Home > Uncategorized, Web Communication > Pink Floyd: psikodeliatik zerura, eta bertatik, sarera

Pink Floyd: psikodeliatik zerura, eta bertatik, sarera

“How I wish, how I wish you were here, we´re just two lost souls swimming in a fish bow; year after year, running over the same old ground, what have we found? The same old fears”

Zeinek ahaztu dezake David Gilmourren ahotsa, esaldi hauek abesterakoan? Zeini ez zaio oilo azala jartzen entzuterakoan? Soinu ikaragarriak gauez entzunez gero, sarrera amaituezinak, arimaren jabe egiten den ahotsa, pentsamenduen jaun bihurtzen diren esaldiak…

Hor daukagu Pink Floyd! Eta orain, egunero gugandik hurbilago ditugu, baita haiek ere sare sozialen bidez beraien burua mundu osoan ezagutzera eman ohi baitute, bai Twitter (https://twitter.com/#!/pinkfloyd) zein Facebook (http://www.facebook.com/pinkfloyd) erabiliz.  Baina, nortzuk dira?

Pink Floyd musika talde britainiarra izan zen, 1960 eta 1970ko hamarkadetako itzal handikoenetariko bat. Bere musika estiloak, oso abangoardista, hasierako kutsu psikodelikotik rock sinfoniko eta espazialera bilakaera izan zuen, lan batzuetan rock konbentzionalagoa agertzen bada ere. Rock-aren histoiako talde garrantzitsuenetariko bat da, dudarik gabe 300 milio album salduta dituelarik mundu osoan zehar. Bere The Dark Side of the Moon albuma (1973) urte askotan salduenetariko bat izan zen mundu osoan.

Taldeak, Twittereko kontutik askotan mezuak bidali izan dituzte, beraien abestien zatiak erabiliz, eta horren adibide da Roger Waters, zeinek Chileko ikasleei mezua bidali zien, Twiter sare soziala erabiliz:

Hey Chile! We don´t need no education… Roger Waters

Esaldi hori, Pink Floyden abestirik ezagunetariko batetik aterata dago, “Another brick in the wall” kantatik hain zuzen ere.

Gaur egun, izan ere, “Comunidad Floydiana” deituriko komunitate berria dabil sare soazialetan barrena eta Pink Floydi buruzko zenbati abesti, komentario, bideo etab, jartze dituzte, bai sareetan zein foruetan. Facebooken ere badabil komunitate hau: http://www.facebook.com/comunidadpinkfloyd.

Pink Floydek eragin gutxi izan ez badu ere, orain, sare sozialen bidez leku eta pertsona gehiagotara helduko da, eta bere abestiak berriz entzunak izaten dabiltza, beste belaunaldi berri batzuen eskutik.

Erreferentziak:

http://www.meganoticias.cl/espectaculo/roger-waters-dedica-frase-de-pink-floyd-a-estudiantes-chilenos.html

http://www.pinkfloyd.com/

http://www.pinkfloydonline.com/

http://es.wikipedia.org/wiki/Pink_Floyd

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: