Home > Uncategorized > “Maleta Mexikarra” erakusketa

“Maleta Mexikarra” erakusketa

“Maleta Mexikarra” Espainiako Gerra Zibileko argazki bilduma erakusten duen bilduma da. Argazkilarien artean, Robert Capa, Gerard Taro eta David Seymur, “Chim” ezizenez ezagutua, daude.

Bilduma izatez hiru kutxaz osatuta dago, barruan 165 argazki-film ditu, hau da, 4.500 inguru negatibo. Gerra hasi aurretik eta hasi osteko historia bizi dira irudiok. Baina aukeraketa honetan 70 argazki inguru daude (horietatik, 50 garaiko kopiak dira), bai eta zenbait serie osori dagozkien 101 kontaktu-orri ere, aro modernoan handitutakoak. Gainera, ikus- entzunezko bi eta material dokumentala (garai hartako aldizkariak, telegramak, prentsa-txartelak eta abar) ere jarriko dira ikusgai, materialaren testuingurua ulertzeko aukera ematen duten zenbait esparrutan antolatuta.

Horrek guztiak testuingurua ulertzeko aukera ematen du. Gerra Zibilaren garaian bizitako uneen testigantza asko erakusten dute Capa, Tero eta Seymourrek errepublikanoen bandotik ateratako argazkiek. Adibidez,  errepublikanoek gerrara joan aurretik mesa entzuten zuteneko irudiak daude. Aro modernoko lehenengo gerra-argazkilaritzat hartzen direnak, gatazka belikoaren lekuko apartak izan ziren, baina, gainera, euren argazkien bitartez, faxismoaren aurkako militante sutsuak izan ziren.

Euskal Herriko argazki gehienak Seymurrek 1937ko urtarrilean eta otsailean ateratakoak dira eta gerra garaiko egunerokotasuna islatzen dute. Chim Bizkaiatik ibili zen eta bertoko hainbat herrietako argazkiak daude, hala nola, Bilbo, Lekeitio edo Zornotza. Capak eta Tarok, aldiz, lubakietan eta frontean atera zituzten argazkiak.

Argazkiok garaiko errepresioari ihes egiteko maleta batean ezkutatu egin ziren. Baina denbora pasata non eskutatu ziren ez gogoratu eta galdutzat eman ziren. Baina 1995. urtean Mexikon agertu zen maleta eta barnean argazkiok, horregatik izen hori. Argazkiak bilduma batean bildu dira eta bilduma hau Bilboko Arte Ederren museoan egongo da ikusgai ekainera arte. Era berean bilduma  “Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea” abiatzeko lehen ekitaldi izango da.

Martxoaren 3, 17 eta 31n eta apirilaren 23an ‘Maleta mexikarra’ Trisha Ziffek 2011n zuzendutako dokumentala proiektatuko dute, Bilboko Arte Ederretako museoaren erakusketaren osagarri bezala.

Beraz, aprobetxatu aukera eta hurbildu argazki historiko hauek bisitatzera!

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: