Home > Social networks, Web Communication > Ahanztura digitala

Ahanztura digitala

Interneten eskuragarri ditugun sare sozialen zerrenda oso zabala da. Hala ere, dena ez da arrosa kolorekoa sare sozialen inguruan. Erabiltzaile ororen informazio eta datuak enpresa pribatuek nahierara kudeatu ditzakete. Kasu gehienetan ezjakintasun maila oso handia da eta ez gara jabetzen sare sozialetan izena emateak ekar ditzakeen arriskuez. Hain da handia sare sozialekiko menpekotasuna, batez ere gazteengan, ezen bi nortasun ezberdin eta paralelo izatera iritsi garela: lurtarra eta digitala. Pertsona bat hiltzen denean, zer gertatzen da honen sare sozialetako datuekin? Izan ere Interneten memoria mugagabea da. Gorka Bereziartuaren aburuz badago alternatibarik: ahanztura digitala.

Izan ere, norberaren bizitza ez bezala, sare sozialetan garatutako bizitza ez da hiltzen, bere horretan dirau. Sare sozialetako lagunen mezuak eta iruzkin berriak jasotzen jarrai dezakegu, baina guk ez ditugu sekulan berriro irakurtzeko paradarik izango. Zenbaiten ustez huskeria izango da, baina hainbat senitartekok ez du horrelakorik gertatzerik nahi. Honen harira, oihartzun handia izan zuen Stephanie Bermisterren aferak. Zergatik hainbeste traba eta oztopo? Sare sozialen kudeatzaileentzat erabiltzaile ororen informazioa “altxorra” delako. Hala azaldu du Jon Artatxo teknologia berrietan aditua den abokatuak.

  • “Jada Facebookek 600 milioi erabiltzaile ditu eta logikoa denez, arazoak ugaritu egin dira”.
  • “Sare sozialetan gure datu asko daude eta ikuspegi komertzialetik hori ikaragarrizko altxorra da”.
  • Facebooken, esaterako, izena emateko sinatzen dugun kontratuan, gehienetan irakurri ere egiten ez den horretan, zure atzetik jarraitzaile bat jartzeko baimena ematen diozu kudeatzaileari”.
  • “Zure informazioa gordetzea baimentzen duzu; informazio hori beste norbaiti ematea, Telefonica kasu, baimentzen duzu; eta zure profilean argitaratzen duzun edozein eduki erabiltzea baimentzen duzu”.

Arazo honi irtenbidea emateko, Europa mailan oinarri juridiko sendoak dituen legedia garatu beharko litzateke, kaltetutako erabiltzaileei babesa emateko garaian. Europar Batasunak gai honetan lanean dirau eta ahaztua izateko eskubidea delakoan arautzekotan da. Eskubide honen funtsa iraganeko pasarteak Internet eta sare sozialetatik ezabatzeko eskubidea da.

Sare sozialak gaurkotasun itzela duten tresnak dira, aukera eta gaitasun ugari eskaintzen dituztenak, hala ere gomendagarria litzateke haien erabilera zuhurra egitea, bistan dauden arriskuak ekiditeko.

Informazio gehiago:

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: