Home > Basque Language > Argia, astekaria izatetik haratago

Argia, astekaria izatetik haratago

ARGIA [Zeruko Argia] astekaria Euskal Herri eta Iparraldean publikatzen den euskarazko aldizkari orokorra eta zaharrena da. Astero kaleratzen da eta gaurkotasunarekin lotutako gaiak sakontasunez lantzea da helburu nagusitzat duena. Gaur egun oso estuki lotuta dago bai bere Facebook , Twitter eta Youtubeko sare sozialetara. Hala ere esan beharra dago bere publikazio eta informazio gehiena bere orrialde propioan argitaratzen dela, Argia.comen. Aldizkarian gehian  aztertzen diren gaiak kultura, gizartea, hezkuntza, nazioartea , ekonomia eta euskara dira batik bat ,eta hauek ez dira beti Euskal Herriaren gainekoak izaten, bertan izan dezakeen eragina ere aztertzen duten arren.

Hasieran aldizkariak kutsu erlijiosoa izan arren, Iruñako kaputxinoek sortua, ondoren Donostian sortu zen Argia aldizkariarekin bateratu eta elkarlanean hasi ziren, oraindik ere Zeruko Argiaren izenburupean. Idazleen, musikarien, pentsalarien eta, oro har, euskal kulturari lotutako jendearen topaleku eta euskarri zen Zeruko Argia.

70eko hamarkadaren bukaeran, Zeruko Argia osatzen zuten kazetari askok beste egunkari elebidunetan hasi ziren lanean, Egin eta Deian eta honek krisia ekarri zuen aldizkariarentzat, bertan bost pertsona soilik geratuz.

1980an Iruñako kaputxinoek Zeruko Argiaren jabetza langileen eskutan utzi zuten eta azken hauek aldizkariak zeukan kutsu erlijiosoa alde batera utzi eta euskara , Euskal Herri eta nazioarteko gatazketan burutzea pentsatu zuten. Orduan izan zen Argia izena hartu zuenean aldizkariak , aldizkariaren urte zailenen garaian, non aste batzuetan ez argitaratzeraino ere ailegatu ziren.

Hala ere , gaur egun aldizkaria astero publikatzen da eta irakurle aise ditu. Astekaria irakurtzen dutenak , gaur egun, hogeita bost eta berrogeita hamar urte eta goi-mailako ikasketak dituztenak dira batipat eta besteak beste, gipuzkoarrak gehienak (%44a) eta bizkaittarrak (%32a).

Bere egoitza nagusia Lasarte Orian dago, Gipuzkoan, eta orain dela bi urte, 2009an bere 90. urteaurrena ospatu zuten.

Astekariaren osagarri bezala, Larrun aldizkaria aurki genezake. Argia  astekariarekin batera kaleratzen den pentsamendu aldizkaria da non hilabetero kaleratzen den eta sepia koloreko 16 orrialdez osatua dagoen.

Without public pressure from caring people our lawsuits will not be enough to stop this widespread abuse. Morris Dees

Erreferentziak:

http://www.facebook.com/argia.astekaria

http://twitter.com/#!/argia

http://www.argia.com/

http://www.argia.com/argia-astekaria/larrun

http://www.argia.com/multimedia/

http://www.facebook.com/Larrun

Categories: Basque Language
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: