Home > History, Humanities > Arte erromanikoa

Arte erromanikoa

San Isidoro de Leon-en basilika

Wikipedian esaten denaren arabera, arte erroamanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan arkitektura, eskultura eta margolaritza arloetan garatu zuten estilo artistikoa da.

VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren herri inbaditzaileak kultura bereganatu zuten. Mende hauetan sentimendu erlijioso-izpiritual sakona zegoen. Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000en inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen eta honek eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, Kristoren garaipena du helburu.

La anunciación. Chartres katedraleko beiratea

Gombrich  -en testuliburuan azter daitekeenez, gainera, zera esan genezake Erromanikoari buruz. XII. mendean gotzain eta nobleek, Ingalaterrako jaun feudal berriak zirenak, monasterioak eta abadiak sortu zituzten; Ingalaterran estilo normandiarra eta kontinentean, estilo erromanikoa. Elizak nekazal herrietan eraikitako harrizko eraikinak ziren, inguruko tokietako herrietako harriekin. Gainera, inguruetako eraikin bakarra ziren, eta kanpandorreak herritarrentzako ikur ziren. Hiriko biztanleak bertan batu zitezkeen eta alde handia zegoen eraikin hauen eta biztanleen etxebizitzen artean.


Eraikin hauen zoruari dagokionez, nabe zentralak absiderako bidea irekitzen zuen, baita alboetako bi edo lau hegoetako nabeetara ere. Eliza gehienek, gurutze formako oinplanoa zuten, nabe zentralaren eta transeptuaren gurutzadura eginez. Zutabeen gainean, zirkulu erdiko arkuak eraikitzen zituzten sabaien pisua sostenga zezaten. Apaindura gutxi bazituzten ere, horma eta dorre sendoak zituzten. Eliza militantearen ideia nagusia, eta eliza beraren helburua indar ilunen kontra joatea zen, Azken epaiaren egunen garaipena lortu arte.Eraikin hauek, bestalde, arazo bat izan zuten. Sabaiak harriz egiten zituzten egurrezkoek duintasunik ez omen baitzuten eta suteak egotekotan erraz suntsituko baitziren. Hori dela eta, XI eta XII mendeak esperimentu garai izan ziren. Hasiera batean, alboko horma sostengatzeko, zutabe handiak eraikitzea erabaki zuten, baina aurrerago, habe horien artean eraiki zituzten pilareak. Gero, hiruki formako zirrituak betez.
El Cristo en gloria. St-Trophime
Frantzian jarri ziren eskulturak elizetan lehengoz. Elizaren baitan zegoen orok, bere funtzio espezifikoa zeukan, hau da, fedearen doktrinarekin zerikusia behar zuen izan. Eskulturek, abadeak esaten zituzten hitzek baino eragin handiagoa zutenez jendearengan, bizitzaren azken patua erakustea zuten helburu. Are gehiago, eraikuntzaren handitasunera moldatzen dira. Eliz barruan zeuden motibo guztiek mezu eta zentzu jakin bati egiten zioten erreferentzia.

El Cristo en gloria. St-Trophime

XII mendean, Gurutzadak gertatu ziren, eta horrek Bizantziar artearekin zuten lotura estutu zuen. Hori dela eta, garaiko artista ugari Ekialdeko elizaren irudi sakratuak kopiatzen eta imitatzen saiatu ziren.

Artista ez zen saiatzen forma naturalen imitazioa egiten, baizik eta sinbolo sakratuen banatzea. Hauek deikundearen misterioa irudikatzeko beharrezkoak ziren. Geroago, krudeltasunez betetako eszenak ohiko bihurtu ziren, xehetasun lazgarriz beteak. Artistak edonolako espazioaren ilusioa deusezta zezakeen, baita figura eta formak apaindurazko ildotik banatu. Hortaz, pintura irudien bidezko idazkera berria bihurtu zen, eta horrek Erdi Aroko artistari askatasun handiago eman zion konposizio konplexuagoko formak egiteko, hala nola, irudiak egiteko hainbat kolore hautatu izan zituzten. Metodo horiek gabe, ezingo lirateke Elizaren mezuak zabaldu, naturaz gaindikoaren ideia.

Erreferentziak

Categories: History, Humanities Tags:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: