Gabonak!!

untitled

Abenduan gaudenez,(abenduaren 10ean hain zuzen ere)Gabonei buruz hitz egitea erabaki dut. Gabonak, munduko toki guztietan ez dira berdin ospatzen. Nik , euskal herriko gabonen gainean hitz egingo dut.
Gabonak, modu askotara ospatu daitezke ( familiarekin, lagunekin, etxean, etxetik kanpo, beste herrialde baten…):
Normalean, familiarekin edo lagunekin ospatzen dira, ohitura bat delako .Gaur egun modernizazio garaiarekin batera aldatu egin dira ohitura hauek. Orain arte, familia guztia elkartu eta batera ospatu izan dituzte gabonak. Gabon egunean, 25ean denok batera afaldu eta gabez Olentzerok opariak ekartzen ditu etxeetara. 25 gauean, Olentzero herriz- herri pasatzen da umeak agurtzeko eta dantza egiten zaio. ( Euskal dantzak).Hurrengo egunean goizean opariak zabaldu eta batera bazkaldu ohi izaten dute familiek. Gabon zahar eguna, abenduak 31ean izaten da. 25etik 31ra bitartean, familiak batera jarraitzen dute edo lan egin behar dutenak 31rarte ez dira berriro elkartzen. 31 gauean, familia oso elkartu eta batera afaltzen dute,gaueko 12etan urte berria ospatzeko. Festa handiak egiten dira herri bakoitzean. Eta 12etako mahatsak jan ostean, etxean geratu eta familiarekin ospatu edota; lagunekin irtetea izaten da ohikoena.
Hasieran aipatu dudan bezala, ohikoena familiarekin ospatzea izan arren, gaur egun,jendeak beste modu batzuetara ospatu ohi dituzte gabonak. Adibidez, badago jende asko, bere herrietatik kanpo joan eta bertan ospatzen dituztenak. Normalean, toki epeletara jotzen du jendeak, gabonak Euskal herrian hotzak izaten direlako. Beste batzuk, herrialdean bertan geratuta, aterpetxeak alokatu eta bertan ospatzen dituzte. Horrela, ez dira etxea garbitzen ibili behar eta denbora libre gehiago izaten dute batera egoteko.
Gabonetan beti esan ohi izan da jendeak diru gehiago xahutzen duela( Oparietan, janarian…) Beraz, saltokiak honetaz baliatuz, prezioak igotzen dituzte. Gabonetan, beraien produktuak saltzeko iragarki deigarriak erabiltzen dituzte, honela, bezeroak bereganatu eta urtean zehar baino diru gehiago lortzen dute. Gabonak, gertu daudela ikusteko, komunikabideek eta saltokiek, iragarki gehiago erabiltzen dituzte: Interneta, telebista, irratia, kaleko propaganda… . Beraz esan genezake, sare sozial eta iragarki asko ikusi ditzakegula urteko sasoi honetan. Interneten, ingurukoei opariren bat egin nahi izan ezkero, edozer aurki dezakezu, telebistan eta irratian ere iragarkiak aurki daitezke, eta kalean zehar jendeak propaganda banantzen du ,nahi duen produktua jende guztiaren eskuetara hel daiten. Sare sozialei erabilpen asko ematen zaie sasoi honetan batez ere. Komunikabideak, telebista eta irratiak ere, gabonetako iragarkiz betetzen dira eta behin eta berriz agertzen dira bezeroak bereganatzeko eta produktua saltzeko.
Nire ustez, hasieran aipatu dudan bezala, gabonetan sare sozial gehiago eta iragarki deigarri gehiago ikus daitezke. Saltokiek, badakitelako jendeak sasoi honetan gehiago erosten duela, iragarkien bidez eta sare sozialen bidez bezeroak bereganatzen saiatzen dira bezeroak euren saltokia aukeratzeko eta ez beste bat. Beraz,konklusio giza esan dezaket, sare sozialak eta iragarkiak saltokiekin bat datozela eta langileek erabiltzen jakin behar dituztela beraien produktua aurrera ateratzeko eta bezeroak eurengana hurbiltzeko. Oso garrantzitsua da
hauek ondo erabiltzen jakitea, eta publikoa bereganatzea. Horretarako, erabiltzen diren iragarkiak edozein izan daitezke baina gaur egungo gustura eta erabilpenetara egokituta egon behar dira.

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: