Home > Arts, Uncategorized > Nor dago “I Love NY”-en atzean?

Nor dago “I Love NY”-en atzean?

“I love NY” logoa, mundu guztian ezaguna den sinbolo bat da baina gutxi askok dakite zein den ikono honen jatorria, eta are garrantzitsuagoa dena, nor den bere sortzailea. Arrazoi honengatik erabaki dut, ondorengo artikulu hau Milton Glaser-i buruz egitea.

Milton Glaser, 1929ko ekainaren 26an New York hirian jaiotako diseinatzaile grafiko ospetsua da. Hungariar judutar familia batean jaio eta hezia izan zen, eta Manhattan auzoko  (orain  Fiorello H. LaGuardia High School of Music and Art and Performing Arts izenez ezagutzen dena) ean jaso zituen ikasketak. 1951.urtean, Cooper Union-ean graduatu zen eta beranduago Bologna-ko The Academy of Fine Art –ean.

Artistak, bere lanaren ezaugarri garrantzitsuenak, sinpletasuna eta originaltasuna direla esaten du, baina adituen esanetan The Push Pin izeneko estiloa jarraitzen du, elektrizizmo ezentrikoari loturik dagoena eta aldi berean Suitzako eskolako formalismoarekin kontraste handia egiten duena. Honez gain, Milton-ek estilo grafiko jostaria txertatu zuen , lexiko umoretsu eta kolore psikodelikoen arteko konbinazioa,   gaur egungo kulturari eta sasoiko estilo historikoei begira dagoena.

Honen adibide argi dugu “I love NY logoa”. Hiru letra eta bihotz baten sinboloa baino ez; hala ere, bere diseinuak, hiri baten zortea aldatu eta munduko logorik imitatuena bilakatu da. I Love New York logo eta aldi berean abesti bati loturik doan diseinua da, 1970. hamarkadatik aurrera New York hiriko turismoari bultzada emateko egin zen kanpaina publizitarioari laguntzeko egin zena alegia. Hala ere, irailaren 11ko atentatu terrosisten ondoren, logoak garrantzia handiagoa hartu zuen hiriarentzat eta baita bertako populazioarentzat ere, ezbeharraren ondoren hiria bisitatu zuen jendeak elastikoak janzten zituelako hiritarren saminarekin bat egiteko. Atentatuen ostean Glaser-ek diseinuaren bertsio berri bat atera zuen “I Love New York More Than Ever” izenarekin , eta bihotz gorriaren erdian puntu beltz bat kokatu zuen, World Trade Centre-ri erreferentzia eginez.

Hau esanda argi dago Milton Glaser, beranduago etorri diren artista askoren erreferentzia bilakatu dela eta mundu mailan ere ikono argi bihurtu dela, arrazoi honengatik, gure blogaren txoko txiki honetan leku bat merezi duela uste dut.

Erreferentziak:

 Patrick Argent, Area of design “Milton Glaser: Always One Jump Ahead”, (1999ko Abuztua/ iraila), 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.areaofdesign.com/americanicons/glaser.htm

– Phillamuseum “Milton Glaser: Design, influence and process” (2000ko azaroaren 11- 2001eko abenduaren 15a),  2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.philamuseum.org/exhibitions/2001/39.html,

– Michelle Emmer, Notices of the AMS “Piero della Francesca. A mathematicians Art”, 373.orr (2007ko martxoa), 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua:http://www.ams.org/notices/200703/rev-emmer.pdf

– Milton Glaser-en web orri ofiziala,  , 2012ko maiatzaren 4an kontsultatua: http://www.miltonglaser.com/milton/#2

Categories: Arts, Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: