Home > Uncategorized > Larunbateko kalimotxoa, igandeko ajea!

Larunbateko kalimotxoa, igandeko ajea!

Larunbata da, gaueko 10ak, dutxa azkarra hartu, lagunak deitu eta etxetik irteten zara kalimotxo eta edalontzi bat Eroski-ko poltsa batean sarturik. Aste osoa eman duzu goizeko 7:30etan ohetik altzatzen eta klase jasanezinetara hurbiltzen. Baina gaur zure eguna da eta gauaren segundo bakoitza aprobetzatuko duzu, biharko eguna existituko ez balitz bezala biziko zara, bai!

Baina gaur igandea da, eguerdiko ordu biak eta zure gorputza atzo jasan egin zuenaz damutzen ari da, edan zenituen katxi guztietaz, erre zenuen sustantzia guztietaz…Ez zara oroitzen neska lirain horri esan zenionaz ezta? Amnesia esaten zaio horri mutil. Hain ozen ez hitz egiteko? Buruko mina duzula? Badakizu zergatik ezta? Baita egarria ere? Sintoma argi hauekin ez zara kapaz esateko zer duzun? Esan esan: AJEA dut.

Ajea, gazte gehienen lagun maitagarriena. Kendu ditzatela munduko neska guztiak, nire igandea gauza bakar bati dagokio: Ajea. Igande jasanezinak bizi ohi ditugu astero, zergatik? Ez dakigulako arazo hau nola sahiestu. Urteek eman didaten esperientzia baliatuz jarraitzeko errazak diren aholku batzuk aipatuko ditut:

  • Edan aurretik asko jatea eta edatea.
  • Edari isotonikoak hartzea.
  • B6 bitamina.
  • Zukuak edatea.
  • Ibuprofenoa.

Hau da ajearen eredu argia.

Beraz, argi ibili, kontuz izan eta jairik jai ibili nahi izatekotan eraman ezazu aipatutako aholku hauek txuleta txiki batean.

 

Bibliografia:

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: