Home > History, Humanities, Web Communication, Wikis > Espazioaren konkista Wikipedian jasoa

Espazioaren konkista Wikipedian jasoa


Ideologia antagonistak, espioiak, muga fisikoak, estatu kolpeak, gerrillak, bonba nuklearrakXX. mendearen  ezaugarriak jasotzen eta sintetizatzen dituen prozesu luzea eta interesgarria da Gerra Hotza. Gertakari historiko luze lez, historiako adar ezberdinak ikutzen ditu, hala nola, politika, ekonomia, zientzia eta teknologia . Ondorioz, gai honek eskeintzen duen zabaltasuna Wikipedian jasotzea erabaki dugu, dokumentazio egokiarekin eutsiz. Era berean, Wikipedian ageri den jatorrizko artikuluak izan dezakeen informazio falta edo hutsunea betetzea dugu helburutzat.

Lehenik eta behin, gaztelaniako jatorrizko artikuluaren informazioa irakurri genuen eta bere erreferentziak aztertu genituen. Informazioa Google Docs plataforman itzuli genuen. Informazioaren zati handia itzulita zegoela, tutoria izan genuen, eta, bertan, jada itzulita zegoen artikulua klaseko Deusto Littera Wikian sortu genuen sarrera berria eta bertan ekin genion lanari. Artikulua Wiki plataformara pasatzeko unean, atal ezberdinetan banatu informazioa: Sarrera, Aurrekari historikoak, Gerra Hotzeko testuingurua, Apolo programak, 12 astronautak, gastu ekonomikoak… Falta ziren atal horiek klaseko Wikian sortutako sarreran itzuli eta taldeko kideen artean landu genituen.

Artikulua burutzeko unean eguneroko lanari garrantzia eman diogu. Zatika egin dugu lana, pixkanaka-pixkanaka eguneroko ekarpenak eginez. Hori izan da gure artikuluaren luzeeraren gakoa. Era horretan, lehen aipatu diren adar ezberdinak garatu dira, hots, politika, ekonomia edota teknologiari buruz aritu gara.

Informazio hori aberasteko xedearekin, beste bibliografia bilatu genuen, adibidez, RIA Novosti agentzia errusiarraren artikuluak, NASAren orrialdeko informazioa, El Mundo egunkariko artikulua, Historiako testuliburuak… Behin artikulua prest zegoela, Wikipedian kontua sortu dugu eta bertan jarri dugu gure artikulua: Espazioko Lehia. Ondoren, argazki egokiak bilatu ditugu informazioari dimentsio bisuala emateko. Wikipedian egindako azken ekintza esteken eranstea izan da. Esan beharra dago termino batzuei buruz euskarazko Wikipediak dituen eskasiak gure lana zaildu duela.

Azkenik, gaiari buruzko informazio gehigarria bilatu dut, adibidez, Apolo 13aren inguruko dokumentala, taldean partekatu duguna. Oso lan interesgarria iruditu zait, gai honi buruzko ezaugarri berriak ikasi baititut. Era horretan, gaiarekiko interesa piztu da nigan eta esperientzia aberasgarria izan dela deritzot.

Erreferentziak:

– Wikipediako artikulua: http://eu.wikipedia.org/wiki/Espazioko_lasterketa

– Deustuko Littera Median egindako artikulua: http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/Infoman1112/Space_Race

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: