Home > Uncategorized > Txiki.

Txiki.

Euskal Herrian, mila herri daude. Eta guk, mila herri horietatik, gutxi batzuk besterik ez ditugu ezagutzen. Eta herri bakoitzak, mila sekretu ezkutatzen ditu, mila leku bitxi, mila istorio harrigarri.Ea

Baina, guk ezagutzen ditugun herri guztien artean, gure Euskal Herriak ematen dizkigun herri guztien artean, bat bakarrik aukeratzen dut zerrendan lehenengo postuan jartzeko, Ea. Nire bihotzeko herri kuttuna. Eta orain emango ditudan datu oro hauetatik, hartuko duzue nire interesaren erantzuna.

Ea Bizkaiko kostaldean dagoen herri txikitxo bat da. Kale asko ez dituen arren, uda garaian, jendez beteta egoten dira, tabernarik taberna alai doazela. Herritxo honek, kanpotik ikusten direnak baino kale gehiago ditu, eta bi puntu zehatz kale horiek batzen dituztenak, herriko enparantza eta hondartza. Bost taberna daude, herriko buelta osatzen dutenak, jendeak kantu poteoak eta beste hainbat ekintza eginez irribarrez janzten direnak. Berdin gazte zein adineko.

Lekurik ederrena, ostera, portuan dago. Iluntze aldean izarrak ikusteko aukera paregabea egoten denean. Arrantzaleak bertan egoten dira, zeozer harrapatu nahian. Eta udan, herriari beste taberna bat batzen zaio guk ”moia” deritzogun portu horretan.

Ea, herri euskalduna da. Askoren ahotan dabil euskera, eta leku ezberdinetako jendea batu izan denez, euskera aberatsa dago, leku ezberdinetako ezaugarriak hartuz. Gainera, hurbil geratzen diren beste bi herri Gernika eta Lekeitio dira, adibidez, eta bertoko euskaren nahastea ere nabari dugu.

 Bertako biztanleek, ordea, ez diote Ea esaten herriari; baizik eta, Ie. Hori da bertan erabiltzen duten izena. Ea, oso gutxitan entzungo baitugu euren ahoetan.

Eta amaitzeko Eak dituen ezaugarriak esaten, orduak eta orduak egon bainaiteke; aipatu beharra dago, Ea 3 auzoz osatua dagoela: Natxitxu, Bedaru eta Ea. Haien artean, kilometro batzuk badaude, eta auzo ezberdinetako biztanleen arteko harremana ezberdina da. Izatez, hasiera baten, Ea Bedaru eta Natxitxu auzoek sortu zuten euren beharretarako; horregatik, inoiz Eara joan ezkero, ikus dezakezue bi eliza daudela, gainera bata bestearengandik nahiko gertu. Bedaruk itsasoa zeukan eta Natxitxuk basoa, eta haien arteko negozioak bermatzeko, erdian, Ea deiturikoa sortu zuten. Baina orain, Eak hartu du indarra, eta Natxitxu eta Bedaru barruan sartzen ditugun arren, hauek ez daude oso gustora.

Eta hauek izan dira Eak dituen ezaugarri batzuk bere historio berezi batekin. Baina, oraindik badago zer azaldu. Herri honetan, mila ekintza egiten dira urte osoan zehar. Hainbat talde daude honetaz arduratzen direnak; kultur taldeak, gazte asanblada… Eta hauen elkarlanean lortzen dira herria pizten duten ekintzak.

Ea, oso herri euskalduna izanda, euskararen aldeko ekintza ugari egin ohi dira; bertan, herri osoko jendea batzen da, eta denon laguntzarekin, euskera herrian bultzatzen dugu. Egun hauetan, bazkariak, jokoak eta beste ekintza ezberdin batzuk burutzen dira.Euskararen alde

Baina euskera ez da bultzatzen duten gauza bakarra. Gazte taldeak ere badauka bere indarra herri txiki honetan. Hainbat egunetan suertatzen dire ospakizunak gazteen eskuetan geratzen dira. Ospakizun hauen artean daude kalerik kaleko musikaldiak, herriko jaiak, emakumearen eguna eta beste hainbat.

Eak, mila bitxikeri ditu, eta hauek izan dira herri honek ezkutatzen dituen sekretutxo batzuk. Erabat gonbidatzen zaituztet herri xelebre hau bisitatzera, bere kale eta ekintza guztietaz gozatzera. Hemen informazio gutxi jarri dut, baina bertara joanez gero ere, sekretu guztiak deskubritzea ez da erraza.

Hemen daukazue youtubetik atera dudan bideo bat, Ea herriko argazki polit anitz erakusten dizkigunak, Filipinaseko batek egina.

Ea, Bizkaia

Amaitzeko, esna beharra dago, herriak badaukala bere web orria, eta bisitatu nahi izanez gero hemen klikatzera besterik ez duzu.

Milesker, eta gozatu !

ERREFERENTZIAK

Eako Udala. (n.d.). Eako Udala. Eako Udala. Retrieved October 3, 2012, from http://www.eakoudala.net

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: