Home > Humanities, Multiculturality > Identitate anitzak

Identitate anitzak

Edward Said-en aburuz, identitateak existitzen dira, baina identitate bakoitza bere baitan ez da purua, elementu ezberdinez osatuta dagoen zerbait da. Hala ere, berezko soinu eta izaera bat ez ezik, profil koherente bat dauka. Hurrengoko lerroetan identitatearen gaia jorratuko dugu ikuspegi ezberdinetatik. Ikasturte honetan “Multiculturalidad y diálogo intercultural” deritzon ikasgaiaren plangintzaren barruan, identitatearen afera izan dugu aztergai. Hiztegiari erreparatzen badiogu, ikus genezake “identitate” kontzeptuak hainbat adiera ezberdin dituela (ikus Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa 1 eta 2 definizioak). 

Jon Sudupe, bere artikuluan aipatzen duenez, aniztasunaren alde agertzen da, hau da, gizabanakoa ez da jaiotzen denetik identitate bati atxikirik egoten, librea izan behar da aukeratzeko orduan. Horretarako, idazleak, Alain Renaut frantziar filosofoaren liburu berria baliatzen du aipatutakoa defendatzeko. Idazle honek “ideologia” berri bat proposatzen digu: aniztasunera irekitako humanismo bat. Giza identitatea intrintsekoki desberdina da eta ezin daiteke duintasunez tratatu aniztasuna aintzat hartzen ez bada, izan ere, unibertsaltasun eta berezitasun ororen gainetik, gizakia eta giza balioak daude.

aniztasunaren defentsak ez gaitu desberdinak (dissemblables) bihurtu behar. Gizabanakoei bakarrik, eta ez giza taldeei edo gutxiengoei, aitortu behar zaie kultur aniztasunerako eskubidea, beronen erabilera libre eta sortzailea egin dezaten. Gizabanakoa da eskubideen subjektua, ez dago eskubide kolektiborik. Bere buruaren jabe da, eta ez kolektibitatearen mendeko.

Jasotako bigarren testuan aldiz, hainbat idazlek; hala nola, Anjel Erro, Itxaro Borda, Juanjo Olasagarre… auzitan jartzen dute euskal identitatea gay-tasunaren gainetik egon behar den ustea. Are gehiago, bi aldeak uztartu daitezkeela uste dute. Hala ere, idazle guztiek iritzi desberdinak izan arren, funtsean, gehienek uste dute ez dagoela ekintza urratzailerik gay-tasuna literatura arloan jorratzerakoan. Itxaro Bordaren iritziz, ez dago urraketarik, baina bai probokazioa, aldiz, Olasagarreren ustetan, kultur aniztasuna ezkertiar ideologiaren oinarri nagusia izan daiteke, gay-tasuna osagaietako bat izan daitekeelarik. Identitateei buruz jarduterakoan, Olasagarrek argi uzten du literatura nazionala jorratzea izan dela azkenaldi honetan ardura nagusia, euskal identitatea indartzeko. Funtzio nagusia nazio bat eraikitzea omen da, eta gero gainontzekoa, adibidez, gay izatea.

Anjel Erro: Gai hau lantzeko euskal tradizioa beharko banu, puskatzeko izango zen

Juanjo Olasagarre: Hiritar gisa, gure funtzio nagusia nazioa eraikitzea da. Beharbada, gero, izan gaitezke gay

Itxaro Borda: Euskal Herrian oso sozietate minberan bizi gara, eta edozein gauza txiki probokaziotzat har liteke

Irakurritako idazlanotan identitate mota ezberdinak azaltzen dira: euskal identitatea, gay eta lesbiana identitatea edo tokian tokiko kultur identitatea. hizkuntz identitatea eta identitate nazionala.Hau guztia dela eta, esan dezakegu identitatea giza talde, herri edo nazio baten funtsezko ezaugarri eta balio multzoa dela.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: