Home > Uncategorized > Multikulturalitatea: Elkarbizitza ona bilatzen

Multikulturalitatea: Elkarbizitza ona bilatzen

Multiculturalidad y dialogo intercultural da ikasgai honen izena, niretzat guztiz berria den irakasgai bat da, eta geure eguneroko bizitzarako guztiz baliagarri dela uste dut, baina, zer da multikulturalitatea zehazki? Zergatik nahasten dugu interkulturalitatearekin? Zelako eragina du hizkuntz mailan?

Multikulturalitatearen edo kulturaniztasunaren inguruan hainbat definizio ematen dira, adibidez artikulu honetakoa:

“Es la primera expresión del pluralismo cultural, que promueve la no discriminación por razones de raza o cultura, la celebración y reconocimiento de la diferencia cultural así como el derecho a ella”.

Edota M Angelesek bere bloggean jartzen duena:

“Es un concepto que significa que se constata la existencia de diferentes culturas en un mismo espacio geográfico y social. Sin embargo estas culturas cohabitan pero influyen poco las unas sobre las otras”.

Interkulturalitateari dagokionez, esan dezakegu  kultura desberdinak elkarrekin elkar bizitzea saiatukoo dela, zeren eta horrela bakarrik aberasgarria izango da dibertsitatea. Elkarreraginak positibotzak jotzen ditu kanpotik datorrena istoria eta kultura baten jabe da, eta heltzen diren gizartean bizi direnekin elkar bizi eta aberastu daitezke, hau da, bi aldeetarako interferentzia izango da.

Lehen esandako guztiz posiblea izateko, hezkuntz mailan esfortzuak egin behar direla uste dut. Jon Eskisabelek Hik Hasi aldizkarian idatzitako artikuluan dio EAEn 98.000 etorkinak direla (populazioaren %4,6 ), baina 2000. urtean, 20.000 baino ez ziren; Nafarroan, 1996an populazioaren %0,6 ziren, eta 2005ean %9,5. Hortaz, galdera bat suertatzen zait: posible al da kultur ezberdinetan oinarrituriko hezkuntz sistema sotzea? Nire erantzuna baietz da, badirudi gobernuek ez dutela iza ezer egiten hau hobetzeko, hala ere, Euskal Herrian hainbat ekimen jarri dira martxan kultur aniztasuna gogortzeko, SOS Arrazakeria, Mugarik Gabe eta beste hainbat taldek bultzatuta.

Talde hauen helburua  etorkinak eta kultur desberdinetako pertsonak hobeto ezagutzea da, haiekin ikuspuntuak elkarbanatu etab. izan ere, nire aburuz, ikastetxeetan kultur aberastasunari, inmigraziori eta arrazakeriari ez zaio garrantzi handirik ematen eta ez da asko hitz egiten haiei buruz.

Hala ere, esan beharra daukat azken urteotan asko hobetu dela etorkinekiko tratua geure partetik. Nire ustez, kultur aniztasunak dauzkan gauza positibo guztiekin geratu behar gara, jende berria eta haien bizi modu berriak ezagutzeko aukera ematen digulako. Azken finean, gaur egungo gizartean penstamendua aldatzen ari da, izan ere, ez gara konturatzen guztiok berdinak garela.

Erreferentziak:

Categories: Uncategorized
  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: