Home > Uncategorized > Anish Kapoor, aro garaikideko artista

Anish Kapoor, aro garaikideko artista

Anish Kapoor Bombay-n jaio zen 1954ko martxoaren 12an. Bere ama judu jatorrikoa zen (kultura androgenokoa), hilabete gutxirekin Bagdad-era immigratu zuena; aita, berriz “Punjab” familiatik zetorren (tradizio matriarkala). 1972an Israelera joan zen bere anaiarekin eta bertan ingeniaria elektrikoa ikasten hasi zen. Baina sei hilabete beranduago, karrera utzi eta artista izango zela erabaki zuen.

1973an Londresera joan zen artea ikastera, lehenengo Hornsey College of Arten eta beranduago Chelsea School of Art and Design-en. Bertan bere bizitzan eredu izango zenarekin topo egin zuen, Paul Neagu artistarekin hain zuzen.

Image

Hortik aurrera Londresen bizi izan da eta bertan dauka bere estudioa. Baina Ingalaterran ia bizitza osoa bizi izan arren, ez du bere burua Britainiartzat jotzen; ezta Indiotzat ere. Bere ama eta bere aita jatorri hain ezberdinekoak izanda, bera “munduko biztanlea” dela aitortzen du, izan ere, izan duen arrakastaren eraginez, bizitza osoa egon da leku batetik bestera. Hala ere, bere obretan Indiar kulturan hain garrantzitsua den kolore gorria asko erabiliko du. Honengatik guztiagatik, multikulturalismoa eta justizia sustatzen duen artista dugu Anish Kapoor.

Kapoorrek bere lehenengo bakarkako erakusketa, 1980an egin zuen Pariseko Patrice Alexandran eta bere erreputazioa oso arin zabaldu zen. 1990an Veneziako Bienalean Bretainia Handiko ordezkaria izan zen eta Duemila Saria jaso zuen. Hurrengo urtean, 1991ean, Turner Sari ospetsua ere jaso zuen.

1999an Kapoor benetako akademiko izendatu zuten eta 2003an Britainiar Inperioko Komandantea hautatu zuten. Urte berdinean (2009), Royal Academy of Arts-en bakarkako erakusketa egin zuen; momentu-arte, bizirik egonda aukera hau izan zuen artista bakarrean bilakatuz. 2011an Frantzian, Arte eta letren ordenako komandantea izendatu zuten eta Japonian ere, Praemium Imperiale-a eman zioten.

Hainbat sari jaso dituen artista hau, arte garaikidearen eredu bilakatu da, izan ere, lan berritzaile eta ezin hobeak egiten ditu, ikusle eta artistak txundituz.

Erreferentziak:

Anish Kapoorren web orri ofiziala, (http://www.anishkapoor.com/)

Artishok, arte garaikideko aldizkaria, EUGENIA BERTELE (2011/10/24): (http://www.artishock.cl/2011/10/la-escultura-como-cuerpo-social-dirty-corner-de-anish-kapoor/)

Museo Guggenheim Bilbao, Anish Kapoor (2010): (http://www.guggenheim-bilbao.es/microsites/anish_kapoor/index.php?idioma=es)

Wikipedia entziklopedia askea, Anish Kapoor: (http://en.wikipedia.org/wiki/Anish_Kapoor)

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a comment