Home > Microblogging, Web Communication > Twitter eskolan

Twitter eskolan

Twitter-ek, sare sozial eta microblogging zerbitzuak, hainbat hezitzaileren arreta bereganatzea lortu du. Hauentzat tresna zinez baliagarria bilakatu da Twitter: batetik, eskolan erabiltzeko lanabes egokia delako, eta bestetik, hezkuntza arloko lankideen arteko zubi-lana burutu dezakeelako. Hauen artean George Mayo-ren kasua aipa dezakegu: twitter dela medio, bere ikasleen arteko ipuin baten idazketa proposatu zuen.

One of my goals was to try and collaborate online

Mayo-k “Many Voices” izeneko Twitter kontu bat sortu zuen, eta martxan zegoen ipuinari jarraipena emateko gonbita helarazi zien bere ikasleei, “tweet”-en bitartez. Sei asteren buruan, abiatutako ipuina bukatu zen, sei herrialde ezberdinetako ehun ikasleren partaidetzarekin batera.

It was incredibly simple and really amazing. says Mayo. My students and I would come in, and suddenly kids in China had written a chapter for the book

Gerora Mayo-k auto-argitalpenerako web-orrialde bat erabili zuen liburua inprimatu ahal izateko, eta interneten eskuragarri jarri zuen bere ikasleentzat. Hala ere, Mayo-ren ustez Twitter-ek bere mugak ditu eskolan erabiltzeko garaian. Ikasle bakoitzak kontu bana egin beharrean, Mayo-k kontu amankomun bat sortu zuen eta pasahitza eman zien ikasleei. Horrela, berak erabateko kontrola izango zuen kontua kudeatzeko.

The only reason I was able to use it was because it was teacher-controlled, he says. I don´t think Twitter would be appropiate for unleashing on students.

Twitter, ez da ikasleen arlora muga daitekeen tresna soilik, irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko tresna eraginkorra da. Aipatutakoa dugu Lucy Gray-ren kasua. Lucy-k parte hartuko dituen eztabaiden berri emateko, bere mintegiak bultzatzeko, sareko irakasleen topagune bilakatzeko eta beste hainbat zereginen berri emateko erabiltzen du Twitter.

The flow is fairly fast, she says, but the idea is that you don´t have to monitor every single thing that every single person says. I can look for five minutes and invariably I find something valuable.

Gray-k norbanakoaren entzuleria kontuan hartzeko eskatzen du, “tweet” berriak eskegitzeko orduan, batik bat, jarraitzaile asko baditugu.

For example, tweets about sitting at a coffee shop drinking a latte may not be appropiate for a professional audience and could clutter up other people´s Twitter pages, Gray says.

Bi adibide hauen bitartez azaldu nahi izan dut Twitter-ek hezkuntzaren arloan izan ditzakeen erabilera ezberdinak.

Erreferentziak

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: