Home > Arts, Uncategorized > ANTONIO LOPEZ AZTERTZEN!!

ANTONIO LOPEZ AZTERTZEN!!

Image


Antonio Lopez artista , Tomellosokoa, egun hiperrealismo estiloa lantzen duen artistarik esanguratsuena Espainiako estatuan. Errealismoa lantzen hasi zen artista dugu Antonio Lopez baina denbora aurrera egin ahala estiloz aldatu zuen eta errealismoaren tendentziarik erradikalena jorratzeari ekin zion: hiperrealismo. Gaztetatik ikusi zion bere osabak artista izateko behar zen bokazioa bazuela.

Hiperrealismoa Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen, XX. mendeko 60. hamarkadan. Pintura errealistaren tendentzia erradikala da, zeinek proposatzen duen errealitatea objetiboki eta fideltasunez irudikatzea. Batzuetan nahastu egiten da hiperrealismoa “fotorrealismoarekin”, hau ere errealismoaren tendentzia bat izanda baina ez hiperrealismoa bezain erradikala.

Korronte artistiko hau bereizten da artista hiperrealistek irudien manipulaziorako baliabide tekniko eta fotografikoen bitartez  bilatu eta aurkitzen duten  errealitatearen itzulpen literala eta fotografikoagatik. Olio pinturan eta baita eskulturan ere lortzen dute argazki batek eskaintzen duen zehaztasun eta enkoadraketa berbera.

Hala ere, margolari bakoitzak bere berezko ukitua ematen die bere lanei irudiari buruzko iritzia adieraziz.

Korronte hau bai pinturan bai eskulturan ematen da. Pinturan esaterako argazkiak kopiatu egiten dira edo argazkietan ikus daitezkeen efektuak errepikatzen saiatzen da.

Pinturan lantzen diren gaiak izaten dira orokorrean: hiri-paisaiak, gorputzak, paisaiak, denden fatxadak, erretratoak eta bodegoiak. Teknikari dagokionez, argazki kamera bat erabiltzen da margoztuko denaren argazkia egiteko eta ondoren argazkia irudikatu egiten da zehaztasunez argazki bat dirudi arte.

Artista askok erabiltzen dute argazkiaren trikimailua baina aztertzen ari garen artistak, ordea, ez du gogoko argazki batetik margotzea. Nahiago du pintatuko duenara hurbiltzea, kontaktua izatea, begiekin errealitatea ikustea…

Bere lan batzuk izugarriko dirutzagatik saldu izan dira.

Artista honi buruzko informazioa nahi izatekotan:

http://www.arteespana.com/antoniolopezgarcia.htm

http://www.artespain.com/antonio-lopez-garcia/biografia_de_antonio_lopez_garcia.htm

http://www.arteseleccion.com/maestros-es/lopez-antonio-205

http://www.plusesmas.com/nostalgia/biografias/antonio_lopez_garcia/

http://www.museobilbao.com/exposiciones/antonio-lopez-166

Antonio López García : años de formación / [dirigen, Miguel Fernández-Braso, José-Miguel Ullán ; colaboran, Antonio Bonet Correa … et al.], [Madrid] : Rayuela, D.L. 1977

http://www.artelista.com/hiperrealismo.html

Categories: Arts, Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: