Home > Basque Language > “Eskuara, Eskuara, jalgi hadi plazara” B. Etxepare 1545. urtea

“Eskuara, Eskuara, jalgi hadi plazara” B. Etxepare 1545. urtea

Deustuko Unibertsitatean bi ikasturte daramatzat eta beste hainbeste falta zaizkit burutzen ari naizen Euskal Filologiako gradua amaitzeko (dena ongi joateren kasu hipotetikoan jarrita, noski). 2009a aldaketa unibertsitarioen urtea izan zen dudarik gabe, izan ere, plan berria sartu zen egindako ikasketen balioa Europa osora zabaltzeko helburuarekin eta honek aldaketa asko eta nabariak ekarri dizkigu.

Lehen lizentziatura zena, orain gradu bihurtu da eta hori ez da izen aldaketa huts bat izan. Lehen esan bezala, ikasketak Europa mailara zabaltzea izan da helburua eta jakina zen horrek aldaketak ekarriko zituela. Batzuek aldaketak onuragarritzat jotzen dituzte, beste batzuk aldiz, guztiz kontra azaldu dira. Orain ez dira ematen lehen ematen ziren ikasgai berdinak eta hori gutxi balitz, metodologia zein ebaluazio sistemak guztiz aldatu dira.

Ingelesari ere, gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, agian europarren eta mundu osoko biztanleen  arteko komunikazioa asko errazten duelako izango da, baina badirudi hizkuntza txikiak alboratzen eragiten duela horrek. Guk euskara ardatz duen gradu bat ikasten dugu eta jakina denez, euskara urteetan zapaldua eta bortxatua izan den hizkuntza bat da eta errepresio horren eraginez alboratua izan zen. Euskaldun askok euskara hitz egiteari utzi zioten, eskoletan haurrei jo egiten zitzaien euskaraz mintzatzera ausartzen baziren eta euskaldun sentitzearen sentimendua harrotasunez eramatetik ezkutuan eraman beharrera pasatu zen. Dirudienez, azken urte hauetan euskaldun (euskaradun) pertsonen kopurua handitu egin da, baina hala ere, hizkuntza gutxitu bat izaten jarraitzen du.

Hala ere, momentuz, ez dugu ikasgai guztiak euskaraz jasotzeko aukera eta bi bakarrik ematen ditugu hizkuntza honetan, Web Komunikazio Sistemak eta Euskararen Aldaerak. Bi hauen artetik gustukoen dudana Euskararen Aldaerak ikasgaia da, izan ere, burutzen ari naizen graduarekin estukien lotutakoena da.

Ikasgaia bi atal nagusitan banaturik dago eta atal bakoitzak bere gaiak eta azpiatalak ditu:

A. Oinarrizko gaiak, kontzeptuak eta hurbilpena.

1. Soziolinguistika eta dialektologia: azalpen nagusiak.

  1.1. Helburuak eta zereginak.

  1.2. Hizkuntzaren bariazioa: definizioa. Motak: diastratikoa eta geografikoa.

   1.3. Hizkuntza jarrerak.

 2. Hizkuntzen ukipena

    2.1. Elebitasuna eta eleaniztasuna.

    2.2. Diglosia.

B. Metodologia eta euskararen kasua

3. Ereduak eta metodoak

   3.1. Eskola soziolinguistikoak.

   3.2. Kanpo lana

  4. Hizkuntza plangintza eta euskarari eginiko plangintzak.

Ikasgaiaren plangintza oso interesgarria iruditu zait, ikasgai bera interesgarria izateaz gain irakasleak, Rosa Miren Pagolak, duen esperientzia eta jakituriagatik.  Gainera, talde zein bakarkako lanak bidaltzen dizkigu zeinak guretzat erronka handiak diren eta ikasgaiarekiko interesa piztera bultzatzen digute.

Amaitzeko, ikasgaiarekin loturik ez badago ere, gaiarekin loturik dagoen eta aipatzea komenigarri den kontu bat aipatu nahi dut. Orain dela hilabete eskas talde bat sortu dugu Deustuko Unibertsitateko ikasle batzuk. Taldeak Sugaar Euskal Kultur Mintegia izena du eta gure helburuak asko diren arren, aipagarrienak soilik aipatuko ditut. Helburu nagusia euskal kultura eta euskara unibertsitatean zabaltzea da eta horretarako hainbat ekintza antolatuko ditugu. Oraingoz ez dugu diru laguntzarik eta beraz ekintzak mugatuta daude, baina ahal duguna egingo dugu jendeari interesa pizteko. Gure aurkezpen ofiziala hilak 20 dituenean egingo da eta bertan taldearen nondik norakoak azaltzeaz gain, hil berri den Xabier Lete euskal idazle, poeta eta kantautoreari omenaldi labur bat egingo zaio. Etorri nahi duen oro gonbidaturik dago eta ekitaldia 9:50ean izango da labirintoan, atsedenaldiari probetxua ateratzeko helburuarekin.

Erabilitako iturriak:

  • Deustuko Unibertsitatearen webgunea  (abenduaren 15ean kontsultatua azken aldiz) www.deusto.es
  • 2004ean sortutako Eusko Jaurlaritzaren Kultura saileko webgunea (abenduaren 15ean kontsultatua azken aldiz)  www.kultura.ejgv.euskadi.net
  • Xabier Leteren gainean idatzitako hainbat artikulu
  1. Azken egunerapena 2010eko Abenduaren 12an izan duen artikulua, Juamax erabiltzaileak egina es.wikipedia.org/wiki/Xabier_Lete
  2. Azken aldaketa  2010eko Abenduaren 10ean jasan duen artikulua, Euskalduna erabiltzaileak argitaratua http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Lete
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: