Home > Languages > Itamar Even-Zohar: polisistemen teoria

Itamar Even-Zohar: polisistemen teoria

Polisitemen teoriari buruz mintzatzen da Even-Zohar Itamar Even-Zohar 2005 POLYSYSTEM THEORY izenburua duen  artikuluan. Artikuluan bertan, egun, fenomeno semiotikoa zertan datzan azaltzen du eta hauxe da honi buruz dioena:

The idea that socio-semiotic phenomena, i.e., sign-governed human patterns of communication (such as culture, language, literature), could more adequately be understood and studied if regarded as systems rather than conglomerates of disparate elements has become one of the leading ideas of our time in most sciences of man.

Beraz, zeinuen bitartezko komunikazioa errazagoa izango litzateke ulertzea eta ikastea, horiek, sistema moduan ulertuko balira, eta ez ideia desberdinak arakatzen dituen multzo edo metaketa bezala. Egun, ideia hori, giza-zientzien ildo nagusi bihurtu da.

Artikuluan ikus dezakegunez, fenomeno semiotikoak, hau da, zeinuen bidezko giza komunikazio eredu desberdinak (kultura, lengoaia, literatura…) sistema bezala ulertzeak onurak ekarri zituen; horren arabera, sistema semiotiko desberdinak nola funtzionatzen duten eta beraien arteko harremana zein eta nolakoa zen aztertu zezaketen ikertzaileek. Horrez gain, sistemaren ideia honek adituak ezezagunak ziren beste fenomeno batzuk aztertzera bultzatu zituen; esan dezakegu, bideak ireki zituela sistemaren teoria berri honek. Eta horrekin batera, literatura zer den zehaztuko zuten lege berriak agertu ziren (Even-Zoharren jomuga hori da). Hala bada, fenomeno bezala ezagutzen ziren horiek, modu hipotetiko batean,  fenomeno funtzional izatearekin bat egiten zuten.

Bestalde, eta amaitzeko, ideia desberdinen artean, “sistema estatistikoen teoria” eta “sistema dinamikoen teoria” ere aipatzen ditu, horiek aurrez aurre daudela esanez, eta era berean, beraien garrantzia azpimarratuz. Hauxe da bi horiei buruz dioena:

Roughly speaking, two different and incompatible programs have been circulated. I will refer to the respective programs as "the theory of static systems " vs. "the theory of dynamic systems. " The theory of static systems has wrongly been identified as the exclusive "functional " or "structural" approach, and is usually referred to as the teachings of Saussure.

Azken paragrafoan azaltzen zaizkigun teoria mota bi horiek arazoak sortu dituzte diziplina semiotiko desberdinen garapenean. Eta, gainera, garapen horretan arazoak sortu ez ezik, teoria bi horien asmoa zein den jakitea edo bereiztea ere zaila da.

Erreferentziak:

Itamar Even-Zohar, 2005. CiteSEer, Itamar Even-Zohar 2005 POLYSYSTEM THEORY (REVISED) 1, 2012ko otsailaren 27an jasoa  http://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/summary?doi=10.1.1.112.4768

Itamar Even-Zohar (azken modikifazioa: 2011ko urriaren 27an). Wikipedia, La enciclopedia libre, Itamar Even-Zohar, 2012ko martxoaren 27an jasoa http://es.wikipedia.org/wiki/Itamar_Even-Zohar

Ivan. A (2012). Scribd, Acerca del Polisistema de Itamar Even-Zohar, 2012ko martxoaren 16an jasoa, http://es.scribd.com/doc/45981574/Acerca-del-Polisistema-de-Itamar-Even-Zohar

Categories: Languages Tags:
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: