Home > Arts, Humanities > BILBOKO BITXIKERIAK

BILBOKO BITXIKERIAK

Artikulu honetan, nire helburu esanguratsuena izango da Bilborengan dudan maitasun fidela adieraztea.   Horregatik, Bilboko hiriak  berezko dituen gauzarik berezienak, miresgarrienak eta interesgarrienak azalduko dira, narrazioan zehar.

bilbao placa calleBilbon betidanik bizi izan naizenez eta oso gogoko dudanez, ohituretan eta bere esentzia osatzen duten elementuetan oinarritu nahi dut, sentimendu zoragarriak sortararazteko irakurleengan.

Hori dela eta, lehen esan dudan bezala Bilboko izaera osaturiko osagaiak aipatuko ditut xehetasun handiz aurkeztuz, nire sentsazio bera lortu dezaten, eta era berean, hiriaren bitxikeriak ezagutu eta haiengandik ikasi dezaten.

Berezko terminologia gaztelaniaz dagoenez gero, ondo deritzot hizkuntza horretan uztea, betiere azalpena euskaraz egonda.

Agua de Bilbao. Esango nuke Bilboko berezko edari hau sortu zela munduko lehenengo gerraren garaian,  hainbat istorio direla eta. Jakiten den bezala, Bilbokoak oso harroak gara. Horregatik,  Duela urte asko Derby bateko garaipenaren ondoren,  Donostiako taberna batean koadrila handi bat ospatzen ari zela,  “agua de Bilbao” eskatu zuten.  Baina ezetza eman orduko, ura xanpaina balitz bezala  edaten zutela aldarrikatu zuten. Hori dela eta, “agua de Bilbao” edatekoa itzal handia izan zuen tabernari  guztien artean haren salmentak areagotuz.

Azul Bilbao. Hiriaren kolore adierazkor honek Bilboren esentzia eta bizitasun jakitera ematen digu. Ez dago munduan ere, kolore hau bezalakorik, antzekotasunak44138_back egon ahal dira baina bera izatea ez du inoiz lortuko. Kolore honen arima egituratzeko, urdin ezberdinen nahasketaren ondorioz eratu daiteke. Urdin kobaltoarekin, añilarekin eta zuri titanioarekin, hain zuzen ere.

Baldosa, la puñetera. Bilboko hiriak inon aurkitu daitekeen baldosa dauka, hau da, bertakoa da bakarrik. 1942 an hasi zen sustatzen Mena kaleko lantegi batzuetan, Bilboko udalak agintzen zuelarik.  15 cm-ko metalezko eta zementuzko karratu miresgarri honek, 200 gramo pisatzen du. Gainera, esaten omen dutenez, Gaudi diseinatzaileak izan litzateke sorkuntza honen jenioa. Beste aldetik, nahiz eta oso itxura liraina eduki, euria egiterakoan izugarrizko ezustekoa eskaini ahal dizu umore handiz, prakak bustiz.

Bollo de mantequilla. Gurinez betetako eta azukrez egindako opil zoragarri hau,  Bilbon sortu zen, hain zuzen ere. Nahiz eta denboraren poderioz, inguruko dendetan erosi ahal izan, opil honen armonia xelebrea ez dauka konparaketarik, osagai sinplez eginda dagoen arren. Gainera, ondo prestatua egon behar da haren gurina, 534382274_62ba3b381f_mpastelaren funtsezko osagaia baita eta zaporean eragin handia sortarazten duelako.  Orduan, benetako opila dastatu nahian, egizu Bilboko gozotegi batean.

El tigre. Pedro de Izpizua izan zen eskultura honen arkitektoa. Industriako eraikin garrantzitsuaren ospea areagotzeko xedearekin eraiki izan zen. Tigre baten itxura hautatu zen eskultura miresgarria egiteko, industriako egoitzaren izenaren marka “el tigre” baitzen. Industriaren gainbehera zela eta, itxi zen baina zorionez, tigrearen eskultura indartsua mantentzen da, luxua eskainiz eraikinari.

Gaseosa iturrigorri, la reina de las burbujas. Zoritxarrez edari gozo hau desagertzear dago, nahiz eta leku gutxi batzuetan eduki. Izugarrizko itzala izan zuen Bilbon bere etorrerarekin, zeren eta bai gizonek, bai emakumeek, zein umeek edaten ohi zuten. Hain famatu bihurtu zen, zein haren silueta lerden eta gardenak , txapela gorri bat zuelarik, gai zela gaixotasunetatik ihes  egiteko.

Grua de carola. Bilboren garrantzia batez ere, handitu egin zen industria garaian, negozioetan boteretsuena baitzen. Horregatik ere, hirian zehar, hainbat monumentu ikus daitezke garai aberatsa oroitu dezagun. Hona hemen, Carola, izugarrizko garabia, oroitzapen gisa mantendu dela industriaren oparotasuna adierazteko.carola Istorioa kontatzen duen lez, Carolaren izena, emakume batengan oinarritu zen. Egunero, haren joan eta etorriekin langileen poztasuna eragiten zuelako.

Triangulos del eme. Nahiz eta itxura karratua izan, triangeluak deitzen dira. Haren errezeta misteriotsuaren sorkuntza 1959 hasi zen, Emeterio Arnaezek bere taberna altxatu zuenean. Triangeluen konposizioa honetan datza: ogi tradizionala, yorka, letxuga, mayonesa eta saltsa sekretua. Zurrumurruak  direla eta, esaten da saltsaren errezeta egiteko Madrileko Gran Viako hainbat tapako nahasketen ondorioz egituratu zela. Egia izan edo ez izan altxorra oraindik ezkutatuta jarraitzen du, kuriositatea handituz erosleen kopurua igo dezan.

Homenaje-a-ArriagaMusa Melpomene.  Francisco Durrio zizelkariak 1809 urtean maisutasun handiz egindako brontzezko eskultura dotore eta liraina da. Frankismo garaian, zentzura zela eta, arazo larriak eduki zituen biluzik zegoen musa bat adierazten baitzuen. Horregatik, ezkutatu egin zuen gela batean urte askoz, bere ordez, musa jantzita jarriz. Gaur egun, biez gozatu dezakegu. Benetako eskultura Bellas Artesen museoan ikusgai dago,  jantzita dagoena, berriz, Uribitarte paseoan, itsasadarrari begira dagoelarik.

Vaso de vino. Bilbon ohitura asko egon eta egoten da tabernaz taberna joateko zerbait hartuz, kasu honetan ardoa. Praktika honi txikitear deitzen zaio, txikiteroak orduan, praktikazaleak izanez. Ohitura zaharra denez gero, hasierako edalontziak gaur egunekoen ezberdinak dira. 9.5 cm-ko  altuerako edalontziak ziren arren, 4 cm-tan bakarrik edan ahal zenuen eta gainera oso pisutsuak sortu ziren. Hori dela eta, egina zeuden txikiteroek kulunkatu ez zezaten.

img_txikito_p

Ondorioz, Bilboko xelebrekeriak aurkeztu eta azaldu ostean, ohartuko zarete Bilbo ez dela soilik  hiri industriala eta populatua. Bere barnealdean arima familiarra eta hurbila bat dauka. Horregatik, Bilboko jendearengan sentimendu leialak eta maitekorrak sortzen dira, bere artean harremanak hobetzen dituztelarik.

Era honetan, espero dut artikulu honekin Bilboko izpiritua bereganatzea  edo behintzat irakurgaiarekin disfrutatu izan dezazuen.

ERREFERENTZIAK

Categories: Arts, Humanities Tags: , ,
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: