Home > Humanities, Wikis > SESB eta EEBB arteko lehia espaziala Wikipedian ikusgai

SESB eta EEBB arteko lehia espaziala Wikipedian ikusgai

Image Hosting
Lehia espazialak barnean hartu zuen garaia Wikipedian batzea ez da batere erraza. Aldi honen 25 urteak artikulu batean pilatzea gatza suertatzen da. Izan ere, Guda Hotzako bi superpotentzien lehia basati honek eragina izan zuen era desberdinetako hainbat alderdietan: ekonomian, gizartean, teknologian, zientzian eta batez ere politikan. Ez zen kohete baten jaurtiketa hutsa, postulatu eta ideologia baten laudoriatzea baizik. Zalantza izpirik gabe, Guda Hotzaren testuinguruan teknologia eta zientzia gehien sustatu zuen gertakaria dugu honako hau. 1961an, Kennedyk proposatu zuen xedea gizakiaren abenturarik miresgarriena eta arriskutsuena denez gero, gizarteak ahaztuko ez duen gertaera bilakatu du.  Nahiz eta helburu politikoak izan, ikerketa espazialak teknologia eta zientziaren alorrean aro berri bati hasiera eman zion.

Ideia hain konplexu hauek Wikipedian islatzeake skatzen du. Aurrekari historikoak, lehenengo misioak espaziora, hiru programa amerikarrak: Mercury, Gemini eta, garrantzitusena, Apolo programa; ilargiratze-misioak, ilargiratu ibilitako astronautak eta legatua. Horretarako RIA Novosti, El Mundo eta NASAren webguneetako artikuluetan oinarritu gara informazioa ziurra eta egiazkoa izan zedin. Zenbait bideo behatu ditugu aurreko informazioa osotzeko. Hasiera batean, Google docs plataforman ekin genion lanari baina klaseko ariketaren helburuak betetzen ez zituenez Deustuko Littera Wikian zirriborroa abian jarri genuen “Lehia Espaziala” deituriko sarrera irekiz. Jarraian, lanako atalak banatu genituen hiruron artean eta bakoitzak ia egunerako ekarpenak burutu zituen, lana osotuz eta gizenduz joan zen, baina zenbait arazo sortu ziren gaztelerako itzulpenak zirela eta. Euskaraz hiztegi zientifikoa gazteleraz beste osotuta ez dagoenez, lana zaildu zitzaigun. Gainera, taulak egiteko garaian argazkiak ezin ziren jarri Wikipedian legez.

Behin artikulua amaiturik, lana gainebegiratu genuen atalen arteko kohesioa baiezta genezan. Hurrengo pausua Wikipedia aurrekontua irekitzea izan da. Oso erraza eta azkarra den erregistroa egin ostean, lana osoa kopiatu eta “Lehia Espaziala” Wikipediako euskarako sarreran txertatu genuen.  Halaber, argazkian jarri genituen nahiz eta hasieran arazoak eduki genituen “fitxategi” edo “file” jartzean. Baina “Wikimmedia Commons”-etik argazkiak hartu genituen. Jarraian, bertako erabiltzaileak artikulua zuzentzen hasi ziren zenbait akats gramatikalak baitzeuden. Azkenik, artikuluan zehar ageri diren hitz gakoak estekak sartu genituen artikuluak Wikipediak eskatzen duen zuzentasuna bete dezan.

Lana baikorra izan da taldearentzat bi zentzutan. Alde batetik, Wikipediaren sistema erabiltzen ikasi dugu: argazkiak jartzen, taulak egiten, estekak jartzen, etab. Argi dago etorkizunerako baliagarria izan daitekeela gaitasun hauek berenganatzea. Izan ere, orain arte ezer gutxi genekien plataforma hauen inguruan eta orain gai gara hedabide hauek erabiltzen. Bestalde, ariketak aukeratutako gaiaren inguruan ikertzeko grina piztu digu eta oso gustora aritu gara euskal Wikipediarekin elkarlanean arituz.

Erreferentziak:

– Wikipediara igotako artikulua: http://eu.wikipedia.org/wiki/Espazioko_lasterketa

– Deustuko Littera Wikian landutako artikulua: http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/Infoman1112/Space_Race

Categories: Humanities, Wikis
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: