Home > Microblogging, Social networks > Babesturik al gaude Twitterren?

Babesturik al gaude Twitterren?

Microbloggingean oinarritzen den sare soziala da. Nahiz eta sare sozial honek oso denbora gutxi izan, erabiltzaile asko dauzka erregistratuta. Egunean 500.000 erabiltzaile gehitzen dira Twitter sarera. Hainbeste jendek erabilita are gehiago, pribatutasuna bermatua al dago bost urte eskas dituen sare sozial berri eta inobatzaile honetan? Alejandro Suarez Sánchez Ocañak, teknologia berrietan espezializatua denak, hau idatzi zuen bere blogean: “El usuario de las redes sociales muchas veces desconoce cómo utilizar las herramientas de protección o simplemente es descuidado y poco celosos de su intimidad, es en estos casos donde por un manejo indebido y seguramente no autorizado, la información de perfiles pasa a ser de conocimiento público en cientos de web, blogs y foros”.

Lehenengo eta behin, Twitter azkar baten zer den ulertzeko, bideo hau lagungarria izan daiteke. Bertan Fabio Baccaglioni eta Ismael Briasco bloggerrak elkarrizketatzen dituzte.

Bideoaren bigarren erdian esaten den bezala, pertsona orok Twitterren berari buruzko informazio asko ematen du, zer gertatzen da orduan erabiltzaileen datu pribatuekin? Galdera honi Ismaelek erantzuten dio, esanez Twitterren ez dagoela honi buruzko arazorik, pertsona batek berari buruzko informazio guztia zabaltzen ez baldin badu.

Erabiltzaileen kontuak hackeatu ahal dira eta hala gertatzen da. Identitate usurpaketak ere egon daitezke baina guzti hauek saiesteko, erabiltzaileek jarrai ditzaketen aholkuak hurrengoak dira:

1 Maiz aldatu kontuaren pasahitza, edo hackeatua izatekotan, pasahitza aldatu.

2 Ez klikatu ezagutzen ez diren edo arriskutsuak izan daitezkeen linkak, batez ere ezagutzen ez den jendearengandik bidalitakoak.

Twitterrekin kontaktuan jarri gertatutakoaz informatzeko.

Hala ere, Twitterrek bere erabiltzaileen datu pertsonalak eta beraz, pribatutasuna babesteko segurtasun neurri gehiago hartu izan ditu, hala nola, Whisper Systems konpainia erosita. Baina, zertan datza horrek? Whisper Systems mugikorretan, Internet erabiliz, erabiltzaile bakoitzaren datuak babesten dituen konpainia espezializatua da. Sare sozial honek ez zituen pribatutasunaren arau guztiak betetzen, beraz, martxoan sinatu zuen adostasun bat Federal Trade Commissionekin.

Horrela izanda, Twitterrek bere erabiltzaileen datuekiko segurtasun neurriak betetzen ditu, hala ere, erabiltzaileen aldetik huts egite batek ondorio txarrak pairatzera eraman dezake erabiltzaile hori.

Erreferentziak: 

¿Qué es Twitter?  Youtube-n 2009ko maiatzaren 1ean jasoa. http://www.youtube.com/watch?v=qNIvJORidn8

La ‘twittermanía’ en cifras marketingdirecto.com el portal para el marketing, publicidad y los mediosen 2011ko maiatzaren 5ean jasoa, http://www.marketingdirecto.com/actualidad/social-media-marketing/la-twittermania-en-cifras/

Entrevista: Fabio Baccagliori, blogger unmundobinario.comen. http://unmundobinario.com/2009/06/28/entrevista-junio-fabio-baccaglioni-blogger/

Twitter Wikipediahttp://es.wikipedia.org/wiki/Twitter

Prevenir y combatir hackeo, usurpación de identidad en Twitter. venezuela-publica.blogspot.com-en, 2011ko azaroaren 26an jasoa. http://venezuela-publica.blogspot.com/2011/11/prevenir-y-combatir-hackeo-usurpacion.html

Twitter refuerza la privacidad con la compra de Whisper Systems. 2011ko abenduaren 1ean jasoa, http://posicionamientoenbuscadoreswebseo.es/twitter-refuerza-la-privacidad-con-la-compra-de-whisper-systems/ -en.

Privacidad en redes sociales. 2009ko urriak 20an idatzia. http://www.alejandrosuarez.es/2009/10/privacidad-en-redes-sociales/

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: