Home > Humanities, Multiculturality > The Girl Effect

The Girl Effect

XXI. mendean bizi arren, oraindik ez da lortu gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, nahiz eta herrialde garatuenetan arazoa gero eta txikiagoa bilakatzen ari den , herrialde pobreek arazo hau sufritzen jarraitzen dute. Arazorik eztabaidatuena, hezkuntza eskubideak dira, izan ere, herrialde askotan neska nerabeek ezin dute heziketa bat jaso arrazoi ekonomiko, erlijioso edota familia tradizioengatik eta hori da hain zuzen ere the girl effect-en helburu nagusia, arazo honi aurre egin eta batez ere emakumezkoei etorkizun hobe bat eskaini.

2002-2005 urte bitartean egindako analisi baten arabera, emakumezkoen anafabeltismo kopurua jaisten doa urterik urtera baina hala ere, oraindik ehunekoak oso handiak dira gizonezkoen aldean. Honez gain, azken 30 urteetako eskola matrikulak kopuru berdinetan mantendu edo hazi egin dira, are gehiago, emakumeen elfabetaze maila %54 hazi da 1970.urteaz geroztik. Baina kopuru hau beti egon da gizonezkoen azpitik, batez ere heriialde pobreenetan. Pobreziaren erruz familia askok ezin dezakete seme- alaba bat baino gehiago eskolara bidali, gastu asko suposatzen dituelako, eta hau gertazten denean neskak izaten dira eskoletan matrikulatu gabe gelditzen direnak. Hau dela eta, emakumezkoen %15,8 eta gizonezkoen %8,9-ak soilik ezin daitezke eskoletan matrikulatu arrazoi ekonomikoak direla medio.

Beste arazoetariko bat kultura izaten da; izan ere kultura musulmanetan esaterako neskak oso gazte direla ezkontzen dira, 13-14 urte dituztela alegia. Nahiz eta herrialde askotan legearen arabera emakumezkoak ezin diren hain gazte ezkondu, zenbait gurasok euren alabak behartzen dituzte eurak baino nagusiagoak diren gizonezkoekin ezkontzera, gehienetan arrazoi ekonomikoengatik. Honen ondorioz, neskak diskriminatuak izaten dira eta askotan eskoletatik kanporatuak ere bai haurdun gelditzen badira.

Horregatik nesken hezkuntzaren aldeko mugimendu honek, emakumezkoen etorkizuna aldatu nahi du, gizon zein emakumeek euren bizitza aukeratzeko abagunea izan dezaten eta batez ere oraindik lortzeke dagoen gauza bada ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna mundu osoan zabaldua izan daiten.

Erreferentziak:

-The Girl Effect, 2008, 2011-12-19an web orrialde honetan kontsultatua: http://www.girleffect.org/question

– Jamila Mujahed, “Los derechos de la mujer en el islam”2005, 2011-12-19an web horrialde honetan kontsultatua: http://libros.ir/libros/Biblioteca%20Islamica/Islam,%20la%20mujer%20&%20los%20Derechos%20Humanos/Es%20el%20Islam%20el%20culpable%20de%20la%20violacion%20de%20los%20derechos%20de%20la%20mujer.pdf

-“Hezkuntza ez da txantxa! Nesken eta emakumeen eskubideen alde”2011-12-19an web horrialde honetan kontsultatua: http://www.cme-espana.org/sites/default/files/secundaria_eusk_pvasc.pdf

– Ruth Leger Sivard “La educación de la mujer” 2011-12-19an web orrialde honetan kontsultatua: http://www.edualter.org/material/dona/educacio.htm

  1. Janire Larrea
    December 20, 2011 at 12:36 pm

    pilo gustatzen zaita gaia, eta bideoa kristonakoa da😉

  2. December 27, 2011 at 10:16 pm

    Lan ikaragarria erakunde honena, baita zurea ere. Ia behingoz egoera berdinean bizitzea lortzen dugun!

  3. Miriam Aldazabal
    January 13, 2012 at 10:05 am

    Oso interesgarria benetan, lan ona!

  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: