Home > Arts, Basque Language > Famarik gabeko artea

Famarik gabeko artea

Jean Nouvel 1945. urtean jaio zen Fumel deituriko Frantziako hegoaldeko herri txiki batean, Akitaniako lurraldetik hurbil, baina laster mugitu zen handik gertu dagoen Srlat herrira bere familiarekin batera. Bere haurtzaroa eraikuntza gotikoez beteriko Erdi Aroko herri txiki honetan eman zuen, garai hartako gerraosteko urritasun eta pobreziak markaturiko bizitzari aurre eginez.

Hogeita bat urterekin, Burdeosen ikasketak egin ondoren, Pariseko Arte Ederretako Goi-Mailako Eskolan onartua izan zen eta pintura ikasteari ekin zion, nahiz eta handik gutxira arkitektura hautatu zuen. Aldaketa honen zergatia alderdi ekonomikoari ezarri zion, berak beranduago esan zuen moduan: “En aquellos años no tenía apenas dinero y me pareció que la arquitectura sería una vía más práctica para ganarme la vida que la pintura”.

Garai hartan Parisen arnasten zen aireak ez zuen inongo zerikusirik izan orduarte izandako giro herritar eta konformistarekin; agerian zegoen inguruko eskola, unibertsitate eta lantegietan herritarrek orduko Charles de Gaulle presidentearen gobernu kontserbadorearen aurkako jarrera. Intelektualek, langileek eta ikasleek sustaturiko aldaketarako grina horrek 1968ko Maiatzeko iraultza ekarri zuen. Borroka honetan emandako istilu eta barrikadak albo batera utzita, eragin handia izan zuten Nouvel-engan eta bere artearengan ikasleen asanbleetatik atera ziren planteamendu sozialista eta utopikoek.

Bere unibertsitario garaian, Nouvel, Claude Parent izeneko arkitekto bakarti eta polemikoarekin lan egiten hasi zen; polemikotasun horren adibide bat dugu hormigoi armatuzko bunkerren edertasun eta plastizitatea goraipatzean, alegia. Horrela, 1972an lizentziatu zen eta jasotako influentzia iraultzaile eta heterodoxoek, 70. hamarkadako irudi nabarmenetako bat bihurtu zuen arkitektura eta politika munduan. Fama hau aprobetxatuz, 1976an “Arkitekto Frantsetsak 76ko maiatza” izeneko mugimendu progesista bat sortu zuen, arkitektoek hiriko politikan eta hondarearen gestioan erabakiak hartzeko garrantzia handiagoa aldarrikatzeko asmoz. Honen ostean, hurrengo urtean, Arkitekturako Sindikatoa sortu zuen.

Nouvel-ek gizartekiko erakutsi zuen aktibismo politiko eta kulturalaz gain, 1975. urtean bere estudio propioa zabaldu ondoren, ez zuen proiektu garrantzitsu bat egiteko aukerarik lortzen. Txapelketa gehienetan aurkezten zituen bere proiektuak, baiana nahiz eta zenbaitetan finalista izatera iritsi, ez zuen irabazlea izaterik lortzen. Hala ere, 80. hamarkadan Françòis Miterrand presidente berriak bultzatu zuen aro konstruktibo berriak ateak zabaldu zizkion.

1982an mundu guztiaren aurrean ezagun egin zen Arabiar Munduko Institutua eraikitzeko leihaketa irabazi zuenean. Eraikin honen silgularitate eta forma iraultzaileek entzute eta arrakasta handiak izan zituzten eta, 1987an inauguratu ondoren, Nouvel-ek Arkitekturako Sari Nagusia eskuratu zuen. Bat-batean, Frantziako modernitate berria berenganatzen zuen modako arkitektoa bihurtu zen eta proiektu berriak pilatzen hasi zitzaizkion mahaiaren gainean, batzuk gehiegikeriak, “Tour Sans Fins” izenekoa adibidez; hau, 400 metroko altuerako orrotz itxurako etxeorratza zen, “La Defense” arkuaren atzean eraiki behar izan zena. Zoritxarrez, hamarkada honetan eman zen krisi ekonomikoak gogor jo zuen Europa eta pikutara bota zituen hau eta honelako beste hainbat proiektu. Gainera Nouvel-ek, zeukan diru guztia inbertitu zuen proiektu honetan eta dena galdu zuen, bere proiektu guztiak porrot eginez.

Krisi honetatik atera ahal izateko, inguruko lagunek eta Cartier bezalako enpresek eskaini zieten laguntza profesional eta ekonomikoa onartu behar izan zituen, empresa beraren izena eramango zuen fundazioaren eraikuntza eginez. Hemendik aurrera egindako lanek ekonomikoki errekuperatzeko aukera eman zioten, aurretik izan zuen bezalako lan-talde ugari bat pilatuz eta proiektu berriei aurre eginez. Lyon-eko Operaren berritzeak edo Euralille-ko zentro komertzialak iskanbila handiak sortu zituzten gizartearengan, baina XX. mendearen amaierako arkitektorik berritzaileena izendatzeko aukera eman zioten.

90. hamarkadako proiekturik entzutetzuenetakoa Berlineko Lafayette galeriena izan zen; hiriaren leku marginal batean kokatutako saltoki handi hauek, berlineko auzoen itxura tradizionala erantsi zuen, aurretik inoiz ikusigabeko efektuak sortuz.

1999an, Nouvele-ek Madrilgo Reina Sofia museoaren zabalkuntzarako antolatu zen lehiaketa irabazi zuen, Espainian lehenengoz lanen bat lortuz. Geroago, 2001ean, Bartzelonako Agbar Dorrea egin zuen, 142 metroko zilindro eta kupuladun etxeorratz ikusgarria.

Proiektu hauen ostean ez zaio inoiz lanik falta izan eta artea ulertzeko forma berezi hau mundu osoan zehar zabaltzeko aukera izan du azken urteotan, Estatu Batuak, Londres, Kopenaghe, Genoa edo Baku bezalako lurralde hain desberdinak konkistatuz.

Nouvel-ek bere lanaren inguruan egin diren interpretazio formal guztiak ukatu ditu esanez: “No soy un arquitecto de papel”. Bere pertsona munduko edozein aldizkari edo egunkarirentzat izendatzeko erraza izan daitekeen arren, bere arkitektura ezin daiteke berehalakoan laburbildu; ezin genezake Foster-en teknologiaz eguneratutako estilo arrazionalista batekin alderatu, edo Zaha Hadid-en eszenografia barrokoak adierazten duenarekin konparatu.

Bere ikasle garaietan, proiektuak presentatzeko orduan, gainerako klasekideek krokis, plano, profil eta maketez beteriko lanak aurkezten zituzten artean, Nouvelek testu hutsez osatutako idazlan batekin nahikoa izaten zuen. Ulertzekoa da idazlan hauek gorde behar zuten sakontasun eta, kasu askotan poesia, horrelako azterketak gainditu ahal izateko.

Berrogei urte beranduago ere gauza bera egiten jarraitzen du: arazoak kontzeptualizatu, lekuak aztertu, eraikinaren inguruko kontestua analizatu… Edozer egiten du aurretiaz garatutako molde bat edozein lekutara eraman baino lehenago, “arkitektura kritikoa” bezalako kontzeptua sortuz. Honen arabera, lekua bakoitzaren esentzia ahalik eta era sakonenean interpretatu behar da eta hemendik aurrera kontzepzio arkitektoniko egokiena barneratzen duen proiektuari ekin.

Nouvel-ek kontzepzio hau , imagina ezinezko mugetaraino eraman du metodo zehatz baten erabilerarekin: lehenengo eraikuntza egingo den lekua imitatzen da eta era guztietako aldaketa eta frogak egin ondoren, ideia berriak sortzen dira. Momentu honetan berriz ere hasierara bueltatu behar da, ideia hori lekura zehatz-mehatz egokitu arte, eta nolabaiteko berezitasun eta singularitatea erantsi ondoren, proiektua gauzatzea baino ez da falta. Prozesu hau guztiz mekanikoa da, mugimenduan dauden irudiek sortutako ideia bat; Nouvel-ek hainbeste gorrotatzen dituen maketek erakusten duten ezaugarri itzali eta estatiko horren aurkako kontzeptua da.

Bere biografian aipatu bezala, politikak eta garai ekonomiko eskasak influentzia aiparriak izan zituen bere lan egiteko eran. Gaztetan erakutsitako izaera iraultzaultzaile eta kreatiboak atzetik jarraituko dio bizitza osoan; estilo propioa izan nahi duen artista izan da beti, beste arkitektoengandik urrundu nahi izan duena. Hala ere, zineak edo arte garaikidearekiko interesek ere eragin handia izan dute; izan ere, unibertsitatean sartu zenean pintura ikasketetan baino ez zuen izan burua Nouvelek.

Ideia hauekin bakarrik uler dezakegu bere lanen artean dagoen koherentzia 40 urteko ibilbide luze batean zehar, nahiz eta horren proiektu kontraesangarriak iruditu ahal zaizkigun begirada hutsean.

Iturriak:

  • RAMIREZ, J.A. (1997): Historia del Arte. El mundo contemporáneo.Madrid: Alianza.
  • Jorge Sainz, “Arquitectura y urbanismo del siglo XX”.
  • Francisco Javier San Martinen “Últimas tendencias: las artes plásticas desde 1945”.
  • Jaime Brihuegar, “La cultura visual de masas”.
  • “Descubrir el arte” aldizkaria, N°101
  • “Arquitectura viva” aldizkaria, N°121, Torres de España
  • www.torreagbar.com
  • García-Ventosa López, Gerardo; Torre Agbar. El interior, Ediciones UPC, 2007
  • AA VV; Torre Agbar. Diálogos con Barcelona, Ed Lunwerg, 2007
Categories: Arts, Basque Language Tags: ,
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: