Home > Uncategorized > Wikipediaren barnealdea ezagutzen: Weeds telesaila

Wikipediaren barnealdea ezagutzen: Weeds telesaila

Hasieran, taldekook ez ginen ados jarri artikulua aukeratzean; lehenengo musika talde bati buruz egitea pentsatu genuen eta Oasis taldea okurritu zitzaigun. Ondorioz, denbora eta komunikazio arazoak zirela eta, bakoitza bere bidetik jarraitu zuen; bakoitzak lan gehiago egin beharko zuen baina horren barruan askatasun gehiago edukiko genuen.

Behin arazoak konponduta, neuk musika taldi buruzko artikulua egitea pentsatu nuen berriz, baina ildo horretatik jarraituz wikipedian nahiko informazio aurki dezakegu. Orduan betidanik gustatu egin zaidan Weeds telesailari buruzko artikulua egitea erabaki nuen. Aukeraketa hau egiterakoan zenbait ezaugarri nituen neure alde; nahiko erraza iruditu zitzaidan artikulua egitea eta telesailaz gogoratzen nintzen, orduan errazago izango zen niretzat.

Hasterakoan informazio hautaketa egin nuen: nola antolatuko nuen informazioa, zein pertsonai aukeratuko nituen haien deskripzioa emateko. Ondoren sei denboraldien gauzarik garrantzitsuenak aukeratu nituen eta word orri batean jarri nituen. Hurrengo pausua emanaldien informazioa eta irabazitako sarien zerrenda ematea zen. Azkenik bildutako informazio guztia antolatu egin nuen eta lanari ekin nion gogorki.

Artikulua bukatzean, oso erraza izan zen dena. Wikipedian kontua sortu eta bertan igo nuen egindako artikulua. Behin wikipedian zenbait zuzenketa izan zituen neure artikuluak; oker gramatikalak, espazioak etab..baina hor dago jende guztia ikusteko.

Nire ustez, nahiko positiboa izan da lan hau egitea, izan ere, gauza guztiz berria izan da niretzat. Gainera wikipediarekin elkarlanean aritzea erakargarria iruditzen zitzaidan. Lan hau gauza bat erakutsi dit: interneten informazioa bilatzeko trebetasuna izan behar duzula. Hala eta guztiz ere, lan egiteko modu desberdina izan da eta interesgarria iruditu egin zait.

Erreferentziak:

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: