Home > Uncategorized > Pencak Silat

Pencak Silat

0- Sarrera

Borroka-arte bat da eta Indonesian sortu zen. Gaur egun leku askotan praktikatzen da hala nola: Indonesia, Singapur, Malasia, Tailandia, Vietnam, Brunei eta baita Ameriketako eta Europako herrialde askotan ere. Izen horren esanahia hurrengoa da: Pencak “eraso eraginkorra” esan nahi du eta bigarrenak Silat “mugimendu artistikoa”. Ez da oso ezaguna jendearentzat baina kirolaren alorrean oso ezaguna da.

2- Mamia

Penca Silat-ek arau edo oinarri batzuk ditu ala nola janzkera, teknika eta agurra garrantzitsuenen artean eta hauen artean osatzen den kirola da. Janzkerari dagokionez, kimono edo bayu izeneko arropak erabiltzen dituzte koloreko gerriko batekin. Egoera berezietarako eta praktikatzen duzunaren mendean edo arabera janzkera berezia izaten da zeren eta kimonoa edo bayua apaintzen dutelako joskerekin eta buruan zapi bat eramaten dutelako eskuz jositako irudiekin.

Teknikari erreparatuz, teknika oso landua da, ordu asko behar dira maila on batera eltzeko zeren eta juntadura edo koordinazioa oso garrantzitsua baita eta egin beharreko kolpeak, giltzak edota edozein motatako pausuak zailtasun handia dute eta behin eta berriz praktikatu behar dira azkenean ongi irtetzeko. Bestalde, abiadurak eta posizioak garrantzia handia du zeren eta borroka egiterakoan zure aurkaria baino arinagoa eta zuhurragoa izan behar zara eta ez soilik indartsuagoa. Borrokan egiterako orduan,  karratu baten barnean egiten da eta karratu horren barnean bi borobil daude (bat zortzi metrokoa eta bestea hiru metrokoa) borrokalariak bata bestearen aurrean jartzen dira hiru metroko tartea utziz. Borrokaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da eta horretarako aurkariaren golpeak saihestu eta berehala zuk eraso behar duzu. Bestetik borroka-arte honen helburua defentsa pertsonala indartzea da, kalean edo edozein lekutan arazoak izatekotan defenditzen jakiteko eta esan dezaket kirola egiteko ere aproposa dela errendimendu askoko kirola baita. Esan beharra dago ere, kirol hau armekin ere praktikatua izan ohi dala nahiz eta borroka federatuak egiterakoan ez erabili.

Agurra ere oso garrantzitsua da, borroka hasi baino lehen zure aurkaria agurtu beharra daukazu eta entrenamendua hasi baino lehenago ere entrenatzaileari agurtu behar da errespetua erakusteko eta baita espiritualki entrenatzeko erabili ohi delako ingurugiroarekin bat egoteko eta horrela armonian egoteko.

Kirol honek ere badu federakunde internazionala lehenago aipatu dudana PERSILAT. Erakunde hau Pencak Silat garapenaren inguruan arduratzen da, horretarako: txapelketak, ikastaroak, festibalak… antolatzen ditu. Federakunde honek duen helburua Pencak Silat sustatzea eta honen garapena sustatzea da, mundu guztian ezaguna izan dadin.

Espainiako lurraldeari dagokionez, Pencak Silat 70ko hamarkadan heldu zen Jon Barrenetxearen eskutik, eta lehen klaseak Madrilen eman ziren Indonesiako enbaxadan hain zuzen. Hasiera batean horrelako kirol motak praktikatzen zituen jendearentzako egina zegoan baian gero honen garapena sustatzeko talde bat sortu zen hau irakasteko Espainiatik zehar. 80ko hamarkadan beste talde bat sortu zen eta horrela Galdakoko gimnasioan irakasten hasi zen Jon Barrenetxearen eskutik eta Indonesiako irakasleen eskutik. Horrela joan zen garatzen Espainian eta Euskal Herriko hainbat herritan (esaterako Igorre, nik entrenatzen dudan lekuan). Gaur egun ia ia soilik Euskal Herrian praktikatzen da nahiz eta badaude eskolak Kordoban, Extremaduran… Eskola hauen helburua estatu mailako federakuntza bat sortzea izan zen horrela Pecak Silat indartzeko eta horretarako sortu zen Espainiako Pencak Silat federakundea eta era berean hau PERSILAT-eko zatia edo kidea delarik.

3- ondorioak

Pencak Silat oso erbilgarria izan daiteke edonorentzak, zeren eta kirola egiteaz gain kalerako defentsa pertsonala beharrezkoa baita gaur eguneko gizartea. Edonorentzat gustokoa izan daiteke praktikatzeko zeren eta benetan adrenalina askatzeko kirol egokia eta atsegina izan daitekeelako. Nik praktikatzen dudanez, esan ahal dizuet oso erabilgarria dela eta gainera benetan gustukoa baduzu Tailandia edo Indonesiara joateko gogoa ere sartuko zaizu, zergaitik? oso kirol erabilgarri eta interesgarria delako eta gainera zure barruarekin ere bakean gera zaitezke bertan jardunez. Hemen duzu bideo bat ikusgai nola praktikatzen den jakiteko: http://www.youtube.com/watch?v=hDA5p2L4D-A

4- Erreferentziak

Partaideak, P., Pencak Silat, Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/Pencak_Silat.

Anon, PERSILAT. Available at: http://es.wikipedia.org/wiki/PERSILAT.

//

//

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: