Home > Uncategorized > Ebook: liburuen etorkizuna

Ebook: liburuen etorkizuna

Liburu elektronikoa kalean da; hala ere, bere garapena batzuek uste zutena baino mantsoago ari da gertatzen. Batetik, faktore teknologikoez gain, sozialak ere badaudelako eta, bestetik, funtzio asko dituzten tresnak nagusitzen ari direlako (azken belaunaldiko eskuko telefonoak, tablet-ak…). Bestalde, Enrique Dans-ek argitaletxeen erantzunkizuna dela dio: “El mayor obstáculo a la popularización del libro electrónico es, sin duda, el comportamiento de la industria editorial en nuestro país. Ante una demanda indudablemente creciente, la industria ha optado por una reacción lenta, que ha generado una ausencia de títulos absurda y unos canales innecesariamente intermediados, dando lugar a un mercado desabastecido.”

Honez gain, zenbait galdera behin eta berriz errepikatu ditugu azkenaldian: Hainbat izen hartu dituen (liburu digitala, liburu elektronikoa, e-book…) liburu honek paperezkoa ordezkatuko al du? Zein da hobeagoa, paperezkoa ala digitala? Non ditugu eskuragarri liburu digitalak? Dohakoak izan beharko lirateke? Euskal literaturak tokia izango du bertan?

Sortu berri den eztabaida honen harira, Durangoko Azokan solasean aritu ziren Andoni Sagarna euskaltzaina, Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko kidea eta Enric Faura editore kataluniarra.

Asko dira liburu digitalaren alde eta kontra daudenak, hala ere, Jorge Gimenezen esanetan, bi euskarrien arteko bizikidetza posiblea da, eta ez dago bata edo bestearen artean erabakitzeko beharrik: “argi dago bi euskarrien arteko (paperekoa eta digitala) bizikidetza luzarorako kontua dela eta betiko izango delakoan gaude. Ziur asko, liburu mota batzuek era azkarrago batean egingo dute liburu digitalerako bidea, adibidez, liburu zientifiko teknikoek. Beste batzuk, gozamen estetikorako egindakoentzat, bide hori ez da hain automatikoa izango”.

Enric Faura editore katalana aldiz, literatura teknologia berrietara aplikatzerako orduan jarraitu beharreko pausuez aritu zen: “Lortu beharreko helburuen artean, beraz, idazleen eskubideak babestea, eBook-en prezioa finkatzea, banaketa eta merkaturatze egokiak bilatzea eta marketin estrategiak zehaztea, beste askoren artean.”

Bukatzeko, euskal literaturak liburu elektronikoen kontuan beteko lukeen lekuari dagokionez, Jorge Gimenezek babes publikoaren alde egiten du: “Euskarazko liburu digitalak babes publikoaren premia du eta, oraingoz behintzat, euskal erakundeak ez dira liburu elektronikoaren kontuan inplikatu.

ERABILITAKO INFORMAZIO-ITURRIAK:

– Jorge Franganillo: “La industria editorial frente al libro electrónico” (2008), El profesional de la información: http://eprints.rclis.org/bitstream/10760/12403/1/franganillo2008c.pdf (2012.05.07an jasoa)

–  Dwight Garner: “Las nuevas formas de leer” (2012), El País: http://tecnologia.elpais.com/tecnologia/2012/04/12/actualidad/1334218545_761675.html (2012.05.07an jasoa)

– Ariane Kamio: “Liburu elektronikoa: Hamaika erantzun hamaika galderarentzat” (2009), Gara: http://www.gara.net/paperezkoa/20091208/171022/eu/Liburu-elektronikoa-Hamaika-erantzun-hamaika-galderarentzat (2012.05.07an jasoa)

– Enrique Dans: “Hablando del libro electrónico, en El Confidencial” (2011). http://www.enriquedans.com/2011/09/hablando-del-libro-electronico-en-el-confidencial.html (2012.05.07an jasoa)

– Rubén J. Lapetra: “¿Por qué no despega el libro electrónico?” (2011), El Confidencial: http://www.elconfidencial.com/tecnologia/2011/09/24/por-que-no-despega-el-libro-electronico-1119/

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: