Home > Uncategorized > Nickelback: The Canadian Encyclopedia

Nickelback: The Canadian Encyclopedia

Gure taldeko lana burutzeko Nickelback talde famatua aukeratu dugu. Kanadako talde hau 1995an sortu zen, Alberta-n, eta  denbora aurrera joan ahala, auren ospea hazten joan da, kideen informazioarekin gertatu den bezala.  Honen erantzule nagusia, Internet izan da   baina, sarritan gertatzen den bezala, ez dago talde honen inguruko euskarazko informazio esluragarririk eta, egotekotan, ez da oso zehatza eta luzea ere.  Hau esanda, argi dago, informazio falta hau izan dela artikulu hau aurrera eramatearen arrazoi nagusia.

Beste alde batetik, artikulu bat aukeratu dugu geure post-a lantzeko eta artikulu hau the The Canadian Encyclopedia izeneko web orrialdetik atera dugu. The Canadian Encyclopedia (Kanadako Entziklopedia) eta bere baliabideekin erlazionatutako testu osoa eskuragarri dago sarean 1999.urteaz geroztik.1985ean liburu gisa argitaratu zenetik, Kanadako Entziklopedia, munduko ikasle, irakurle eta ikerle guztiei, Kanadari buruzko informazio iturri osatu, objektibo eta zehatzak eskaintzen dizkie. Lehen publikaziotik, argitalpenak hazten joan dira, paperean, CD-rom formatuetan, etb.

Azken 30 urteetan zehar, iraultza bat bizi izan da informazioa bilatu, topatu eta erabiltzerako orduan, eta James H. Marsh-ek argitaletxea objektibotasunaz eta osotasunaz  zuzentzen saiatu da. 5000 jakintsuk eta espezialistek baino gehiagok  diziplina guztietako eta Kanadako eskualde guztietan ugaritan lagundu dute beren jakintzari esker eta ahalegin honi esker, entziklopedia honek nazioaren irudirik detailetsuena ematen du.

Arrazoi hauengatik, erreferentzia hau gure lanean txertatzea erabaki dugu, informazioa benetan fidagarria eta objektiboa dela iruditu zaigulako, eta honez gain geure lana osatzeko bertan agertzen den  informazioa benetan zabala delako.

ERREFERENTZIAK:

– Wikipedia, The Free Encyclopedia: “Nickelback“. 2012.02.28an kontsultatua:http://en.wikipedia.org/wiki/Nickelback

– The Official Website: http://www.nickelback.com/

– The Canadian Encyclopedia: Nickelback. 2012/02/29an kontsultatua: http://www.thecanadianencyclopedia.com/index.cfm?PgNm=HomePage&Params=A1

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: