Home > Microblogging, Social networks, Web Communication > Microblogging eta sare-sozialak Rafael Nadalen taktikarik onena

Microblogging eta sare-sozialak Rafael Nadalen taktikarik onena

Zein da Rafael Nadalen dohainik onena? Bere ezker paregabea izan litzateke, bere banana shot izugarria apika…bere oin joko itzela edota bere smash bortitza alegia. Baina ez, Nadalen jokoaren armarik onena tenis kantxetatik kanpo sare-sozialen bidez lorturiko enpatia da. Johanna Blackelyk, Southern Californiako Unibertsitateko irakasleak, dioenez ospetsuentzako inbertsioa dira sare-sozialak, haien bidez neurtzen baitute euren karreren .. Nolabait, Nadalek, beste famatuek bezala, bere jarraitzaileen berotasuna sentitu nahian microblogging eta sare-sozialetan murgildu da.

Rafael Nadalen irudia erreklamo oso baliotsua bilakatu da azkenengo urteetan. Marketingaren aldetik teniseko industriaren ikono nagusia bihurtu da Manacorreko tenislaria. Izan ere, Nadalek artez daki ustiatzen bere ospe ona, bere irudia enpatia, kiroltasuna, pertseberantzia eta suhartasunarekin loturik baitaude. Esaterako, KIA eta Emporio Armaniren figura da eta bere arrakasta urtez urte handiagotzen da, bai tenis kantxetan duela gutxi bezala Davis Txapelketa irabazi ostean, bai tenisetik at publizitatean eta sare-sozialetan.

Mundu-mailan gehien ezaguturiko kirolarietako bat bilakatu da Nadal azkenengo hamarkadan. Urrun geratu da 2000ko Davis Txapelketan Espainiako bandera eraman zuen gazte horren itxaropen aurpegia, Rafa errealitatea oparoa da. Jarraitzaileak ditu bost kontinenteetan eta apoiatzen diote ATPko zirkuitotik zehar edozein herrialde eta edozein gainazalean. Honen jakitun izanik Nadalek aurtengo abuztuan Twitter aurrekontua irekitzea erabaki zuen Davis Txapelketarako finalerdirako deialdirako taldea igorri aurretik. Bere aurkezpen Tweeta hauxe izan zen:

subir imagenes

Handik ordu gutxietara 100.000 jarraitzaile baino gehiago bildu zituen bere izenpean microblogginean. Gabonetarako egun batzuk falta direnean, milioia gainditu du jarraitzaile kopuruari dagokionez eta Pau Gasol, Cristiano Ronaldo, Iniesta, Rudy Fernández eta beste kirolari famatuen parean kokatu da epe errekorrean. Nadal oso aktiboa izaten da Twitterrean, ia egunero tweetik idazten du, gainera gazteleraz eta ingelesez argitaratzen ditu jarraitzaile guztiek uler dezaten. Zentzu honetan bitxia da katalaneraz ez twitteatzea bere ama hizkuntza izanik. Beti ere, umore punttu hori erakusten du, pistan demostratzen duen alaitasun horren seinale.

subir imagenes

Era berean, aipagarria da zeinen ondo zaintzen duen bere irudia Nadalek. Bere Tweetak ez dira eztabaidarako gaiak izaten, alderdi honetan zenbait pertsonai ospetsuk hanka-sartze larriak izaten dituzte eta euren ospea sarritan hondatzen da. Halaber, Twitterrean zuzenean azaltzen zaie jarraitzaileei, argazkiak atxikitzen ditu tweeteetan zaleek ikus ditzaten eta esklusibak ematen ditu noizean behin, esaterako Pariseko Irekia jokatuko ez zuela jakinarazi zuen Twitterren bidez.

subir imagenes

Era berean, Facebooken dexente ezaguna da mundu-mailan, izan ere, ia 9 milioi jarraitzaile ditu sare-sozial honetan. Nadalek Maiztasun handiz berrizten du bere facebook eta horrek bere jarraitzaileekin harremana estutzen du erabat. Ohikoena da tenislari espainiarrak iruzkin bat argitaratzea gazteleraz eta ingelesez eta argazkia edo bideoren bat atxikitzea. Eguneroko gertaerak argitaratzen ditu gehien bat bere alderdi familiarrena eta gizakiena erakusten.

subir imagenes

Halaber, tenislariak bere webgunea dauka eta bertan bere partiden berriak agertzen dira. Horrez gain, biografia eta bere pertsonaren inguruan hainbat datu ematen ditu. Gainera Rafa Nadal Fundazioaren esteka ageri da click baten bidez horra salto egiteko. Era berean, Rafa Nadalen dendak webgunean hainbat produktu eskaintzen ditu salgai.

Nadalek egin berri du Youtubeko kontua eta http://eu.wikipedia.org/wiki/Davis_Kopa finalaren atarikoan David Ferrer bere lagunari egin zion txantxa igo du bideo honetan:

Azken finean, Tom Petersek zioen legez etorkizuna duten produktu bakarrak jende lehiatsuek egiten dutenak. Pertsona famatuek bere indarraz jakitun izanik gogor dihardute euren etekinak handiagotu nahian, eta batez ere, bere irudia ahalik eta ospe onen eduki dezan. Beraz, Nadal, nola ikusten dugu, produktu edo marka baten legez edo kirolari aparta bat bezala??? Hor dago koska.

Erreferentziak:


Luis Maram: 2011-04-12 10 frases de marketing para recordar, 2011-12-17an jasoa http://blog.luismaram.com/2011/04/12/10-frases-de-marketing-para-recordar/

Reuters: 2011-10-03  Nadal anunció en Twitter que se baja del Masters en París, 2011-12-18an jasoa

http://tn.com.ar/deportes/00071427/nadal-anuncio-en-twitter-que-se-baja-del-masters-de-paris

Ángel Rigueira: 2011-08-03 Nadal revoluciona la Davis y el Twitter 20011-12-18an jasoa http://www.mundodeportivo.com/20110803/tenis/nadal-revoluciona-la-davis-y-twitter_54195642642.html

TICbeat: 2011-07-26 Los famosos invierten en stratup y redes sociales 2011-12-19an jasoa http://www.ticbeat.com/economia/famosos-invierten-startups-redes-sociales/

Fundación Rafael Nadal http://www.fundacionrafanadal.com/

Twitter Rafael Nadal https://twitter.com/RafaelNadal

Facebook Nadal http://www.facebook.com/Nadal

Tienda Rafael Nadal http://www.rafaelnadal.com/es/proshop

  1. No comments yet.
  1. No trackbacks yet.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this: