Home > Web Communication > Kazetaritza kaskarra

Kazetaritza kaskarra

Edward Saiden Cubriendo el Islam” liburuaz hitz egitera nator, baita bide beretik jarraituz komunikabideetaz. Saiden liburua eta komunikabideak bat datozelako.
Egia da komunikabideak informatu eta gizartea komunikatu ez ezik, nolabait esatearren gizarte eboluzionatu batean bizitzeko laguntza ere ematen digu. Hau da, berriak teknologia berriei esker hegan dabiltza.

Baina, notiziek, berriek, informatu ala pertsona baten ikuspuntu trasmititzen digu? Horrela izanda nolabait desinformatu egiten gaitu, errealitatearen zati sano bat ez digulako kontatzen. Horretaz doa ba, Edward Saiden liburua, estatubatuarren eta estatu musulmanen “borrokaz” zehatza izateko.

Liburuak esteriotipo eta prejuizioen mundura sartzen gaitu, kazetari estatubatuarrek musulmanen bizia, musulmanen erlijioa edota gizartea bera nola kritikatzen duten.
Nola demontre kritikatzen dute ba, kazetariak estatubatuarrak baldin badira? Inoiz ez dut ulertuko ez kazetarien esteriotipo edo prejuizioak, ezta gizarteak berak, bai Txinan bai Bilbon ezer ezagutu barik duen joera, esteriotipazio joera hain zuzen.
Saiden testuan sartuta, kazetari estatubatuar askok zera idatzi dute: islamandarrak biolentoak dira, hiltzaileak, gizarte oso atzeratua ez ezik gaiztoa ere bada.
Gainera EEBBko telebistan audientzia askoko orduetan itzelezko kritikak izaten dira islamdarren kontra. Saidek zera dio: “Kazetari hauek profesionalak direlakoan dabiltza, kultura musulmanean jakitunak bailitzan darabilte musulmanen gaia, eta oso da tristea, hizkuntza bera ere ez dutelako ezagutzen, ez dira inoiz EEBB tatik kanpo bizi izan, ez dute gizarte islamdarra bisitatu, ezta pertsona musulman batekin hitz egin”.
Kazetari batek bere prejuzioetatik hasita idaztea pekatua dela deritzot, ez da batere etikoa, kazetariak informatzerako orduan neutrala izan behar duelako, bere berria gizarte oso batera iritsiko da eta seguraski zenbait pertsonen eguneroko solasaldietara.

Euskal Herria ere bada hainbat kazetarien prejuizioen biktima, izan ere aldizkari batzuetan gure kultura erasotzen dute, hartaz ezer jakin gabe. Espainiar aldizkarietako zenbat kazetarik dakite ba, geure hizkuntza, kultura etabar? Gutxik esango nuke, inork ere ez ez esateko. Eta norbaitek baldin badaki, seguraski kultura bere sakonetik eta bere osotasunean ez, hortaz ezin dezake kritikatu.

Laburbilduz, Saidek kritika itzela egiten dio EEBB tako gizarteari, EEBB ko kazetariei, Islama zer den jakin gabe kritika egiteagaitik, berak dioen bezala gizarte musulman osoa ez da Al-Qaeda, generalizazioa kazeritzan debekatuta egon behar luke.
Amaitzeko, kazetaritzak, aldizkariak eta telebistak indar handia dauka eta askotan interes politiko edota ekonomikoengatik jokatzen dute, geure burua, hau da, pertsona bakoitzaren burua kontuan izan gabe.

Erreferentziak:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: