Home > Humanities, Web Communication > Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta sare sozialak

Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta sare sozialak

GKE-en Web Komunikazio Plana eta Marketing estrategiak ezaugarri bat izan ohi du; egin ahalik eta gehien, gasta ezazu ahalik eta gutxien. Sare sozialak bikain egokitzen dira estrategia honetara eta, beraz, oso erabilgarriak suerta dakizkieke Gobernuz Kanpo Erakundeei. Lisa Kimball and Howard Rheingold adituek diotenez, “sare sozialek alerta espazio birtuala sortzen dutela, non kideek arazo bati elkartasunez erantzun diezaioketen, horrela ezagutza akzio bihurtuz”. Beraz tresna berri bat eskaintzen die arazo bati konponbidea bilatu nahi dioten erakunde hauei.

Beste instituzio eta erakundeen arrakasta ikusita, GKE-ak ere batu dira fenomeno sozial honetara eta haien proiekziorako aukera bikaina ikusi dute. Baina aurreko post batean esan dudanez, estrategia funtsezkoa da eta ez zaio lekurik utzi behar inprobizazioari. Slideshare aurkezpen honetan Esther Vargas-ek puntu hauek zehazten ditu erabilera hona ziurtatzeko:

  • Antolakuntza
  • Entzuteko eta solasaldirako aurredisposizioa
  • Informazio baliagarria zabaldu (Ez da zure erakundeari buruzkoa izan behar derrigorrez, baina bai garrantzizkoa)
  • Kolaboratzailea eta solidarioa izan
  • Zure kanpainei buruz informatu, baina ez spam bidez
  • Emaitzak argitaratu
  • Galdetegiak jarri online, besteekin interakzioa bultzatzeko

Aditu asko bat datoz gakoa normaltasunez erabiltzea dela esaterakoan, erakundearen eguneko jarduerak argitaratu eta jendeari  haren parte sentiaraztean. Ez da lan gogorrik behar, baina bai etengabeko lana, aldizkako lanak sare sozialei indar guztia kenduko lieke.

 “A la gente le interesa dar un vistazo interno a tu asociación, y se aprende mucho de los problemas y retos de las actividades cotidianas. Llevar tus redes sociales permite un insight a tu funcionamiento, humaniza tu organización(…)  No veas las redes sociales como una obligación, sino como una ventana para la difusión de tus actividades, tus ideales y tus objetivos.”(Pepe Flores, 2010)

Masachusetts Darmouth Unibertsitatearen ikerketa batek frogatzen duenez, GKE-ak bai enpresa handi zein txikien aurretik egon dira 2007-tik Social Median. Honen adibide ugati daude, adibidez Amnistia Internacional-ek Facebook eta Twitter-en partehartze aktiboa dute, haien kanpaiei buruz hitz egiten dute etengabe eta jarraitzaileei iritzia eskatzen diete. Oxfam litzateke sare sozialen erabilera ona egiten duen Gobernuz Kanpoko beste Erakunde bat. Originaltasuna dute ezaugarri haien wegunean, Facebook eta Twitterrean, eta horri esker nabarmendu dira sare sozialetan. Azkenik, adituen ustetan, Charity da munduan sare sozialak gehien eta hoberen erabiltzen dituen GKE. Twitter, Facebook, Youtube-n egoteaz gain, sarri eguneratzen den blog bat daukate.

Nahi beste kasu topa ditzakegu, izan ere 2009. urtean aztertu ziren GKE-en %97ak sare sozialak erabiltzen zituen.  Nabaria da, beraz, bere fruituak ematen dituela eta merezi duela erakundearen aldetik esfortzu berezia egitea. Azken finean, haien helburuak eta ideiak helarazteko tresna ezinhobea da.

ERREFERENTZIAK:

  1. Aitor
    December 13, 2011 at 12:41 pm

    Ainara oso sarrera interesagarria, Alboanean nabil buru-belarri eta gobernuz kanpoko erakundea den legez zuk aipatzen dituzun ezaugarriak betetzen ditu, jakin duzu erakunde hauen errealitatea blog honetan plasmatzen!

  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: