Pierre Lévy: talde jakintza

Pierre Lévy-k dioenez, informazio eta komunikazio teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte gizabanakoen ezberdinataz¡sunen  (osasuna, ekonomia, politika…) murrizketan, edonork eskuratu nahi duen edozein motatako informazioa erraztaraziz. Erronkarik nagusiena, teknologia hauek nola gehitu eta menperatzea da; beti ere, potentzial hau burutu eta ezberdintasunak handitzen ez diren bitartean.

Honi esker, gero eta denbora gehiago ematen dugu hemen: lan egiten dugunean, informazio bila jotzen dugunean, lagunekin komunikatzeko eta abar. Baina askok ez dakitena da guk bilatzen dugun informazioa guk ere osatu edota zuzendu dezakegula. Honek aurrerakuntza ikaragarria suposatzen du, jakintza sustatzeko iturri berriak inoiz ez baitira txarto etorriko. Dena den, ez dugu horretarako bakarrik erabiltzen, denbora pasa bezala ere erabiltzen dugu, horregatik  jende gutxi da web-orrialde hauetan parte hartzen duena.

“El ordenador nació para resolver problemas que antes no existían ” Bill Gates.

Web orrialdeetako informazioa editatzeaz aparte, guretzat erabilgarria edo interesgarria den informazioa ere esteken bitartez microblog-etan erantsi ahal dugu. Microblogging-a edo nanoblogging-a, mezu laburrak bildaltzea eta publikatzea ahalbidetzen dituen zerbitzu da (140 karektere gutxi gorabehera), normalean testua bakarrik. Mezu labur hauetan web orrialde interesgarriak zabal ditzakegu, besteekin partekatzeko eta honi esker denon artean eztabaidatu zein azalpenak eransteko.

Microblog-etatik erabiliena Twitter-a da, eta honen bitartez tweet agregazioa erabiltzeko aukera daukagu, non Twitter aplikazioak sortzen ahalbidetzen du eta lanean jarraitzen du Twitter linean ez dagoenean ere. Beraz, honen bitartez gure ideiak, informazioa eta abar islatzeko aukera badaukagu.

Interneta, gure esku artean daukagun arma ahaltsua, maneiatzen duen botere handia denon onurarako erabili behar dugu, denon aberasketarako, jakinduri aberasketarako. Horrexegatik, talde-jakintza bultzatu eta bermatu behar dugu, lankidetzan eta indibiduo edo talde bereko kide askoren esku-hartzean sortzen den modu jakintza.

“La clave sobre los grandes problemas del mundo es que debemos tratar sobre ellos de forma colectiva. Y como no nos volvamos colectivamente más inteligentes, estamos condenados”. Douglas Engelbart, Informatika pertsonalaren ameslaria.

Guztiok batera lan eginez gero, gauzak askoz errezagoak izango lirateke. Erosoa da guk behar dugun informazioa eskuratzea, baina guk ere informazioa erantsi dezakegu gure ostean datozenentzako lagungarria izango delakoan. Talde-jakintza gehien sustatu duen web-orrialde famatua Wikipedia da. Hemen informazioa osoturik ez dagoenean, guk dakigunarekin bete dezakegu, modu honetan, beste erabiltzailei informazio zehatzago bat emanez. Denok parte hartu beharko genuke informazio osotze honetan, etorkizunerako denok batera sortutako Entziklopedia Askeaz gozatu ahal izateko.

“Dime y lo olvido, enséñame y lo recuerdo, involúcrame y lo aprendo” Benjamín Franklin.

Adam Green, 2010. Twitter API Programming Tips, Tutorials, Source Code Libraries and Consulting.  140dev-etik 2011.11.20an: http://140dev.com/twitter-api-programming-blog/category/tweet-aggregation/

Pierre Lévy, 2004ko martxoan. Inteligencia colectiva por una antropología del ciberespacio. 2011.11.20an: http://www.minipimer.tv/txt/20110120/Inteligencia-Colectiva-Pierre-Levy.pdf

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a comment