Home > Basque Language, Web Communication > Etxepare Euskal Institutua

Etxepare Euskal Institutua

Hurrengo lerroetan Etxepare Euskal Institutuari buruz wikian egindako txostena laburbilduko dut, dauzkan sare sozial eta microblogging eta abarrei buruz hitz eginez. Sare sozialean esan daiteke nolabaiteko arrakasta izan duela, 255 lagunek. Twitterren, baina, ez du zorte bera 13 jarraitzaile soilik baititu, hori baie esan beharra dago duela gutxi hasi direla komunikazio tresna hau erabiltzen. Etxepare Euskal Institutua euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpenerako tresna eta euskara eta euskal kulturaren mundu zapalpena helburu duen Institutua da. 2009ko urtarrilaren 9an hasi du bere jarduna, Aizpea Goenagaren zuzendaritzapean. Bernart Etxeparek esan zuen “euskara jalgi adi plazara” leloaren bidetik, honakoak dira Institutuaren xedeak:

  • Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera munduan sustatzea.
  • Euskara nazioartean onartua izan dadin laguntzea eta sustatzea.
  • Euskal kultura kanpora hedatzen laguntzea bere forma guztietan.
  • Gure herriaren errealitatea, munduko beste mundu osoko kolektibitateetara hurbiltzea.

Sare sozialetan ere badu tokirik Etxepare Euskal Institutuak. Facebooken bere orria du: http://www.facebook.com/etxepare.euskal.institutua. 255 lagun ditu eta idatzitako azken berrietako bat, Euskal Irrati Telebistarekin sinatu berri duten itauna da. Bertako horman idatzitako guztiak euskararekin du zerikusia, han eta hemen euskararen inguruan egiten diren ekitaldi, mugimendu eta urratsen berri emanik.

Twitterren ere kontua du, eta baten faltan lau ditu. Euskaraz, frantsesez, ingelesez eta espainiolez ditu kontuak Institutuak. Twitterren dituen lagun kopurua kontu guztietan ez da bera, jarraitzaile gehien dituena euskarazko twitter kontua da, 15 jarraitzailerekin. Berak 13 jarraitzen ditu. Orrialde guztietan mezu berak idazten dituzte. Euskarazkoan ikusi ahal izan dugun azkena hauxe da: Euskal Kulturaren inguruko ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak Californiako unibertsitatean. http://ttiki.com/21004

Web gune ofiziala ere badu Institutuak. Bertan, sorreraz eta xedeez hitz egiteaz gain, egitasmoak, antolakuntzak, araudiak eta abarrak aurki ditzakegu. Eusko Jaurlaritzaren barnean sartzen da web orrialde hau. Bai web gunean, sare sozialean zein twitterrean, euskararen inguruko aipamenak egiten dituzte. Ondorioz, esan dezakegu, web komunikazioarekin bat datorrela, Twitter eta Facebookeko informazioa elkarbanatzen baitu.

Informazio iturriak:

Twitter(2010), 2010/12/15 kontsultatua orrialde haueta:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: