Home > Uncategorized > Alvin Toffler

Alvin Toffler

alvin
Sarrera:
Post honetan autore garrantzitsu baten inguruan jardungo dut, hala nola: Alvin Toffler. Autore hau, ezaguna da mundu osoan eta etorkizuna eta gizartearen inguruan lan egin du. Beraz, espero dut lan honetan gozatzea irakurketarekin.

Mamia:
Alvin Toffler (1928ko Urriak 3an jaio zen Estatu Batuetan), honek linguistika ikasi zuen New Yorkeko unibertsitatean, bertan ezagutu zuen bere emaztegaia eta laguntzailea izango zena, Heidi. Letretan, legeetan eta zientzietan doktoretza duena unibartsitate horretan, aktibista politikoa izan zen, ibilgailuak egiten zituen fabrika baten eta fundizio baten lan egin zuen teknologia eta lan baldintzak ezagutu nahian.
Kazetaritzan sartu zen, editore gisa lan egiten hasi zen, Fortune, Horizon eta Life aldizkarietan hain zuzen ere. IBM eta Xerox enpresa teknologikoetan lan egin zuen eta ondoren bere aholkulari-a sortu zuen Toffler eta adiskideak izenarekin. Washingtonen berriemaile gisa lan egin eta doktoregoa lortu ondoren, etorkizuneko soziologiari buruzko eskolak eman zituen New School for Social Research-en (hinbat unibertsitateko irakasle izan da). Haiek izan ziren futurologiaz emandako lehenengo eskolak eta ikasketak berarentzat. Bere obra guztiak teknologi berriei, komunikabideei eta hauen ondorioei buruz hitz egiten dute. Horregatik futurista jotzen da, eta hainbat sari jaso ditu.
Toffler-ek gertakizun sozialen azterketa, dibulgazioaren bidez zabaldu eta sakondu beharraz hitz egiten zuen, eta horrela irabazi zuen. Bere obren argitalpenak zirkulu akademikoetatik urrunarazi zuten, eta jende artera hurbildu, arrakasta handia izan baitzuten Future Shock (1970, “Etorkizuneko shocka”) eta The Third Wave (1980, “Hirugarren uhina”) lanek. 1960ko hamarraldiaz geroztik, bere emazte Heidiren laguntza izan du liburuon idazketan, hura ere gizarte-aldaketen azterketan aditua baita, etorkizuneko mugimendu eta gertakizunen ikertzailea.

Beste lan batzuk:
Previews & Premises (1983, WAurrerapenak eta premisakW); Powershift: Knowledge, Wealth and Violence at the Edge of the 21st Century (1990, WBoterearen aldaketaW), War and Anti-War (1993, WGerra eta antigerraW) eta Revolutionary Wealth (2006, WAberastasun iraultzaileaW).

Aukeraketaren zergaitia:
Hhainbat autoreren artean interesgarriena iruditu zait hainbat artikulu irakurri ondoren, nahiz eta beste batzuk ere garrantzi handikoak izan, baina Alvinek gai interesgarri baten inguruan jarduten duenez egokiagoa dela iruditu zait, gainera terminoaren asmatzailea izan zenez garrantzi handikoa da gaiaren inguruan eta asmatzaileari erreferentzia egitea egokia dela deritzot. Beraz, esan beharra dago, gure mundurako oso baliogarri izan diren gogoetak eta istorioak argitara eman dituela eta beste hainbat gauza garrantzitsuren inguruan ere gauza bera, hala nola: teknologia berrien inguruan, komunikabideak, lan egoerak…

Autoreak esandako esaldi ospetsuak:
“Los analfabetos del siglo 21 no serán aquellos que no saben leer y escribir, sino aquellos que no puedan aprender, desaprender y reaprender”, ” Nuestros poderes tecnológicos aumentan, pero los efectos secundarios y posibles riesgos también aumentan”.
Bertan eskuragarri: http://www.frasecelebre.net/Frases_De_Alvin_Toffler.html

Erreferentziak:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Alvin_Toffler

http://www.biografias.es/famosos/alvin-toffler.html

http://www.leighbureau.com/speaker.asp?id=17

http://www.amazon.com/Alvin-Toffler/e/B000AP5YBK

//

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: