatiaren gainean bortizki aplikatutako pintzelkada deritzo. Oro har, artelan figuratiboak dira neoexpresionismoan lantzen direnak; hala ere, ez da abstrakzioa baztertzen. Gama kromatikoen kontrastea ere nabaritzen da artelan horietan. Korronte artistiko hau gerraostean Alemaniako historiari aurre egiten dion lehenengo mugimendu artistikoa da; eta, artistek garai horretako gaiak ironiaz interpretatzen dituzte.

Anselm Kiefer, artista alemanaren obrak bi etapa jasan dituzte, Guggenheimeko webgunean jakinarazten denaren arabera: alde batetik 70 eta 80ko hamarkadetan landu zituen obrak ditugu, eta bestetik, 90eko hamarkadatik aurrera jorratutakoak. Hasieran  Alemaniako historia errepresentatzen zuen bere obretan; historia ez ezik, mitologia eta erlijio kontuak ere errepresentatzen zituen. Laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, berriz, gai unibertsalagoak lantzen hasi zen.

Bere obretako batzuk:

– Titulurik gabea (Rhin ibaia) [Onhe titel (Der Rhein)] (1982).

– Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka (Wege der Weltweisheit: die Hermannsschlacht)

– Bi ibaien lurra (Zweistromland, 1995).

– Ekiloreak (Tournesols, 1996).

– Gau-orden ospetsuak (Die Berúhmten Orden der Narcht, 1997).

Amaitzeko, hona hemen Jose Luis Bilbaoren beste aipu bat (Anselm Kiefer liburuan ikus daitekeena):

“El conocimiento erudito del artista y sus constantes referencias a grandes nombres de la literatura universal le han llevado a construir una intrincada trama de saberes que subyace en su trabajo, cuya belleza, además, permite al visitante vivir una extraordinaria experiencia estética que mueve a la búsqueda espiritual”

Erreferentziak:

Arte garaikidea: Anselm Kiefer

Hurrengo artikulua Anselm Kiefer-en inguruan diharduko da. Hala bada, hurrengo paragrafoetan artistaren bizitza eta honek artean izan duen eragina ikusiko da. Beraz bizitzatik hasi eta bere artelanen aipamenekin amaituko da posta.

Artista garaikidea da Kiefer eta mundu mailan oso ezaguna bilakatu da; bereziki, lantzen dituen artelan izugarriagatik eta horietan islatzen dituen ideiengatik. Artista honen artelanak hainbat museotan aurkitzen dira egun. Guggenheim Museoak aspalditik kontserbatzen ditu bere lanak, eta beraz museo honetara jotzen bada bere lanak izango dira ikusgai.

Guggenheim Museoko librurutegian artista honi zuzendutako liburu anitz aurkitzen dira eta horien artean Guggenheimeko Bilduman esaten da Anselm Kiefer hirurogeita hamar eta laurogeita hamarreko hamarkadetako artista garrantzitsuenen artean aurkitzen dela. Horrez gain, adierazten da ere, Kieferrekin batera nagusitu ziren artista horiek guztiak II. Mundu Gerraren garaian jaiotakokoak direla; denak izugarrizko konbultsio politikoaren garaian jaioak. Hala bada, horiek modu desberdinetan 60ko hamarkadatik egokitutako ahalmen ideologiko, ekonomiko, sozial eta politikoaren aurka atera ziren. Artistek bide eta espresio formal desberdinetan bideratu dituzte beraien manifestuak.

Anselm Kiefer Alemaniako Donaueschingen herrian jaio zen 1945eko martxoaren 8an, eta urte horretan Bigarren Mundu Gerra amaitzear bazegoen ere, oraindik herrien arteko liskarrak eta arazoak pil-pilean zeuden.  Arte de Hoy webgunean honako azalpena ematen da artista honen eta bere obren inguruan:

Ansel Kiefer está preocupado a lo largo de toda su carrera artística por la búsqueda de la identidad de Alemania, destrozada por el nazismo y la II Guerra Mundial, pero también por la espiritualidad, la fuerza de la naturaleza y la alquimia. Kiefer remite en sus obras, constantemente al pasado, a la muerte y a la memoria.

Beraz, Kieferren artelanetan Alemania eta nazismoa egongo da islatuta; hain zuzen ere, alemaniako gizarteak bigarren mundu gerraren ondoren jasandako ondorioak islatzen ditu. Ondorioak larriak izan ziren eta honek sentitzen zuena eta ikusten zuena artelanetan errepresentatzen zuen. Hala edo nola, bere sentimenduak askatzeko modu bat zen hori.

Artistaren estiloari dagokionez, Bilboko Guggenheim Museoaren bilduman ikus daitekeenez, George Baselitz, Sandro Chia, Francesco Clemente eta beste hainbat artista bezala, 80ko hamarkadan Alemanian sortzen den mugimendu neoexpresionismoko sustatzaile ukaezina da. Beraz, Kiefer neoexpresionista da.

Neoexpresionismoa, bereziki, artelanen tamaina izugarriagatik, erabiltzen diren gaiengatik eta horien interpretatzeko moduagatik nabarmentzen da, Wikipediako artikuluak jakinarazten duen legez. Arte estilo honetan erabiltzen den teknika oldarkorra honela definitzen da: “dripping”, tela zatiaren gainean bortizki aplikatutako pintzelkada deritzo. Oro har, artelan figuratiboak dira neoexpresionismoan lantzen direnak; hala ere, ez da abstrakzioa baztertzen. Gama kromatikoen kontrastea ere nabaritzen da artelan horietan. Korronte artistiko hau gerraostean Alemaniako historiari aurre egiten dion lehenengo mugimendu artistikoa da; eta, artistek garai horretako gaiak ironiaz interpretatzen dituzte.

Kieferren obrak dituen ezaugarri neoexpresionistengatik ez ezik bere artelanen tamaina izugarriagatik eta horiek burutzeko erabiltzen dituen gaiengatik ere bereizten dira. Hain zuzen ere, neoexpresionismoaren beste ezaugarrietako bat da tamaina. Horrez gain, erabiltzen duen materiala ere berezia izaten da: emultsioa, akrilikoa, gatza, xilografia… Eta erabiltzen dituen hainbat elementu konposizio kimikoen bitartez lortutakoak dira.

Anselm Kiefer, artista alemanaren obrak bi etapa jasan dituzte, Guggenheimeko webgunean jakinarazten denaren arabera: alde batetik 70 eta 80ko hamarkadetan landu zituen obrak ditugu, eta bestetik, 90eko hamarkadatik aurrera jorratutakoak. Hasieran  Alemaniako historia errepresentatzen zuen bere obretan; historia ez ezik, mitologia eta erlijio kontuak ere errepresentatzen zituen. Laurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera, berriz, gai unibertsalagoak lantzen hasi zen.

Bere obrak:

– Titulurik gabea (Rhin ibaia) [Onhe titel (Der Rhein)] (1982).

– Munduko jakinduriaren bideak: Hermann-en borroka (Wege der Weltweisheit: die Hermannsschlacht)

– Bi ibaien lurra (Zweistromland, 1995).

– Ekiloreak (Tournesols, 1996).

– Gau-orden ospetsuak (Die Berúhmten Orden der Narcht, 1997).

Eta amaitzeko ondorioztatu daiteke Anselm Kiefer egungo artean artista garrantzitsu bilakatu dela. Izan ere, hasieran esan bezala, lantzen dituen obrengatik, eta horiek errepresentatzeko moduagatik da hain garrantzitsua. Hauxe esaten da Bilboko  Guggenheim Museoko bilduman: 

Anselm Kiefer se ha consagrado como uno de los artistas más importantes dentro del panorama del arte contemporáneo internacional. Tanto su particular producción artística como los temas y cuestiones que aborda desde la más profunda seriedad y conocimiento, le otorgan un lugar prominente dentro de la historia del arte contemporáneo.

Erreferentziak:

%d bloggers like this: