Archive

Archive for the ‘Basque Language’ Category

Wikipedian idazten

Saiatu al zara inoiz Wikipedian artikuluren bat idazten? Nola egiten den ere ez dakizu? Artikulu honek horren berri emango dizu, Parisko Jean Baudrillard filosofoari buruzko ingelesezko artikuluaren itzulpena nola egin zen azaltzen duen artean. Wikipedian hainbat lan argitaratu direla esan beharrik ere ez da; tendentzia honi jarraiki, ordea, entziklopedia aske honetan Deustuko Unibertsitateak ere bere ekarpena egin nahi izan duela aipagarria da gutxienean. Zer dela eta?

Read more…

Wikipedia: Comunidad educativa


Wiki es una palabra hawaiana que quiere decir “rápido”; sin embargo, su significado a cambiado gracias al surgimiento de la web 2.0 porque , actualmente, esta palabra se relaciona con páginas electrónicas que se editan en linea a traves de múltiples usuarios. La más famosa es Wikipedia: “wiki” (escrito en comunidad) y “pedia” del griego padeia (educación).

Como usuaria de Wikipedia puedo crear, modificar y borrar el contenido de una página de forma fácil y gratuita, además de ver los cambios realizados instantáneamente en la misma; también, me permite escribir en colaboración a través de la Web y recuperar fácilmente cualquier información anterior o posterior a mi colaboración. Read more…

Nickelback: Biografia

Gure taldeko artikulua Nickelback taldearen inguruan egingo dugu. Kanadako talde hau 1995an sortu zen, Hanna herrian, Albertan, eta harreskero jarraitzaile ugari izan ditu. Hori dela eta, taldea eta hau psatzen duten kideen informazioa zabalduz joan de Interneten bidez; baina, oso sarritan gertatzen den bezala, ez dago talde honen inguruko informaziorik euskaraz edo, egotekotan, ez da oso zehatza eta luzea ere.  Hau izan da Nickelback taldeari buruzko artikulua idazteko zergati garrantzitsuena.

Artikulu hori burutzeko, hainbat iturri eta erreferentzia jarraitu eta erabiltzea beharrezkoa dugu; horietako bat da Enyclopedia of World Biography web orrialdean aurki dezakeguna.

Ugariak izan daitezke orrialde edo informazio iturri bat lana egiteko egokiak direla pentsatzera eramaten dizuten arrazoiak: zelako luzeera duen, batzen duen informazioa sinesgarria izatea,  bilatzen diren datuak argi azaltzea… Horietako artikulua dugu aipatutakoa, World Biography-n argitaratutako.

Read more…

Argia, astekaria izatetik haratago

December 16, 2011 Leave a comment

ARGIA [Zeruko Argia] astekaria Euskal Herri eta Iparraldean publikatzen den euskarazko aldizkari orokorra eta zaharrena da. Astero kaleratzen da eta gaurkotasunarekin lotutako gaiak sakontasunez lantzea da helburu nagusitzat duena. Gaur egun oso estuki lotuta dago bai bere Facebook , Twitter eta Youtubeko sare sozialetara. Hala ere esan beharra dago bere publikazio eta informazio gehiena bere orrialde propioan argitaratzen dela, Argia.comen. Aldizkarian gehian  aztertzen diren gaiak kultura, gizartea, hezkuntza, nazioartea , ekonomia eta euskara dira batik bat ,eta hauek ez dira beti Euskal Herriaren gainekoak izaten, bertan izan dezakeen eragina ere aztertzen duten arren. Read more…

Categories: Basque Language

Eskola Txikiak

December 9, 2011 Leave a comment

Roser Boix-ek Eskola Txikiak arrainontziekin parekatzen ditu, dena ikusten eta entzuten delako. Eskola Txikien web orrialdean ikus daitekeen moduan, eskola hauetan ikasleek gela berean jarraitzen dute bizpahiru urtez, zaharrago naiz gazteago diren kideekin batera ikasiz, zeina oso aberasgarria eta baliagarria den doktorearen esanetan. Orrialdean ikus daitekeenez, Eskola Txikiak landa eremuetan dauden herri eskola euskaldunak dira. Arraroa, berezia eta ezohikoa dirudien arren, Gipuzkoan 26 dira modu honetan lan egiten duten eskolak; nola, baina? Read more…

Categories: Basque Language, Humanities Tags:

Pilar Igarragirre euskara eta iberiaren arteko harremanaz mintzo

November 28, 2011 1 comment

Pilar Iparragirrek dio euskarak ez duela iberiar penintsularen beste hizkuntzekin zerikusirik (latinetik eratorriak baitira). Iberiar hizkuntzaren zenbait arrasto izan ditzakela uste da, batez ere toponimiari dagokionez, baina, iberiera ulertzea lortzen ez den bitartean ezin da euskara iberierarekin erlazionatu. Ez da zehatza euskararen jatorria, izan ere ez dakigu zehazki zein urtetan sortu zen. Hainbat teoria izan dira euskararen jatorriaren inguruan, sorlekuaren inguruan batez ere, ez baitago argi Pirinioen inguruan sortu izan bazen (bertan mintzatu baita euskara milaka urteetan zehar) edo kaukasiar hizkuntzekin zerikusia duen, amazigerarenik edo iberierarekin erlazionatzen baita besteak beste.  Dena dela, Europako hizkuntzarik zaharrenatzat hartzen da euskara, erromatar inperioaren aurrekoa, eta beraz hizkuntza indoeuropearretatik at, nahiz eta latinaren, frantsesaren eta gaztelaniaren eragin handia izan, hizkuntza horiekiko ukipena dela eta.

Inguruko hizkuntzen eraginaz kanpo, euskarak ere aldaera anitz ditu bere baitan, euskalkiak deritzonak. Euskal lurraldeen geografia itxurabakoa dela eta, aldaerak eremu txikiak artzen dituzte eta ugariak izaten dira, herri batetik bestera ere suertatuz.  Aldaera guzti horiek ezagutu eta ulertzeko lan sakonak egin izan dira urteetan zehar, Euskaltzaindiaren Herri Hizkeren Atlasa batik bat. Horregatik izaten da hain gatxa euskararen mapa dialektologikoa edo hizkuntz atlasa egitea.

Historian zehar zenbait idazle saiatu dira lan hori betetzen, lehenengoa Manuel Larramendi izan zelarik 1729an, “El imposible vencido” lana argitaratu baitzuen Salamancan, Lanaren zailtasuna agerian usten zuelarik. Louis-Lucien Bonapartek ere, Napoleonen hilobak, egin zuen bere euskalkien banaketa baina azken sailkapena Koldo Zuazok egin du 1997an 6 euskalki bereiztuz: mendebaldekoa edo bizkaiera, gipuzkera edo erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtera, ekialdeko nafarrera (Zaraitzuko eta Aezkoako hizkera barnean zelarik) eta zuberera.

Aurretiaz aipatutako aldaeren aniztasuna dela eta, idazleek arazoak zituzten, ez baitzuten argi zein euskalki erabili haien lanak euskaldun guztiek uler zitzaten. Arazo horrek ez zuen konpobidea jaso 1960ko hamarkadararte, euskara batua sortzeari ekin zenean, euskalkien zatiketa gainditzeko eresu estandarra sortzea erabaki zenean. 1968an Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean bilera egin zen, lehenengo arau multzoak finkatzeko eta gipuzkera eta lapurtera oinarritzat hartzea erabaki zuten. pizkanaka pizkana joan ziren euskara batua delako hizkuntza estandarra sortzen, eta horretan diardute, ez baitute lana oraindik bukatu.

Hizkuntzen arteko ukipena ugarituz doa globalizazioaren erruz

November 21, 2011 Leave a comment

Hizkuntzak eta hiztunak harremanetan daude, gizarte mailako arrazoi ezberdinak direla medio, herriek topo egiten dutelako. Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude eta 200 estatu; beraz, hizkuntza ofizialez gain, asko izan daitezke herri bateko hizkuntzak eta ondorioz, munduko hizkuntzak ez dira isolatuak, ukipenean bizi dira. Hizkuntzen arteko harremanak zuzenak dira eta esan dezakegu mundua kokagune desberdinetan eleaniztuna denez, hizkuntza komunitateak etengabe gainjartzen direla. Ricardo Tavares-en esanetan:

La riqueza del idioma no tiene fronteras, y cada país revela su historia y realidad cultural cuando habla. Nada queda oculto.

Read more…

Xabier Lete

Xabier Lete euskal kulturaren ikur nagusietako bat dugu. Euskal Filologia ikasten egonik, zuzena deritzot euskal poesiaren maisuari omenaldi xumetxo bat egitea. Ondorengo lerroekin horixe lortu nahi dut, Oiartzungo semeari omenaldia egitea eta bide batez, Lete ezagutzen zutenei Xabier ezagutzeko aukera ematea. Read more…

Categories: Basque Language

Etxepare Euskal Institutua

Hurrengo lerroetan Etxepare Euskal Institutuari buruz wikian egindako txostena laburbilduko dut, dauzkan sare sozial eta microblogging eta abarrei buruz hitz eginez. Sare sozialean esan daiteke nolabaiteko arrakasta izan duela, 255 lagunek. Twitterren, baina, ez du zorte bera 13 jarraitzaile soilik baititu, hori baie esan beharra dago duela gutxi hasi direla komunikazio tresna hau erabiltzen. Etxepare Euskal Institutua euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna eta euskara eta euskal kulturaren mundu zapalpena helburu duen Institutua da. 2009ko urtarrilaren 9an hasi du bere jarduna, Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean. Bernart Etxeparek esan zuen “euskara jalgi adi plazara” leloaren bidetik, honakoak dira Institutuaren xedeak: Read more…

Euskararen aldaerak

December 23, 2010 Leave a comment

Euskera berdin hitz egiten al da Gernikan eta Oiartzunen? Eta Baionan eta Aramaion? Zeberion eta Bermeon? Zure aitonak “pavo” hitza erabiltzen al du gizonei erreferitzeko? Amak eta amonak euskera bera dute? Horretaz hiotz egiten dugu guk Euskararen aldaerak klasean. Read more…

Categories: Basque Language

Busti zaitez euskal kulturaz Durangoko azokan!

Durangoko euskal liburu eta disko azoka ezta edonolako azoka arrunta, ez horixe! Urtez uzte Durangoko Landako erakustazokan egiten den 4000 metro karratuko euskal kulturaz jositako eremu paregabea da.

Azoka hau Durangoko Landako Erakustazokan izaten da urtez urte eta aurtengoa 45.edizioa izan da. Azokaren Web orrialdeak Gerediaga Elkartearen laguntza izan du besteak beste, eta honek ere bere web orrialde ofiziala du euskaraz eta gaztelaniaz egitaratua.

Artikulu honetan, Durangoko euskal liburu eta disko azokaren web orrialdearen nondik norakoak azalduko ditut, hots, zein sare sozialetan parte hartzen duen (Facebook), microblogging-a (Twitter) eta barnean dituen beste web orrialdeak (Durangoko azokaren web orrialdea eta Flickr). Sarean dituen kontu guzti hauek oso garrantzitsuak dira. Izan ere, jende dexentek hartzen du parte hauetan eta beraz, nahiko fidagarriak direla esan genezake informazioren aldetik.

Mia Wenjen-ek dioen bezala, “Facebook eta Twitter negozio kontuetarako oso lagungarriak dira”. Hori dela eta, Durangoko azokak arestian aipaturiko sare sozial hauek erabiltzen ditu.

Read more…

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA)

Euskarazko hitzen aldaerak tokian toki ikusi nahi al dituzu? Ba al zenekien bi liburuki potolo daudela  aldaera horien jakinmina asebetetzeko?  Michelle Colinek dioen bezala Post-etan argitaratzen duzuna  zeu zara. Eta niri asko interesatzen zaidanez euskarak dituen aldaerak, horretaz mintzatu nahiz oraingoan.

Read more…

Categories: Basque Language, Languages

“Eskuara, Eskuara, jalgi hadi plazara” B. Etxepare 1545. urtea

Deustuko Unibertsitatean bi ikasturte daramatzat eta beste hainbeste falta zaizkit burutzen ari naizen Euskal Filologiako gradua amaitzeko (dena ongi joateren kasu hipotetikoan jarrita, noski). 2009a aldaketa unibertsitarioen urtea izan zen dudarik gabe, izan ere, plan berria sartu zen egindako ikasketen balioa Europa osora zabaltzeko helburuarekin eta honek aldaketa asko eta nabariak ekarri dizkigu.

Lehen lizentziatura zena, orain gradu bihurtu da eta hori ez da izen aldaketa huts bat izan. Lehen esan bezala, ikasketak Europa mailara zabaltzea izan da helburua eta jakina zen horrek aldaketak ekarriko zituela. Batzuek aldaketak onuragarritzat jotzen dituzte, beste batzuk aldiz, guztiz kontra azaldu dira. Orain ez dira ematen lehen ematen ziren ikasgai berdinak eta hori gutxi balitz, metodologia zein ebaluazio sistemak guztiz aldatu dira. Read more…

Euskalkiak

Euskalki bat, euskararen dialektoetako bakoitza da, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren eta Euskaltermen arabera. Euskal Herrian, tokian tokiko hizkerak ezberdinak dira, eta horrek hainbat arazo eta ikerketa sorrarazi ditu urteetan zehar. Horren ondorioz, euskalkien gaineko azterketen berri ematea komeniko litzateke. Read more…

Categories: Basque Language