Home > Uncategorized > Fernando Botero

Fernando Botero

Fernando Botero, Medellin-en (Kolonbia) jaio zen 1932ko apirilaren 19an. Hasierako urteetan zezenen munduan aritu zen, baina 14 urte zituela artean zentratzeko erabakia hartu zuen pinturaren bidez. Bere lehenengo lana zezen plazako leihatilan saldu zuen eta pinturaren gaia, inongo dudarik gabe, zezenak ziren.

Elena Tamaro Biografías y vidas web orrialdeko erredakzioko arduraduna da, Kazetaritzan lizentziatua. Honen arabera, 1948an bere ibilbideko lehen urratsak eman zituen, hiriko egunkaririk garrantzitsuenetako batean lan eginez, El Colombiano, hain zuzen ere. Urte berean bere lehenengo erakusketan parte hartu zuen. 1951an Bogota-ra joan zen bizitzera eta bertan bukatu zuen bere lehenengo bakarkako erakusketa. Urtebete geroago, 1952an, Madrilera bidaiatu zuen San Fernandoko Arte Ederren Eskolan ikasketa batzuk egiteko, batez ere, Goya eta Velazquez artista handiengandik.

1953 eta 1955 bitartean Italia eta Frantziara bidaiatu zuen, Florentziako San Markosen Akademian maisu italiarrekin fresko pintura ikasteko (hauen artean Bernard Berenson). Artista honekin deskubritu zuen Italiako Ernazimedua, eta bertatik jaso zituen lehenengo inspirazioak. Mexikora ere joan zen eta baita Amerikar Estatu Batuetara ere, garaiko artista garrantzitsuenen influentziak jasotzeko asmoz.

Hirurogeiko hamarkadaren hasieran New Yorkera joaten da eta bertan bere emaztea izango zena ezagutzen du, Gloria Zea. Hiru seme-alaba eduki zituzten: Fernando, Lina eta Juan Carlos. Garai honetarako, milaka marrazki eta mila pintura baino gehiago zituen.

Hurrengo hamarkadan, berriz, eskulturan zentratzen da. 1973an Parisera joaten da bizitzera eta bertan gelditzen da. Eskulturen estiloa ere pintura eta marrazkien antzekoa da. Baina 1978 inguruan, berriro ere, pinturaren mundura itzultzen da.

Giza irudiaren proportzio eza eta gehiegikeria dira gaur egun bere lanaren ezaugarri erra ezinak. Egunotan Paris, New York eta Bogota hirietan bizi da denboraldika.

Artista hau aukeratu izanaren arrazoi nagusiena proportzioetan gehiegikeriaren teknika aplikatzea gustuko dudalako da. Bere lanek atentzio berezia pizten didate eta gaur egungo beste pintoreengandik asko desberdintzen da bere errealitatea interpretatzeko moduagatik. Horrez gain, bere lanak haurrei eta helduei zuzenduta daude eta hau ere interesgarria iruditu zait, gaur egun haurrei zuzendutako artea ez delako oso ezaguna, niretzat behintzat.

Edward J. Suvillan, Artearen Historiako Departamenduko kidearen Fernando Botero: drawings and watercolors lanean, bere ibilbideko inspirazio iturri nagusienak artearen historia, bizitza burgesa (Escena familiar, 1969), kultura kolonbiarra (Baile en Colombia, 1980) eta pertsonai historikoak izan direla dio, non paisaiak, erretratuak eta eszena tradizionalak gailentzen diren bere produkzioetan. Baina hauetaz gain, beste gai batzuk ere erabili izan ditu bere pinturak burutzeko: gizakia, emakumea, gizona, bere sentimenduak, pasioak, minak, sinesmenak, bizioak, bere egunerokotasuna, bere pertsonarteko erlazioak, manifestazio kulturalak, dramak, gertakizun eta pertsonai historiko, sozial eta politikoak, artearen itoak, objektuak, animaliak eta ingurumena orokorrean, hain zuzen ere. 60.hamarkadatik aurrera lantzen dituen gaien artean sartzen dira pintura unibertsaleko maisu handiei eskainitako hainbat lan, hauen artean: Mona Lisa a los doce años, 1959koa, eta Autorretrato según Velázquez, 1986koa. 80.hamarkadan, berriz, betidanik duen zezenenganako afizioak, gai honen inguruko lanak burutzera eraman zuen gehienbat, adibidez: La pica, 1984koa, eta El quite, 1988koa.

Erabiltzen dituen materialei erreparatuz oleoa, akuarela, pastela, sanguina eta arkatza perfekzioan erabiltzen ditu bere lanetan. Eskulturan, aldiz, brontzean, marmolean eta erretako erretxinan zentratzen da oso osoan.

Bibliografia:

http://es.wikipedia.org/wiki/Fernando_Botero

http://www.biografiasyvidas.com/biografia/b/botero.htm

http://www.epdlp.com/pintor.php?id=197

 

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: