GORBEIA CENTRAL PARK

fitipaldi

Ondorengo blog honek Gorbeiako Parke Natural magiko eta liluragarriari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Paradisu eder honek hainbat ekintza egiteko aukera ematen du eta gure helburua aukera horiek ondo kudeatzea eta jendea erakartzea da parkeari buruzko informazioa emanez.

Blog honetan gure estrategia garatzeko erreferentzia nagusia “Gorbeia Central Park” webgune edo blog ezaguna  izan da. Horretaz gain, esan beharra daukagu blog hau aurrera ateratzeko “Arratia Suzien” taldearen eta “Arratiako Mankomunitatearen” laguntza izan dugula.

Gorbeiako Parke Naturala Bizkaia eta Araba artean kokatzen da. Parke eder hau, Euskadiko parke natural handiena da 26.050 hektarea dituelarik eta bertako gailurrik garaiena Gorbeia mendia dugu 1481m-rekin. Aldamin 1375m eta Lekanda 1303m-rekin, dira beste gailur garrantzitsu batzuk.OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bizkaiko txoko maitagarri hau 1994.  urtean izendatu zuten parke natural bezala ez soilik bere balio naturalarengatik baita bere balio kulturalarengatik bertako herri txikiak kulturaren ondare dira, tradizio eta pentsaera zaharrak ederki mantendu dituzten herritarrez beteak: Bizkaia aldean kokatzen diren herriak Areatza, Zeanuri, Zeberio eta Orozko dira Araban aldiz Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz.

Parke natural honek balore sentimental eta ideologiko handia izateaz aparte aukera bikainak eskaintzen ditu, kirol ezberdinak egiteko aukera adibidez: trekking, eskalada, mountain-bike, espedeologia… herrietako janleku bikainak dastatzeko aukera; Gorostondo, Arratiano, , Axpe Goikoa… uda giroan herrietako jai giroan murgiltzeko aukera, animaliez gozatzeko aukera ….. familiarekin eguna pasatzeko aukera …. .

Lo egiteko leku anitz dituzu edozein herritan baita ingurukoetan ere; Arantza (Igorren),  Hotel Balneario Hesperia… (Areatzan) Hotel Etxegana ( Zeanuri)  eta horretaz gain herri hauek bisitatzeko aukera ederra, herri txikiak izan arren erakargarriak baitira.

Blog honek bere berriak eta ekintza ezberdinak Twitter eta Facebook bezalako sare sozialetan partekatuko ditu jendeak gure berri izan dezan.

 

ERREFERENTZIAK:

Anon, GORBEIA SUZIEN. Available at: http://gorbeiasuzien.blogspot.com.es/.

Anon, ARRATIAKO MANKOMUNIATETA. Available at: http://www.arratia.net/eu-ES/Orrialdeak/default.aspx.

Anon, GORBEIA CENTRAL PARK. Available at: http://www.gorbeiacentralpark.com/es/.

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: