Archive
BILBOKO BITXIKERIAK
Artikulu honetan, nire helburu esanguratsuena izango da Bilborengan dudan maitasun fidela adieraztea. Horregatik, Bilboko hiriak berezko dituen gauzarik berezienak, miresgarrienak eta interesgarrienak azalduko dira, narrazioan zehar.
Bilbon betidanik bizi izan naizenez eta oso gogoko dudanez, ohituretan eta bere esentzia osatzen duten elementuetan oinarritu nahi dut, sentimendu zoragarriak sortararazteko irakurleengan.
Hori dela eta, lehen esan dudan bezala Bilboko izaera osaturiko osagaiak aipatuko ditut xehetasun handiz aurkeztuz, nire sentsazio bera lortu dezaten, eta era berean, hiriaren bitxikeriak ezagutu eta haiengandik ikasi dezaten.
Berezko terminologia gaztelaniaz dagoenez gero, ondo deritzot hizkuntza horretan uztea, betiere azalpena euskaraz egonda.