Home > Multiculturality > Pascual Serrano: komunikabideek informatu?

Pascual Serrano: komunikabideek informatu?

Pascual Serranok (politika internazional eta komunikabideetan espezializatua den kazetaria) azterketa sakon bat egin du komunikabideen inguruan 2009 urtean argitaratutako Desinformación liburuan. Komunikabideetako berriemaileek interesatzen zaizkien berriak zoilik argitaratzen dituztela, eta informatu beharrean, desinformatu egiten gaituztela azaltzen du. Azken hau forgatzeko aditu honek datu garrantzitsuenen aipamenak egiten ditu bere liburuan hainbat adibideren bitartez. Hala izanik, esaten du norbanakook inkontzienteki bereganatzen ditugula mass mediek zabaltzen dutena; hauek diotena egokitzat jotzen dugula eta gainera, iragarkiak ikusiz edo egunkaria irakurriz, gertatzen dagoenari buruz guztia dakigula pentsatzen baitugula ere dio.

Bestalde, idazle honek jakinarazten digunaren arabera, gaur egun norbanakoa konturatzen hasi da manipulatu egiten gaituztela boterea duten empresen edo gobernuen interesen eskuetara. Gero eta gende gehiagok jartzen du komunikabide edo mass mediek zabaltzen dutena zalantzan, eta asko dira kontu hau aztertu nahi izan dutenak.

Hona hemen Desinformación liburuan aurki ditzakegun kontu batzuk Pascual Serranoren eskutik:

Pascual Serranok ikertu duenaren arabera, gaur egun emititzen eta hedatzen diren berrien %80a nazioarteko lau agentzia albistegi garrantzitsuenen eskuetatik  sortuak dira: Associated Press, United Press International, Reuters eta Agencia France Press. Gainera,esaten du argira ematen diran ia berri guztiak, bai Estatu Batuetan, Espaiñian, Frantzian, Ingalaterran zein iparraldeko beste edozein lurraldetan, berdinak izaten direla (errealitatearekin zerikusirik ez duten kontuak). Desinformación liburuan dakarrenaz baliatuz komunikabideek modu batean edo bestean zabaltzen dituzte albisteak gobernuen interesenn arabera, eta horrez gain, statu quo menderatzailearen elementu nagusienak ere zehazten dituzte. Hau horrela izanik, gaur egun informazioa guztiz kutsatuta dagoela baieztatu dezakegu.

Serranoren ustez hainbat kontu dira mass mediek agerian uzten dituztenak; informatu beharrean desinformatu egiten gaituzte eta herritarrok, oro har, konturatu ere ez gara egiten manipiulatuta bizi garela. Pertsonaia honek ematen digun adibide ezin hobea etorkinena da: izatez, etorkinen  zorigaitzak eta hiletak guztiz manipulatuta eta baztertuta egoten dira komunikabideetan. Ez dituzte hauek Espainiara sartzeko jasaten dituzten kontuak behar bezala kontatzen. Hona hemen adibide batzuk: ONG-k bildutako datuen arabera, 2007an 1.861 etorkin hil ziren eta aurreko urtean 2.088 europara heltzeko bidean. Komunikabideek, ordea, 1.200 inmigrante hil zirela esan zuten. Lurralde aberatsetan kontrola dutenek ere, edozein motatako eragozpen eta kontrol jartzen dizkie hego herrialdeetako behartsuei, hauek “beraien” lurretan sartzeko sailtasunak izan ditzaten. Honen ondorioz, inmigranteak kontrol polizialik ez dagoen eta inork galaraziko ez dizkien beste bide batzuk aurkitzen saiatzen dira lurralde hauetara sartzeko, eta askotan arriskuan jartzen dute beraien bizitza. Komunikabideek, aldiz, bazterrean usten dituzte kontu hauek inolako garrantzirik eman gabe. Kasu hauetan, etorkinei buruzko berriak zabaltzen dituztenean, herri aberatsetan bizi diren herritarrei jartzen dizkie biktima bezala eta ez bizia arriskuan jarri duten etorkinei.

Islamari buruz ere datu interesgarriak aipatzen ditu: ustez mendebaldeko komunikabideek gaizki zabaltzen dituzte hauen gertaera historikoak. Hauen kasu positiboak isilean mantentzen dituzte norbanakook hauenganako pentsaera negatiboa mantentzen jarraitzeko. Irak-eko guduari dagokionez milioi bat pertsona baino gehiago guduaren kontra altxatu zirela aztertu du. Eta bestalde, mendebaldeko komunikabideek, hauei buruz zabaldu zituzten berriak mendebaldean musulmanenganako ikuspegi intolerantea sortu zutela esaten du. Oro har, mass mediek, ikuspuntu negatiboa sortu diote mendebaldeko herritarrei islama beraien aurka eta beraienngandik urrun dagoela esanez.

Hala ere aditu honen arabera, lehen esan bezala, gendea konturatzen hasi da komunikabideek manipulatu egiten gaituztela eta informatu beharrean desinformatu egiten gaituztela. Hona hemen hau egiaztatzen duen adibide bat: Espainian II-Mko atentatuen ostean Aznarren gobernuak hedatutako esana dudan jarri zituzten herritarrak: gendea mezuak bidaltzen hasi zan mugikorraren bitartez, Aznarren gobernuak esandakoa dudan jarriz. Azkenean gobernuak zabaldutako ustezko egia hori ezeztatu egin zen. Kasu honetan komunikatzeko instrumentu berriek komunikabideen aurka egin zuten.

Komunikabideek hankaz gora jartzen dituzte gure inguruan gertatzen direnak. Ideones.com webgunean aditu batek honako hau dio:

 La teoría de la sociedad de masas, destaca la interdependencia entre las insituciones que detentan el poder y sostiene que, los medios de comunicación se integran a las fuentes de poder y autoridad sociales. En esta línea, es probable considerar que el contenido de los mensajes se encuentre al servicio de quienes poseen el poder político y económico. De esta forma, la versión del mundo que los medios exhiban, será a fin de colaborar en la subordinanción de las audiencias al poder. Es posible ver en los mensajes mediáticos, una interpretación irreal del mundo, de manera tal que, actuando como instrumento de manipulación, ayuda a las masas a sobrevivir en condiciones difíciles.

Amaitzeko, Pascual Serranok aztertu izandakoa kontuan izanik, esan besterik ez dut argi dagoela komunikabideetan mendebaldeko norbaiten gertaerak argitaratzea garrantzitsuagoa dela eta oro har, mendebaldean aurkitzen diren lurralde boteretsuek baldintzatzen dutela nola argitaratu berriak. Pobrezian bizi diren lurraldeetako berriak kasu gutxitan aterako dira eta ateratzen direnak manipulatuta agertzen dira. Argi ikus dezakegu, gure kasuan zenbat aldiz agertzen den Estatu Batuak-en izena telebistan. Horiek horrela, hau ekiditzeko kontuan izan behar dugu zein motatako informazioa hautatzen dugun munduan gertatzen diren berrietaz informatzeko.

Erreferentziak

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: