Home > Arts, Humanities > David Hockney eta photocollage-ak

David Hockney eta photocollage-ak

Ondorengo posta David Hockney artista ingelesari buruzkoa da. Artista honen erakusketa irekiko du laister Bilboko Guggenheim museoak eta post honetan bera ezagutzeko hainbat pasartez hitz egiten da. Besteak beste, argazkigintzako bere hastapenez, entzumenean izandako galeraz edota  bere obra batez.

David Hockney 1937an jaio zen Bradford, Yorkshire-n.  Gurasoek eragin handia izan zuten beregan. Bere aita ezaguna zen herrian bere jarrera eszentrikoengatik, eta bere antzerki, arte eta marrazkigintza zaletasunak influentziatu egin zuten Hockney gaztetan. Ama oso maitagarria zen eta honek ere asko eragin zuen Hockney-ren izakeran.

Bere familia “radical working-class family” gisa deskribatzen du eta familia akomodatuan bizi izan zela esaten du. Horrela, batetik, posibilitate ekonomikoek; eta bestetik, gurasoen ikasi gura horrek, Hockney ikastera eraman zuen. Lehenengo Bradford-eko arte eskolan, eta gero Londresko Royal College of Art-en.

Hori bukatzean, EEBBtara joan zen, Los Angelesera. (Han margotu zituen gero ezagutaraziko zituen igerilekuak. Bestalde, hemen hasi zen argazkiak ateratzen, hasieran, bere lanak egiteko aide memoire gisa. Horrez gain, hainbat unibertsitatetan irakasle lanean jardun zuen.

Gero, 1982an, argazkigintza ikertzen hasi zen. Kubismoa eta “the depiction of pictorical space” ikerketaren zati. Hilabete gutxian, 100 lanetik gora egin zituen, gero “Drawing with a Camera” izenburupeko erakusketa batean erakutsiko dituenak.

Aipatu beharra dago, garai honetan entzumena galtzen hasi zela. Lawrence Weschler-ek horrek eraginik izan ote zuen galdetuta hau erantzuten du Hockneyk itsuei gertatzen zaienarekin lotuz:

Surely as my hearing began to grow muffled, I was having to rely more on my vision. There’s the old truism regarding blind people that they use their hearing to help locate themselves and that therefore they probably develop more acuate hearing. Well, the reverse must also be true: a loss of hearing ought to lead to more acute vision and in particular visual perception of space. (…)So, sure, I think that has been an important influence in the past several years. Another way of talking about photocollages and the recent paintings is that they are the product of a man who was suddenly having to look “listeningly”. And who heard.

Gaur egun, iPad-ean egindako lanak sortzen dihardu.
 Honako obra hau Pearblossom Highway deitzen da eta 1986an egin zuen David Hockneyk. Hainbat argazkiz osatutako collagea da, hau da, photocollage bat.
Estatu Batuetako desertu eremuko paisaia tipikoa adierazten du: bide zuzena, zerua urdin eta sikutea eta kaktusak bidearen ertzetan. Baina, horrez gain, eskuineko aldean seinaleek destakatzen dute, bai lurrekoek eta baita posteetakoek ere; ezkerreko aldean, aldiz, lurreko zaborrak destakatzen duela esan daiteke.
Lanean espazio zabala agertzen da, baina, horrekin batera guztitik hurbil egotearen sentsazioa sortzen du. Seinaleetatik hurbil, bidearen gainean, lata, botila eta zakarretatik ere hurbil. Honela deskribatzen du artistak berak:
Close to the signs, close to the road, close to the shrubbery, close to everything –you can see the textures of things. You actually move to look at things.
 Gaiari dagokionean, egileak gidatzearekin lotuta dagoela dio. Argazkiak ateratzen hiru egun gidatzen pasatu ondoren, gidariaren eta bidaiaren lekuan jarri dira; eta horrek desberdintasunak ikusarazi dio. Honela kontatzen du berak:
the driver and the passenger see the road in different ways. When you drive you read all the road signs, but when you’re the passenger, you don’t, you can decide to look where you want.
Eta desberdintasun hori ondo agertzen da lanean. Ezkerreko aldean bidaiari batek ikusiko lukeena ikusten da nolabait, hau da, ingurura begira dago, motelago-edo doa. Eskuinean, aldiz, gidariak ikusiko lukeena agertzen da: seinaleak, zer egin behar duen erakuts diezaioten. Beraz, honela laburbiltzen du lanaren gaia artistak:
So the picture is about driving without the car but in it. The more you look at it, the more you realize it’s about “driving”

Erreferentziak:

  • HOCKNEY, David (1988) David Hockney: A Retrospective, Los Angeles: Los Angeles County Museum of Art; New York
  • HOCKNEY, David & WESCHLER, Lawrence (1984) Camerawoks, London: Thames and Hudson 
  • JOYCE, Paul (1988) Hockney : on photography : conversations with Paul Joyce, London: Jonathan Cape
Categories: Arts, Humanities
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: