Home > Web Communication > Christmas uhartea Amnesty International-en begietatik

Christmas uhartea Amnesty International-en begietatik

2008. urtean Euskarazko Wikipediak Argia saria jaso zuen eta Argia aldizkariak honakoa esan zuen saria arrazoitzerako orduan: “Internet mailan munduan sortu den ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz. Ehunka herritar ari dira parte hartzen proiektuan; seguru gehiago ugarituko direla ondoko hilabeteetan. Horregatik, ez da harritzekoa erabiltzaileen kopurua ere asko handitu izana.”

Hau dela eta, Euskerazko Wikipediak burututako lanarekin bat egin nahi dugu Christmas Uhartearen inguruko artikulu bat idatziz. Artikulua garatzerako orduan Erderazko Wikipedian eta Ingeleseko Wikipedian aurki ditzakegun Christmas uhartearen inguruko artkuluak hartuko ditugu erreferentzia gisa. Hala ere, zenbait informazio iturri aurkitu ditugu artikulua ahal bezain ondoen osatu ahal izateko: Christmas Island Tourism Association webgune ofiziala, AEBetako Central Intelligence Agency (CIA) -ren webgunean Christmas uhartearen inguruan agertzen den informazioa, Australiako gobernuaren webgune ofizialaren barruan metereologiari dagokion atala, etab. Horien artean, Amnesty International GKEaren webgunean Christmas uhartearen inguruko artkulu oso interesgarria topatu dugu: Detention on Christmas Island (2009) izenekoa.

Lehenik eta behin Amnesty International (AI) nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Londresen 1961ean sortutakoa. Bere helburua “giza eskubideen zapalketa saihesteko eta desagerrarazteko ekintzak egitea, gai horren inguruko ikerketa ahalbidetzea eta eskubideak urratuta dituztenentzat justizia eskatzea” da. Gaur egun, 2,8 milioi kidek osatzen dute eta 150 herrialde baino gehiagotan egiten du lan. 1977an, Amnesty International-ek Bakearen Nobel Saria irabazi zuen, eta urte bat beranduago, Giza Eskubideen Nazio Batuen Saria eman zioten. Hortaz, bere historian zehar eta gaur egun arte giza eskubideen alde borrokatu duen erakundea izanik, Amnesty International-en webgune ofiziala informazio iturri fidagarri moduan hartu dezakegu.

Artikulu honek hiru atal ditu:

  • The history of Christmas Island.
  • Christmas Island today.
  • Christmas Island detainees are denied their rights.

Irakurri dezakegunaren arabera, 2001ean Australiako gobernuak zenbait irla Australiako “migrazio eremutik” kanpo utzi zituen, horien artean Christmas uhartea. Ondorioz, irlara babes eske heltzen ziren pertsonak hartzea Australiako gobernuaren  betebeharretatik kanpo geratu zen, eta errefuxiatuak beste herrialde batzuetara eramateko ahalmena ematen zion. 2006an, etorkinentzako zentru bat eraiki zuten Christmas uhartean, 800 lagunentzako lekua duena.

Artikulu honen bitartez, AI-k zentru honen segurtasun maila handia salatzen du, eta kartzela baten antza duela esaten du: “Amnesty International and nine other organisations expressed concern about the high security, prison-like character of the Christmas Island Immigration Detention Centre. The organisations point out that Christmas Island is an extremely harsh and stark environment to detain people seeking asylum. “ Horrez gain, AI-ren arabera, Christmas uharteko etorkinen eskubideak behin eta berriro urratuak izaten dira; izan ere, egoera honetan dauden etorkinak ez dute Australiako beste leku batzuetan dituzten osasun zerbitzu edo zerbitzu legalak, eta modu diskriminatzaile batean tratatzen dituzte itsasontziz heldutako errefuxiatuak.

Gure artikulurako informazio oso baliagarria eskeintzen digu; izan ere, Christmas uharteak giza eskubideei dagokionez, gaur egun bizi duen egoeraren berri ematen digu. Inmigrazioa Christmas uhartean berebiziko garrantzia duenez gero, ekarpen garrantzitsua suposatzen du artikulu honek gure lanerako.

ERABILITAKO INFORMAZIO ITURRIAK:

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: