Home > Anthropology, History > Jose Mari Esparza Zabalegi: Mapas para una nación

Jose Mari Esparza Zabalegi: Mapas para una nación

Jose Mari Esparza Zabalegik argitaratutako Mapas para una nación liburuan Euskal Herriko kartografiari buruzko informazio handia eta zehatza aurki dezakegu.

Nazioak sortzen duten alkimia zeharo konplexua da. Bakoitzaren osagaiak herri batzuetatik bestera aldatzen dira, baita garai batetik bestera ere, nahiz eta elementu komun eta basikoak egon. Hizkuntza adibidez, euskaldunen nazioko nahitaezko euskarria izan da, hala nola, beren kultura, sinesteak, legislazioa eta konstituzio politikoak. Lurraldea ere nazio bat antzemateko pisusko osagarria da eta honek bere burua antzematen du.

Euskal Herriak, erromatar, godo, franko eta arabiarren asimilazio saiakuntzak jasan eta gainditu ditu. Mendeak daramatza Espainia eta Frantziako proiektu hegemonistei aurre egiten, beren autoritatea inposatu zutenetik eta gure lurraldea haien perimetro eta alegiazko nazio barruan sartu zutenetik.

Batzuentzat zientzia, beste batzuentzat artea, kartografia (grekerazko chartis, mapa, eta graphein, idazkia) mapa geografikoak marraztearen eta mapa nautikoen arte eta teknika bezala definitzen da, gainazal lau batean lur-gainazal bat erreproduzitzen. Mapak eta beren sorkuntzaz arduratzen den zientzia da. Kartografiak historian zehar herrialde baten ikuspuntua ulertzeko adierazle garrantzitsua da.

“El mapa es un elemento básico de instrumentalización política y estratégica”. Juan Madariaga

Mapagintza sentsu praktiko bati lotuta egon da beti, mapa nautikoen edo lurraldeak kontrolatzeko interes militarraren beharra zuena. Beranduago, estatu-nazio-aren ideiaren hedadura, mapak eskolara eta liburuetara eraman zituen, irudizko “nazionala” sendotzeko tresna bezala, estatuaren beste sinbolo batzuekin, bandera, ezkutua…

Estatuen sakabanaketa eta dependentzia; bateratze politiko falta horietako bakoitzean; ezberdintasun instituzionala (Nafarroako Erreinua, Probintziak); haien kartografia propioa garatzen duten armada edo unibertsitate propioak izateko  ezintasuna; Monarkiaren sinbolo orokor bateratuenganako esanekotasuna… badirudi hau guztiak “euskal” kartografiaren hutsa arrazoituko lukeela, lau edo zazpi herrialdeak bilduko lituzketenak. Nazionalismoaren jaiotza eta XX. mendean izan zuen hedadurara arte itxaron beharko genuke Euskal Herriko mapa osotuen edizioa ikusteko.

Hala ere, liburu honek ehun mapa biltzen ditu nazionalismoarekin zer ikusirik ez dutenak, gehiengoak lehenago sortuak dira, espainiol, frantsez, aleman, flamenko, ingeles edo italiar kartografoengandik sortutakoak. Ehuna mapa zahar estaturik gabeko herrialde batentzako aparteko emaitza da. Batez ere aintzinan mapa asko ez zirelako egiten, baliabideak artisauak ziren eta geografioak bata bestea kopiatzen zuten aldaketa handirik egin gabe.

Zeintzuk dira kartografia bateratu aberats honen arrazoiak? Zalantzarik gabe, herrialdearen idiosinkrasia oso lagungarria izan da, herrialde bakar bezala onartzen zutena. Frantzia eta Espainiako herrialdeen arteko muga gatazkatsuaren hurbiltasuna ere geografoen interesa eragin zuen. Baina batez ere, gerra karlistak izan ziren mapa kopuru handia inspiratu zutenak. Euskal matxinaden europar oihartzuna eta Europako antropologia eta linguistikako ikasketen garapena zientifikoen arreta arekarri zuten. Honek benetako bitxiak  utzi zituen euskararen hedaketan. Geroago, lehenengo bidai-gidak eta lehenengo entziklopediak mapak jasotzen joan ziren, baita testigantza interesgarriak herrialdeko mugen inguruan ere, lehen “kartografia idatzia” izendatzen zena.

Jose Mari Esparza Zabalegi, 2011ko urrian. Mapas para una nación. 2011ko abenduaren 8an.

Txalaparta, 2011. Mapas para una nación, Euskal Herria en la cartografía y en los testimonios históricos. 2011ko abenduaren 8an: http://www.txalaparta.com/prod/es_es//////12//2652/Mapas+para+una+Nacion.+Euskal+Herria+en+la+cartografia

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: